- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
lapur / napur / ñapur (lapur ~1496: RS; napur 1562: NavIntel; ñapur ~1650: Pouv (+ napur); ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua. Lapur forma hegoaldekoa da (Urtek badakar (-ph-); Etxeberri Sarakoak eta Hiribarrenek (-ph-) Lapurdi-ren etimologiaz aritzerakoan darabilte); napur Otxoa Aringoagan agertzen da mendebaldean, eta ekialdean ere jaso izan da (Pouv, Salab (-ph-); bazt., erronk.); ñapur da ekialdean forma erabiliena (-ph- oso zabaldurik).
Esanahiari dagokionez, ipar-ekialdean ‘ahozuri, litxarrero, (abere) sarkoi, (pertsona) haragikoi, adar-jartzaile’ da (Zaldubi beharrik zen hain ñaphur… hartz hura, Herria 1959 gure kabala ñapurra, Othoizlari 1958 emazte bat frango pollita bainan ere ñapurra). Hego-mendebaldean ‘ohoin, ebasle’ da (RS igazko lapurrok, aurtengoen urkatzalla, Lazarg beretzat naxala gaxto lapurra, OArin napur biren erdian), eta badirudi ohoin zaharra ordezkatu duela hor. Hego-mendebaldeko adiera geroagoko bilakaera litzateke (cf. behean proposatzen den jatorria, eta haren esanahia).
◊ Tradizio sekundarioan, cf. arroio llamado Lapurrerreca (ArchOchand 1497); geroago, Lapurriturri (ZaldTop 1824) eta Lapur erreka (HondTop 1986).
● lapurren ‘lapurretan’: ArreseB (beiñ asiko larogei urtegaz lapurren), Azk/Garate (bizk.); inesibo mugagabean, itxuraz, cf. itulan, etab.; cf. lapurretan.
lapurgin (frBart [naasteko dantziari esaten deutsee… adulterijogina, lapurgina]), lapurreria (‘lapurreta’: Larm, Olaetx; ik. behean ñapurkeria berriagoa), lapurreta (OArin [napurretarik egin ote deban]; lapur- Barrutia [neure egungo lapurretea]), lapurrezko (Añib [saldu eroste lapurrezkoak]), lapurtegi (Larm, Kardab), lapur-toki (Larm, Añib), lapurtu (‘lapur bihurtu’: frBart [lapurtuten ditu juezak]; ‘ostu, ebatsi’: Apaol), lapurtxo (Añib), lapurtxori (Izt), lapurtzar (Mburu), lapur-zulo (AgirAst; cf. Lapurchulo (AndoTop 1944)). Cf. basalapur, bidelapur, gau-lapur, itsaslapur, txita-lapur, txori-lapur…
(ñapur):
ñapurkeria (Duv, Herria 1959 [gizon behari batzuen ñapurkeri zikina]), ñapursko (Herria 1965 [hamar bat gazte… izan direla / ñaphursko andre gaztekin]), ñapurtu (Pouv, Etxahun [(ardi) batño bat beitzian arras ñaphürtürik]).
► Kat. llefre ‘ahozuri, jatun’, ‘gordin’-en familia berekotzat du Corominesek (DECat 5, 122b). Gask. zaharrean ere bada familia bereko lifre ‘koipetsu, gizen’, ‘itxura oneko’ (galo-erromantzean badira ‘ahozuri, jatun’-en adibideak), eta gaurko gask. lifret ttikigarriduna, ‘alai, lotsagabe’ adierekin (DECat 5, 123b); ‘maltzur, bizkor, azeri’ adiera ere hartu du azken honek (Palay s.v.).
