- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
lagun (1443: Abendaño; ik. Erdi Aroko lekukotasun posibleak, eta alargun). ■ Hitz orokorra. Oinarrizko esanahia ‘hurko, kide’ da (Abendaño bere lagunzat beste asko ditubala, RS ora otsoen lagun [“compañero”], Etxep fama gaitzik eztemala lagunari falsuki, Beriain lagunaren emaztea desea eztezagula, EgiaKant laguna, anajea, adiskidea / izango natxazu, Duv lagunetarik berezten dira gizentzeko diren ardiak eta zikhiroak); badirudi ‘adiskide’ adieraren lekukotasun ziurrik ez dagoela XIX. mendera arte, eta ez dela, bestalde, euskarazko eremu guztira zabaldu (cf. orobat lagundu/adiskidetu, esanahiz arras desberdinak eskuarki, are mendebalean). Predikatibo bezala maiz ageri da (OihAtsot ezta deuskai edertasuna, lagun ezpadu ontarzuna, Etxep enguztazu lagun zure sainduiak, EtxZib elkharren lagun Iainkoak berariaz utziak). Gauzei buruz esana ere maiz erabili da; cf. Harr: “esku larru bat eta bere laguna, un gant et son pareil”; oinetako, galtzerdi eta holako bikoez mintzatzeko ere gaurdaino gorde da.
‘Laguntza’ adieran ere aurkitzen da (cf. Land “ayuda”; Ax hirur lagun eta sostengu: egia, premia eta zuzena, FElizalde zer lagun ematen digu bataioak?).
‘Gizaki, jende’ moduan ere erabiltzen da, batik bat hegoaldean, eta nekez singularrean (Larm, Gerriko infernuko tokia eta ango lagunak, AgirAst amairu lagun; cf. behean lagun-saldo, lagun-talde…).
Oso erabilia da elkartuetako bigarren osagai moduan (Leiz diszipulu lagunei, Tartas ostatu lagunak, Mogel pekatu laguna; sexuaren zehaztapena aurretik duela: EtxZib andre lagunekin, EAzk gizon laguna). Ik. gehiago behean.
□ Erdi Aroko lekukotasunetan ez dago hitzaren adibide garbirik: ustezko adibide gehienak, guztiak ez badira, bere erromantzezko laguna ‘laku’ ia-homonimoarenak dira.[1] Hitzaren adibide izateko aukera gehiago dute honako hauek: Lagun de Laudriqui (ArchRentII 1490) pertsona-izena, Lagunçar (ArchOiarI 1499) baserri baten izena; orobat Irungo Sasilagun eta Ormaiztegiko Lagunarte baserriak, eta Elgetako Lagunartea errota (EAETop); Eleizaldek Letonako Lagunsolo dakar Araban (1931: 289). Ez dago garbi hauetako bakoitzean zein litzatekeen hitzaren esanahia.
Interesgarriagoa da Maiorak dakarren “lagun: compadre, comadre, compañera, servían de ayuda a padrinos en bautizo”, cf. “era esta testigo comadre lagun de su madre” (LéxNavI 1606; Iruñea), “compadre lagun que llaman” (LéxNavI 1728; Etxauri). Izengoiti gisa, cf. Pedro Jeronimo alias lagun (ArtaxEusk 1621).
Ez da inondik ere ziurra Empúries-ko berunkiko iberierazko lakun (cf., bestalde, Cigarralejoko berunkiko lagutaś) hitzaren lekuko denik (Mitxelena 1961c: 21).
● lagunabar Azk/Izag (bizk., gip., gnaf.); lagunabarrean, lagunabarreko… erabiltzen dira; adib. Izag “lagúnabarrian bizi da, como los demás, sin llamar la atención ni distinguirse”; lagun + abar; esanahiarengatik, badirudi nabar aukeraren gainetik hobetsi behar dela abar-ena, ik. abarrean (s.v. abar) ‘erako, moduko’ adierarako.
