- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ume (1101: DocLeire [illa aqua que dicitur Urhumea], baina cf. behean Lergako umme eta akit. ombe). ■ Hitz orokorra. Forma hasperenduna (h-) zubereraz aurkitzen da bereziki (hüme). Hegoaldeko lekukotasun askotxotan <h>-rekin idatzia agertzen da, baina kontu grafiko hutsa da: RS, Betol, Beriain, Kapan… eta baita Larm eta haren ondorengo autoreetan ere, XIX. mendea bitartean. Ime eta uma ere agertzen dira XX. mendeko bizk. testuetan; cf. orobat zub. hime eta himuntzi (Lhande).
Animaliaren umea adierazteko balioarekin (ik. behean kume) erabilera orokorra du (OihAtsot pika nolako, umea halako, Leiz asto eme bat… eta ume bat harekin). ‘Haur, sein’ balioarekin orokorra da mendebaldean (sein ere badago) eta aski erabilia da gip. testuetan eta gnaf. zati batean, (h)aur-ekin batera; lap.-bnaf. eremuan (EtxZib-z geroz) eta gnaf. zati batean ‘-(r)en seme/alaba’ esanahiarekin erabiltzen da gehienbat. Nongotasuna adierazteko ere erabili izan da (Pouv Israeleko umeak, EtxSar Eskual-Herriko umea); ‘fruitu, ondorio’ moduan ere bai (AgirAst griña zitalaren umea, ibid. edanaren ume nagusia da lujuria).
□ Erdi Aroan, ezin da ziur jakin hitzaren adibide den Umma emakumezko izena (SMillán 759). Bestela, cf. Açeari umea (SMig xii. m.), Aceari Umea (TextNav 1167), Garcia Umea (SJuan 1229), Jaun Umea (SJuan 1243), Aezkoako Andre Humea Martiniz (PobNav 1366), Andreumea (MonNav 1350).
Umerez deitura ume-rekin lotzen du Eleizaldek (1964: 117), baina cf. Sancho Ubelez de Lehet (ColIrach ~1135).
Hitzaren lehen lekukotzat jo ohi dira akit. ombecco eta Lergako vmmesahar pertsona-izenak.
● umazi ‘umea egindako animalia emea’: Iturr; ume-(h)azi?
● umegin uma- RS (alaba umaginari, ama estalgi), Azk (bizk., lap., erronk., zub.); ume- Larm (h-), Iturr, Azk/Izag (bizk., gip., zar.).
● umerri Pouv, Mburu; ume (uma-) + berri.
● umetu ‘ume bihurtu’: Larm, Añib; + umatu ‘umea egin’: Xenp ((betroia) umatzian / esnia etxian).
● umoi ‘sehaska’: Larm, Duv; ‘umontzi’: Azk/Larrasket (hümói)… (bazt., zub.); ume + o(h)e.
● umontzi Leiz (umunzi, ume-unzi); Azk/Lhande himuntzi (zub.), Lhandek hümuntzi ere badakar.
umalde (‘ume-sail’: Lizarg [zeure humálde erreála]), umatu (ik. umetu), ume(a) egin (Lazarg [pelikanoak amorioaz / umeak dagianean]), umealdi (‘sabelaldi’: Larm, Lardiz), ume-denbora (‘haurtzaro’: Larm, Mogel), umedi (Pouv, Ubill), umedun (Mendib), umegabe (‘antzu’: EtxZib), umegile (Duv [behi beltzak ume-egileagoak dira]), umekeria (Larm, Añib), umekondo (frBart), ume-maite (‘umezale’: Garate (bizk., gip.)), umeño (Etxam), umetan (Mogel), umetasun (Añib, Duh), umetxo (Larm, Mogel). Cf. aitonume, eskola-ume, kaka-ume, urtume…
► *Onbe, *unbe berreraiki izan da (Mitxelena 1979b: 29), eta, zubererazko hasperena kontuan hartuta, *honbe ere berreraiki daiteke (ik. behean hasperenaren arazoaz). *Hon-be zatituta, -be osagaia bereizi daiteke (cf. seme < *sen-be); lekuko zaharrenek zailtzen dute bigarren osagai hau ahaidetasun hitzetako -ba osagaiarekin lotzea (ik. Trask s.v. seme).
Ez dago argi zer den hitzaren lehen osagaia: euskal hitzen artean, cf. agian hon ‘on’, hastapeneko hasperenarekin, baina ilun geratzen da azalpen semantikoa.
Deigarria da antzinateko adibideetan ez izatea hasperenaren adierazpen grafikorik; Navabellidako (Soria) onse antroponimoan ere osagai bera izan liteke, akit. ombecco eta vmmesahar bezala hasperenik gabea. Horretaz gain, badira Erdi Aroan h- grafikoa duten formak, baina garai historikoan hasperena ez dago oso zabaldua (cf. zub. hume, hime eta himuntzi).