Ez da garbia, ordea, hizkuntza erromantzeetako hitz horren azken jatorria; mailegu germanikotzat du Wartburgek (FEW 16, 453b-455a, leffur ‘ezpain’), baina horren aurkako argudioak biltzen ditu Corominesek (formazkoak, semantikoak eta banaketa geografikozkoak, DECat 5, 123b-124a). Horren ordez, mailegu kamito-semitikoaren aukera aztertzen du berak (DECat 5, 125ab-126a), ar. nfr gogora ekarriz, eta nabarmenduz erro honen ‘(animalia) izutu, ihesi joan, (jendea) sakabanatu’ adiera; era berean, azpimarratzen du aditz horrek baduela nâfir (pl. nafûr) adjektibo eratorria, ‘(animalia) iheskor, izu’. Aditz horren eztabaidan aipatzen du Naffur tribu kamitiko nomadaren izena: K. a. III.-II. mendeetan bizi izan ziren Kartagoko lurraldeetan, eta K.o. VI. mendera arte izan zen haien oihartzuna —eta are XI. eta XIV. mendeetara arte, iturri arabiarretan, gizatalde sakabanatu eta harrapari gisa—, eta iradokitzen du izen hori eponimo gisa geratu ahal izan zela, jende edo gizatalde harrapariak izendatzeko.
Dela arabierazko nfr errotik dela Naffur tribuaren izenetik, bada aukera euskarazko forma eta esanahiak ia zuzenean azaltzeko. Hipotesi honen barrenean, euskarazko n- formak lirateke jatorrizkoak, eta ongi dokumentatuak daude l- eta n-ren arteko txandakatzearen adibideak (FHV 324);[1] adierazkorra izango zen hasieran ñapur aldaera, eta gero markatu gabe izatera pasatuko zen. Hitz barruko -f-/-ff- igurzkariaren ordez eusk. -p- izatea erraz azaltzen da (cf. pago, piku, etab., FHV 264). Esanahiaren aldetik, Corominesek (DECat 5, 126a) berak aipatzen dituen “saquejador” eta “voraç”-etik abiatuta azal daitezke ‘ohoin’ eta ‘ahozuri’; baina, egia esan, euskararen barrenean bertan egin daiteke bi adiera nagusien arteko lotura: ebasletzat har daiteke bere salokeria asetzeko besteren pentzeetarako joera duen abere sarkoia, besterik gabe.
Bitarteko erromantzearen hipotesian (cf. lifre, lefre, fr. zah. laffru ‘ezpain-lodi’, beste hainbat aldaeraren artean), l- litzateke jatorrizkoa, eta badirudi aukera honen alde egiten duela Mitxelenak, baina, egiari zor, aukera arabiarra ez du aztertzen (FHV 551). Aukera honetan bokalismoa da azaltzen zailagoa, betiere aintzat hartuta ez dugula ezagutzen jatorri erromantze zehatza.
Familia berekotzat ditu Corominesek ñaflatu/naflatu ‘gogo onez jan’ (Harrt) aditzak ere (DECat 5, 124b). Ez legoke arazorik esanahiaren aldetik; formaren aldetik, ez da ezina -fl- taldea -fr- batetik azaltzea, cf. zafratu/zaflatu, baina badirudi hurbilago daudela -fr- duten erromantzezko formetatik, horrelako talderik ez duen napur-etik baino. Are gehiago, zub.-erronk. (l)lapar ‘bekar, makar’ eta bizk. lapar ‘argizari hondakin’ ere familia berean sartzen ditu, substantzia koipetsuak edo direlako.
Betiere maileguaren hipotesian, bestelako aukera da errom. zah. tafur-etik abiatzea; Galorromania eta Iberorromaniako hitza da, eta armenierazko thaphúr ‘utzia’, ‘biluzia’, ‘arlote’ hitzetik datorrela onartu ohi da (DCECH 5, 377b, tahur; FEW 19, 187ab, thaphur). Formaren aldetik ez dago eragozpenik: tafur > *dapur > lapur (cf. leka < lat. theca, FHV 257); gerora sortuak lirateke napur modukoak.
Esanahiaren aldetik lotzeko, hara zer dakarten Corominasek eta Pascualek: “los Tafures, que formaron una especie de cuerpo auxiliar en la Primera Cruzada […]: se trataba de una muchedumbre andrajosa y harapienta que se dedicaba sobre todo al merodeo”; hortik erraz egin daiteke ‘lapur, ebasle’-rako jauzia. Alabaina, ez da hain ongi azaltzen ‘ahozuri, litxarrero’ adiera; dena den, esanguratsua da Wartburgen oharra, “vermischt mit kāfir, apr. gafur ‘glouton’” (FEW 19, 187a).