- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
putzu (putxu ~1150: CartSord [domum de Pudchuete]; butzu 1221: SJuan [G. Buiçuco], cf. halaber Bucçu Ondagauea (ColIrach 1339); pozu 1562: Land; putzu 1571: Leiz, ik. behean Puçueta). ■ Hitz orokorra. Butzu gnaf. zati batean eta Pirinioetako euskalkietan gorde da. Historikoki putzu da forma zabalduena; txistukari igurzkaria pozu (Land, bizk.) eta p(h)uzu (Mogel, Artxu) formetan ageri da; po- halaber gip. potzu forman, XIX. mendetik aurrera. Herskari hasperenduna (ph-) XVIII. mendetik aurrera agertzen da (aurrenik Urte, LavDot), baina testu bakan batzuetan baizik ez. Pontzu eta pontzo forma sudurkaridunak ere ageri dira bizk. zenbait puntutan. Aldaera -tx-duna ere badago, “dim. de putzu” Duvoisinen arabera (Lapeyre putxu xume bat); potxua mug. dago Mutrikun (EAEL §69). Aldaera -ts-duna dago Arbona, Elgoibar (potsue), Iraberri eta Mezkiritzen (EAEL §69).
Esanahi nagusiak: ‘ur-zulo, istil’ (Leiz putzua duk barna, Kardab putzu, osiñ edo zingira jelatuetan), ‘zulo, hobi’ (Leiz abismeko putzua, Lapeyre hil ondoan putzu ilhun bat lurrean); itsasoaz esana ere bai (Mburu itsas-putzu izugarrian ondatzen, Xenp (zezena) arrokatik putzura / sartu da igeri).
□ Zinez dira aipagarriak Erdi Aroko SJuan-go agirietako zenbait euskal lekukotasun: G. Buiçuco (1221), G. Biuchuquo (1229) eta G. Biuçuquo (1235).[1] Toponimian, cf. orobat geroagora arte iraun duten Arabako Poizu, Poizuesioro (TopAlav 1830), Arricopoizu (CuadTop4 149), etab. Esanguratsuak izan daitezke, halaber, Juanes de Puçueta (ArchZest 1479) eta Serorepuçueta (ArchDebaII 1483), aski mendebaldekoak izanik pu- dutelako, ez po-; orobatsu Barakaldoko Buchua (OnomVasc 17; hasierako herskariarentzat, cf. bertako Bortuchu), hitzaren adibide balitz.
putzudun (‘osindun’: Irig [erreka putzudun bat]), putzu(-putzu) egin (‘blai egin’: Azk/Etxabu/Garate (bizk., gip., gnaf.)), putzuratu (Larm, Mburu [fite ta laster putzurako dira]), putzutxo (Urte), putzu-zulo (Izt). Cf. lina-putzu, lixiba-putzu, pats-putzu…
► Lat. puteus ‘putzu’ da hitzaren azken jatorria, baina -u- bokalismoak eta -tz- kontsonante afrikatuak ez dute mailegutza ezinbestean latinaren garaian kokatzen.
Euskal bokalismoa ulertzeko, lagungarria da hizkera galo-erromantzeetako lehen bokalaren gaineko eztabaida: “Im süden beruht dieser [bokala], wie in den andern rom. sprachen, auf ọ (< lt. ŭ), im norden aber auf u.” (FEW 9, 631a, pŭteus); euskarazko -u-, horren arabera, -o- duten erromantzeez inguratua dago. Fouchék (1937-39: 28-42) dio Galorromania iparraldean -u- duten formek (cf. fr. puits) latinezko -ŭ- bokalaren tinbrea gorde dutela: gordetze hori bigarren silabako -y- bokalerdiaren aitzinatzeari (besteak beste) egozten dio, tarteko *pŭytsyu (< pŭtsyu) berreraikiz.
Galorromania hegoaldeko gaskoizko *puts,[2] berriz, arazo da Fouchérentzat (eta Wartburgen orokortzearentzat): iparraldeko hizkerentzat erabili duen argudiobideari jarraiki, harrigarri zaio -y- bokalerdiaren aitzinatzerik gabeko -u- hori.[3] Puntu honetan, zinez dira aipagarri tradizio sekundarioak ematen dituen adibideak (Buiçu-, Poizu): Galorromaniaren eremutik are hegoalderagoko -y- bokalerdiaren aitzinatzearen lekuko dirudite horiek guztiek.
Laburbilduz, euskarazko -u- erromantze garaikoa izan liteke; gogoan har, dena den, bigarren silabako -u bokala antzinatasun adierazle gisa ulertu izan dela (Mitxelena 1974c: 191). Mendebalde zabaleko po- formen bokalismoarentzat, cf. gazt. pozo.
Afrikatu lepokaria euskararen barne bilakaera gisa azaltzeko arazoak daude: putzu-ko -tz- ia bakarra da antzeko maileguetan, *-tj- hots multzoaren ondorengo arruntagoa baita -tx-, -tz- baino (Mitxelena 1974c: 200); cf., halere, zerbitzu/zerbutxu. Lepokari/sabaikari txandakatze honen adierazle izan litezke, halaber, goiko G. Biuçuquo eta G. Biuchuquo, <ch> grafiak sabaikaria adierazten badu; afrikatu apikaria duten lekuko bakanek azalpen zaila dute. Gainerakoan, afrikatudunak ugari dira Galorromania osoan, eta aipagarriak bearn. zah. 1381eko putz (LespyR s.v.) eta okzit. potz; Huescako Berbusarako Corominesek počáɳko dakar, sabaikariduna (DECat 6, 766b, pou). Mendebaldeko pozu-ren igurzkarirako cf. gazt. pozo; Artxuren phuzu-k azalpen zailagoa du; orobat eremu dialektal ezberdineko aldaera -ts-dunek.
Hastapeneko herskariari dagokionez (erdi-ekialdeko formetan) b- > p- (> ph-) bilakaera proposatu behar dela dirudi (ik. piztu, paradisu); ik. FHV 217. Baliteke zub. zuzenean p- > ph- gertatu izana (FHV 217-218, 242).
Oro har, irudi luke mendebaldean hitza gaztelaniatik mailegatu dela, eta erdi-ekialdean ekialdeko erromantzeren batetik mailegatutako forma dela. Jatorri berekoa den beste mailegu antzinagoko baterako, ik. mutio.
Mendebaldeko pontzu, -o “nasalisation épenthétique” baten bidez azaldu izan da (Gavel 1921: 298; cf. kipula/kinpula).
zupu (1657: Oih). ■ Ekialdeko hitza (lap., bnaf.). Aldaerak dira zup(h)u (lap., bnaf.) eta, XIX. mendearen erdialdeaz geroztik, zip(h)u (bnaf.). Esanahiak dira ‘hilobi’ (Oih zupura ioan ninzatela), ‘erreten’ (Oih), ‘putzu’ (Duv ideki zuen lezeko ziphua) eta ‘istil, istinga’ (ErIruk zupu, zipu (bnaf.)).
► Putzu-ren metatesiz sorturikoa dela esan izan da (FHV 297); hitz hasierako murriztapenen bidez azaltzen da afrikatuaren ordez z- igurzkaria izatea. Badirudi bnaf. zipu ere antzera azaldu behar dela; putzia (edo are zupia) forma artikuludunetatik, beharbada?
Erabat bestelako aukera da zur-en alomorfoen bidez azaltzea hastapeneko zu-/zi- txandakatzea, baina argitu gabe geratuko litzateke -pu, eta esanahiaren gorabeherak ere ez lirateke argiak.