Mitxelenak aztertzen duen beste aukera da hasperena ez, baizik herskari bat izatea jatorrizkoa, Martineten proposamenaren arabera (1950); hots, herskari bortitz (hasperendun) batek hitz hasieran herskaritasuna galdu eta hasperen bilakatzea (*kh-/*th- > h-). Badirudi horixe duela burutan Mitxelenak, *kume ematen duenean (FHV 209, 246); *khume beharko luke, ordea, aitzineuskaraz.[1] Antzinako zein garai historikoko lekukoek ez dute *kume horren alde egiten. Ik. halaber kume-ren gaineko eztabaida, behean.
Bokalismoari dagokionez, aspaldikoa behar du u- formak, zub. hüme-ren -ü- azaltzeko (cf. ehün, jatorrizko *non batetik), cf. Lergako vmmesahar; antzinateko lekukotasun honek, bestalde, ezpainkarien asimilazioaren tarteko urratsa erakutsiko luke: -mb- (fonologikoki /nb/) > -mm- > -m- (FHV 538).
Esanahiari dagokionez, ‘kume’ zen oinarrizko esanahia Azkueren ustez, orokorra baita; gero hedatuko zen pertsonetara (s.v. ume). Galdetu liteke, halere, ea oinarrizko esanahi hori bateragarria den antzinateko vmme- eta ombe- lekukoekin. Agian oinarrizko esanahia are zabalagoa da, pertsona/animalien “fruiturik” bereizten ez duena. Pertsonei bakarrik dagokien haur-ek ez du lekukotasunik antzinatean, bestalde.
Lehen lekukotasuneko Urhumea-k ‘ttiki, apal’ esanahi bat iradokitzen du; Bähren ustez hori da jatorrizko esanahia (1935: 15); Lhandek ere “petit” esanahia dakar Santa Graziko hime hitzean, ez hüme-n (cf., halere, himuntzi). Zail da zehazten Erdi Aroko beste adibideetan holako esanahiren bat dagoen. Aipagarriak dira, halaber, Azkuek dakartzan bizk. aitzkume, aizkume “peña pequeña” (s.v.).
Uma/kuma aldaeretarako, cf. labe/laba, lore/lora bikoteak (FHV 128). Ime aldaera azaltzen zailagoa da: Mitxelenak u- (mendebaldea) / i- (gainerakoak) txandakatzearen adibideen artean kokatzen du (FHV 76), baina kasu honetan ime da mendebaldekoa (cf. orobat zub. himuntzi eta hime ‘ttiki’). Kuna aldaerak ez du azalpen zehatzik, ez bada hiperzuzenketaz (un > um gertatzen den hizkera batean, cf. Luno > Lumo, lat.-errom. cuna > kuma, etab.); cf., bestalde, une hitzaren -m-dun aldaerak (Mitxelena 1958c: 9).
kume. ■ Oso ugaria da elkartuetako bigarren osagai moduan, animalia izenen ondoren: ahatekume, arkume (ez **artume), behorkume, erlekume, otsokume, txorikume…; -kume bukaerarekin batean, -ume/-hüme ere badago hitz askotan (cf. adib. Leiz asto-ume / OihAtsot arsto-kume); RS-ko luki kume adibideaz landa, ez dirudi -kume XVII. mendea baino lehenago bestela dokumentatzen denik. Pertsonei buruz esana ere aurkitzen da, kutsu peioratiboa duten hitzetan: aberaskume, deabrukume, kalekume, putakume, herrikume (‘sasiko’), sasikume etab.; bestalde, andrakume, emakume eta gizakume-n badirudi -ki atzizkiaren antzeko funtzioa izan dezakeela (cf. gizaki, emazteki).
Hitz beregain bezala, animalia baten umea izendatzeko, Martin Harriet eta Larramendik dakarte aurrenik, eta Lizarragagan (kume bat) eta XX. mendeko mendebaldeko testuetan ageri da (Azk ume edo kuma; badago kuna forma ere).
kumetxo (Larm).
► Lehen hurbilketa moduan, -hari/-kari (cf. auhari/bazkari), *hide/-kide (cf. haurride/adiskide) eta -heta/-keta (cf. Erroheta/Andozketa [SMillán 1025]) bikoteekin konpara liteke -kume, eta proposatu, haietan bezala, inoizko *hume orokor batekiko banaketa osagarrian zegoela -kume, txistukari ondotik. Honek, jakina, esangura handia luke hitzaren jatorrizko hasperenaren eztabaidan.
Baina bikote horietan aski argi dirudi -kari, -kide eta -keta aldaeren jatorrizko banaketa, txistukariaren ondoren agertu ohi baitira, eta ez da hala -kume-ren kasuan; pentsatu beharko litzateke jatorrizko testuinguru baldintzatu hori gaindituta zabaldu dela -kume, funtsean, eta egiari zor, -kide-rekin ere gertatu dena.
Are gehiago, kume-ren historiari begiratzen badiogu, pentsa liteke bilakaera horietatik kanpo sortua dela, aski berriki; hau gogoan hartuta, egiantzekoagoa izan liteke k- hitz-elkartuetako fonetismoen barrenean ulertzea.