● lagundi ‘elkarte’: Birjin; ‘(Jesusen) Lagundia’: Arana; atzizkirako, cf. harridi, gizondi eta batez ere Larm jendedi, frailedi, gerraridi, etab.
● lagundu hitz orokorra; erdi-mendebaldean hirupertsonadun aditz laguntzailearekin erabiltzen da, ekialdean bipertsonadunarekin, bai igaitz. bai igkor., XVIII. mendeaz geroztik batez ere azken honekin; ‘ondoan joan, egon…’: ArrasErrek (Juanikotegaz lagundurik), frJZum (obato lagunetan zaituela); ‘urgatzi’: NavIntel (traidorea, acheca lagunaquit; Eugi, 1543), Land, Leiz (lagundu izan zaie); ‘adiskidetu’: Elexp (bizk.: umiak asarretu orduko laguntzen die).
● laguntza hitz orokorra; Haranb; ‘konpainia’: Pouv, Lizarg.
lagun-alde (‘lagun-talde’: Lopez), lagunarte (Oih [lagun artean, / hel nadinean]; ‘konpainia’: Arrue [lagunarte galgarriak]), lagun egin (‘lagundu’: Lazarg [etsegino lagun deizut]), lagungai (‘ezkontide-gai’: frBart [begiratu biar deutsa lagun geijaren edadiari]), lagungarri (Urte, Mogel [auxilijo edo lagungarri santubakaz]), lagungo (‘konpainia’: Belap [emazten lagüngoa]; ‘laguntza’: Maister [hen gureganatko lagünguaren… galthatzia]), lagun hurko (Larm, Mburu [maita dezagun… geren lagun urkoa]), lagunkide (Pouv), lagunkin (Zabala (-gin), Duv), lagunkoi (Pouv, Lizarg [animal sociabile, animále lagunkóia]), lagun-saldo (Belap [gorozüma… lagün saldoer ihesi]), lagun-talde (Arrue), laguntasun (‘konpainia’: Lazarg [al daigun lagundasunik onaena egingo deutsugu]; ‘laguntza’: Zuzaeta), laguntxo (Mogel), laguntzaile (Land, Gaszar [Maria, Jainkoaren Ama, / gizonen laguntzallea]; “acompañador” Larm, TxAgir). Cf. antzezlagun, bertso-lagun, bide-lagun, bizilagun, dantza-lagun, eskola-lagun, ezkonlagun, gazte-lagun, hizketa-lagun, joko-lagun, jostalagun, kinto-lagun, mutil-lagun, neska-lagun, ohe-lagun, ontzi-lagun…
► Hitza la-gun zatituta, *gun izan liteke erroa; baina erro hori ez da ezaguna, edo ezin da, behintzat, egun hitzean bereizi dugunarekin erkatu. Bestelako aukera da pentsatzea gerora sartutakoa dela -g- bera (cf. errom. manlleu > mailegu, eta -g- orokorarrekin, errom. neu > negu); bide horretatik, *Cun berreraikita, *bun eta *dun erroen aukerak aztertu behar dira (ik. jarraian). Aurrizkia litzateke la- (cf. labain, labar, labur, lakar, etab.), jatorrizko balio lokatiboren batekin, beharbada (ik. labur).
Bucken arabera (s.v. companion), ‘lagun, kide’ adierazteko hitzen jatorrian mota askotako kideak egon zitezkeen (bidaideak, gelakideak, negozioetako kideak, armadakoak…), gerora esanahi orokorragoa hartu dutenak: cf. fr. compagnon, osagaietan com- ‘-rekin’ eta pānis ‘ogi’ dituena (termino militarra da jatorrian);[2] cf. halaber errus. tovarišč, errus. tovar ‘ekoizkin, salgai’-ren eratorria (cf. serb-kr. tovar ‘zama, karga’), zeina merkataritza terminoa den jatorrian, eta ‘zamaketari, garraiolari’, ‘saltzaile’ adieren bidez azaldu behar den; cf., bestalde, goi alem. gefährte, jatorrian ‘bidaide’ (fahren ‘bidaiatu’), etab. Euskararen barrenean bertan, cf. adiskide.
Euskal hitzari dagokionez, zaila da *bun erroaren eta lagun-en arteko lotura, muino hitzarekin lotzen baita erro hori (cf. Erdi Aroko -buno). Errazagoa izan daiteke *dun ‘eduki’-rekin: paralelo moduan, cf. goi alem. zah. nautr ‘kide, lagun’ eta haren kognatu nōz ‘abere’ (< ‘ondasun, jabetza erabilgarri’); jatorrizko “one who has property in common” adiera bat ikusten du Buckek hitz horretan. Horrenbestez, *dun erroaren aukeraren bidetik, pentsa liteke ‘diruan, aberastasunean, edutean kide’ moduko zerbait izan zitekeela jatorrian euskal hitza.
Hipotesi honetan, hitzak ezagun-ekin izan zezakeen lotura are gehiago lausotzen da, ik. han.
! alargun (1488: ArchAtaun [Juan de Alargunsoro]; elhargun ~1557: OihAtsot). ■ Hitz orokorra. Testuetan, cf. Land alarguna “biuda”.[3] Hasperena (-lh-) du iparraldean. Forma e-duna Oihenarten bildumako esaera batean bakarrik agertzen da (itsasturuaren emaztea, goizean senhardun, arratsean elhargun).
‘Ezkontidea hil zaion pertsona’ da hitzaren oinarrizko esanahia; sexuaren zehaztapena egin behar izan denean, emazte/andre… al(h)argun (Leiz ema alhargun) erabili izan da testuetan (gizon… al(h)argun, oso gutxi), eta cf. halaber alarguntsa.
□ Toponimian, cf. halaber Izuko Alargunarena etxe-izena (OlzaTop 1659); “Casa del Viudo” agertzen da 1645ean. Olletan, cf. “casa que llaman Alargunarena” (ValdCas 1664).
● alargun-belar Elexp (bizk.); Elexpuruk berak dioskun bezala, “oso pozoitsua da eta hortik datorkioke izena. Zorriak akabatzeko ere erabili izan da”.
● alarguntegi “bancs réservés aux veufs dans les églises” Duv; Bährek hitz hau erabiltzen du alargun-en jatorrizko ‘alarguntsa’ esanahi baten alde, baina ik. behean hitzaren jatorrizko generoaren gaineko eztabaida.
● alarguntsa bnaf., zub. hitza; ‘emakume alarguna’: Etxahun; alarguntsa-belar (Althabe); alarguntsaño (Etxam); alarguntsatu (AstoL); -sa atzizk. erromantzearekin; eratorriaren sorrerak ez dakar nahitaez alargun-en esanahia ‘gizonezko alargun’ izatea biak esaten diren tokietan, edo, bestela esanda, alarguntsa sexuari buruz markatua izateak ez du zertan eragotzirik alargun-ek markatu gabea izaten segitzea.
alargunaizun (Pouv [alhargunaizuna edo alhargun itxura]), alargundu (EtxZib; cf. Xenp sakelatik alargundu), alarguntasun (Pouv, Gerriko), alarguntza (EtxZib), alargunzain (Lhande (zub.)), bizi-alargun (‘ezkontideagandik bereizia dagoen pertsona’: Uriarte [senar emaztiak bizialargun eginik; cf. Xenp bizirik alargun]; bizi-alargundu (Iraizoz [ezkonduak berexi ta bizi-alarguntzeko eskubidea; cf. Azk senarra bizi dala alargundu]); bizi-alarguntza (Izt, Lardiz)).
► Beste hainbat hizkuntzatan termino erlatibo negatiboa dela ohartuta —zerbaiten ukazioaren arabera osatu ohi da, ‘X gabe’, ‘gabetua’, ‘askatu, deslotu’, etab.; cf. Land zenarbagea eta emazte bagea—, halako zerbait proposatzen du euskararako ere Corominasek (1970: 169-173): *ez-lagun litzateke osaeraz haren ustez, *ezlagun > *erlagun > elargun > alargun bilakaerarekin; lehen urratserako, cf. erle < *ezle, irla < errom. isla (FHV 294, 351), eta dardarkariaren metatesia gertatu da gero; bokalen asimilazioa gertatu da, e-a > a-a, edo dardarkariaren aurreko e- > a- (*erlagun > *arlagun > alargun, beraz).
Mitxelenaren ustez eragozpen larria da (FHV 562), Corominasen proposamenarentzako, elhargun aldaeraren hedadura murritza (Oihenarten adibidea da bakarrik, Lhandek dioena gorabehera); are gehiago kontuan hartuta senhardun-ekin errimatzen duela, eta haren e-a-u bokalismoaren oihartzunez azal daitekeela elhargun aldaerarena. Horretaz gain, ez dago argi hasperenaren nondik norakoa (Corominasek albokariaren izaera bortitza islatzen duela uste du). Bestalde, kontuan hartzekoa izan daiteke *eze berreraikitzen dela ez, eta ez dirudiela zaharra izan daitekeenik aurrizki gisako erabilera (ik. ezgauza eta gauzaez, baina cf. ez ezagun).
Nolanahi ere, are arazo larriagoak dituzte bestelako aukerek: adibidez, Bährek proposatzen du femeninoa markatuko zuen al-a- bat dagoela hitzaren lehen osagai gisa (1935: 11, 34-35; alaba eta alu aipatzen ditu, balizko osagai horren alde), baina ez du hitzaren osaera osoa azaltzen, batetik, eta, bestetik, gizonezkoez ere esana da alargun (hots, generoaren aldetik ez da markatua).
Ohar bat egin behar da hitzaren generoaz: alarguntsa bezalakoak sortu izanak iradokitzen du ‘emakume alarguna’ dela hitzaren erreferentzia ohikoena; Bährek gogora dakar germ. Witwe eta lat. vidua ‘alarguntsa’ femeninozkoen gainean osatuak direla gizonezkoen alarguntasunari erreferentzia egiten dioten hitzak, eta antzinako gizarte-antolamenduari buruzko zenbait ohar ere egiten ditu (gizonezkoen poligamia onartua zen tribuetan logikoa da emakumezkoak izatea alargun, eta ez alderantziz). Alabaina, horrek ez du esan nahi hori zenik hitzaren berezko esanahia: hala balitz, hitzak ez luke emazte/andre moduko zehaztapenik beharko (aurreneko testuetatik agertzen dira emakumetasuna markatzeko). Arrazoi “errealengatik” azal daiteke hori, ez linguistikoengatik, emakumeak direlako alargun (zahar) gehienak. Badirudi azalpen honen baitan ulertu behar dela Duv alarguntegi-ren ‘alarguntsentzako eserlekuak elizetan’ esanahia (Bährek bestaldera darabil eratorri hau, ik. eratorrietan). Bestalde, ez dirudi Bähren ikuspegiaren aldekotzat har daitekeenik Landucciogan “biuda”-rentzat bakarrik agertzea alarguna, baliteke-eta jarraian datorren biudo-rentzat ere balio izatea zehaztapenak.
! larunbat (laurenbat ~1496: RS; laranbate 1571: Leiz; larunbat 1617: Materra). ■ Erdialdeko hitza da historikoki (ik. zapatu, ebiakoitz, neskenegun), nahiz RS eta Oihenartengan ere ageri den (RS eguzki bako laurenbatik ez, Oih orzilare larunbatez). Laranbat(e) Leiz (orain baték laranbate, berzek egiakoitz eta berzék nesken egun deitzen duguna) eta Harrt-engan ageri da; laurenbat RS, OArin, Ubill (+ larenbat) eta Izt-ek darabilte, eta lagun- JesBih, Jauretxe eta UltzDot-ek.
larunbat-egun (OArin [laurenbat egunetan]), larunbatkara (Harr; cf. Larg larunbat egunkara), larunbatkari (Harr), larunbatoro (Beobide (larunbat oro)), larunbat saindu (Harizm).
► Askoren ustez, lauren ‘laurden’ + bat da hitzaren osaera. Vinsonek dakarrenez (1910: 37; Astarloarengan aurki daiteke ideia), ilargialdiaren laurdena adieraziko luke. Jatorrian, beraz, hitza ez zen zuzenean asteko egun bati lotua egongo, ilargialdiaren ondoz ondoko aldi bakoitzari baizik; gero finkatuko zen aste egun jakin baten izen moduan, gogoan izanik aste bat gutxi gorabehera ilargialdi edo hilabete baten laurdena dela (Caro Baroja 1973: 88). Hipotesi orokor honen barrenean, beste aukera da ‘laugarren egun’ interpretatzea (Agud 1968: 41); jatorrizko hiru eguneko aste baten laugarrena ote (cf. astelehen, astearte eta asteazken)?
Hipotesi horretan, asimilazioz azaldu beharko litzateke larunbat (< *laurunbat), eta orobatsu laranbat(e) (< *larenbat, diptongoa bakunduta, FHV 95). Lauren-, laren- eta laran- aldaerak azaltzeko, egun ikusten du Mitxelenak hitzaren osagai moduan, eta *laur(en)-egun osaeraren aukera aipatzen (1971a: 585); aukera horixe bera dakar gogora 1977an (FHV 491), jarraian proposamen berri bat plazaratzeko bada ere (ik. behean). Bestalde, hitzaren bukaerari dagokionez, berranalisiz azaldu beharko litzateke laranbate formaren -e amaierakoa (ines. laranbatean batetik, adibidez; cf. hatz/atze, etab.).
Hipotesi honetan bi puntu daude nabarmendu beharrekoak, elkarren aurkako suerta daitezkeenak: batetik, lauren-en antzinako orokortasun bat onartzen da (historikoki arab.-bizk. da, ik. lau); bestetik, -(r)en genitiboa dugu lauren-en, ez -e zaharragoa (cf. Erdi Aroko Ortire semea, etab.). Ez dirudi bateragarriak direnik bi puntu horien kronologiak, eta hipotesiaren eragozpen moduan har daiteke hau.
Bada beste aukera bat gorabehera fonetikoak eta arazo horiek beste modu batean gainditzen dituena, Mitxelenak proposatua hau ere (FHV 491, 501): neskenegun-en eredura, *lagunen-bate “reunión de los compañeros” proposatzen du; bigarren osagaia batu-ren aditz-izena litzateke, bat + -te > bate (ik. bete). Hauxe litzateke bilakaera: elkartuaren lehen osagaiari dagokionez, lagunen- > *laguren- > lauren- (> *laurun > larun-) gertatu da, sudurkariaren disimilazioarekin (cf. izanen > izaren, etab.), eta herskariaren erabateko galerarekin;[4] bigarrenari dagokionez, -bate → -bat gertatu da, berranalisiz, -bat duten aldaeretan. Mitxelenaren proposamen honen kronologiarako, ohar bedi deklinabide mugatuaren gramatikalizazioaren ondokoa behar lukeela hitzak, -en genitibo plurala baitago haren osaeran.
Mitxelenak ematen duen moduan, egun ez da beharrezkoa hitzaren osagai modura lagun-en hipotesian, baina beste aukera bat izan daiteke *lagun-egun-bate proposatzea, genitiborik gabe, goian emandako bilakaeren antzeko batekin, tarteko *laureunbate-rekin (forma honetatik aterako lirateke goian aipaturiko laurenbate, *laurunbate, etab).