- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ekin. Honen azpian ekin, jakin1, jakin2 eta ide/kide sarrera-buru nagusiak bildu dira. Ekin-en azpisarrera modura irakin dago; jakin1-en azpisarrera modura, berriz, jakile.
Proposaturiko familia honetan, formazko eragozpen larririk gabe lotzen dira sarrera-buru nagusiak; horietan, ide/kide da jauzi handiena eskatzen duena, bestelako morfologiarekin agertzen baita erroa.
♦ ekin (akio ~1490: GaribAtsot). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lab.). Ez da lap. testuetan aurkitzen XVIII. mendearen erdialdeaz geroztik. Iparraldean herskari hasperenduna du (-kh-).
Forma trinkoak ditu, guztiak, XX. mendea arte behintzat, aginterazkoak edo subjuntibozkoak: akio (GaribAtsot, RS, Leiz), zakitza (Ax), zakizko (Harand), gakijozan (Mogel), gakizkon (Gerriko). Forma hauek igaitz. bipertsonadunak dira, eta aditzak erregimen bera du XVIII. mendearen erdialdea arte; ordutik aurrera igkor. hirupertsonadun era nagusi da (Larm, Mburu, Mogel…), igkor. bipertsonadun erako adibideak ere ageri direlarik (AgirAst, Añib).
Esanahia ‘lehiaz jardun, (lan bati, jarduera bati) lotu, (gauza bat egiten) hasi, eraso’ da (GaribAtsot adin onari akio, Leiz ethor nadin artean, akió irakurtzeari, EtxZib bideari ekhiteko, AgirAst ekingo dizue erditzeko miñak, Uriarte ekin eiozu ebagiten); ‘hitzez norbaiti zuzendu’ esanahiarekin ere agertzen da (Lizardi ekin zidan bereala euskeraz). Bestelako esanahi batekin, ‘(zerbaiti) atxiki, heldu’ (baina cf. formarako Axularren zakitza), cf. Isastiren 21 txindurriari dakitzanean egoak, galdu oi ditu gorputza eta besoak eta TolosBerts begietan dakila beteria.
XVIII. mendearen erdialdeaz geroztik izen moduan ere agertzen da, ‘jarduera’ (Kardab usadiorik txarrena… zure ekiñarekin… kendu diteke) eta ‘hitzaldi’ esanahiekin (Mogel soldautegija nagi, burugiñ eta lepozalia bada, irauntsi, jardun ta ekin guztiakaz leena geratuko da).
Izenondo moduan ‘iraunkor, saiatu’ esanahia du (Azk (bizk.) ondo ekiña zagoz zeu, beintzat, goizeon).
Adizki bipertsonal laguntzaile gisa ere baditugu ekin-en formak, ez-indikatiboan, historikoki *edin-en datiboko paradigman sartuta (dadin/dakion, zedin/zekion…); bestalde, Nafarroako eta Bizkaiko toki gutxi batzuetan, indikatiboko orainaldian ere agertzen da: cf. Etxarri-Aranazko etorri dakit ‘etorri zait’, etorri dakio ‘etorri zaio’, etab. Lehenaldian, cf. Bizkaiko Barrikan il ekide ‘hil zitzaidan’, il ekio ‘hil zitzaion’, etab. (Morf §810). Autore zaharretan, cf. Mikoletaren penatan bior ekida, hauek dira aoristoaren datiboko formak; Mendiburuk, aoristoaren sistema hori bizirik izan ez arren, horrelako forma asko gordetzen ditu indikatiboko iraganeko balioarekin.
● akioan-akioan “a puro decirles” Inza (gnaf.); aginterazko akio formatik sortua —hi hari hakio—, inesibo mugatuan, eta errepikatze adierazkorrarekin.
● akio egin ‘behin eta berriz esan’: Aierbe (neskame juateko akio egin zidan); akio aginterazko forma lexikalizatua, ik. akioan-akioan; cf. atxiki partizipioa, atxik moduko forma jokatuetatik zabaldua, ziur asko.
ekimen (Lizardi [txindurria… ekimenez ornia ote zan]), ekin-ahal (‘eginahal’: ekinalean Azk (bizk., gip.); ekiñaleko Etxeita [jo ebazan ekiñaleko soñuak]), ekinaldi (BerastAzer), ekinaren ekin (frBart [errazoe bagako ekinaren ekinagaz ta jardunaren jardunagaz sutu ta asarratu ezin ebanian]), ekinean (Etxeita [geratu barik ebillen ekiñean aurreskuan]), ekinera (“práctica” Añib; ‘erasoaldi’: Izt; ‘hasiera’: TEtxeb (bizk.)), ekintza (“oficio” Larm; ‘egintza’: BurgDot [urrikarimenezko ekintzak]), ekintzaile (Larm), ekitaldi (‘ariketa’: Ezale 1898), ekite (“insistencia” Azk (bizk., gip.)).
► Osaeraz, e-kin analizatzea da aukerarik behinena, *kin erroarekin. Ziur asko haren semantika agentiboarengatik igarotzen da aditza erregimen iragankorrera, eta horrekin batera hirupertsonadun izatera; jatorri horrexegatik azaltzen da objektu isilekoa izatea.
Esanahiari dagokionez, aditzaren adierek eramaten gaituzte ekin aditza ere beste hizkuntza batzuetako aditz komitatiboekin parekatzera. Horrenbestez lotura etimologikoa izango genuke -kin/-ki/-kien/-kila(n) postposizioarekin —orobat dauden zenbait koordinazio arkaikorekin, Miser Aitearekin semearentzat ‘Aita eta semearentzat’, BretKant ganboarrakin oñaztarrok ‘ganboarrak eta oinaztarrak’, etab.—, Trasken “dative flag” delakoarekin (1997: 227-229), aditzondoetako -ki moduzkoarekin eta are -ki materiazkoarekin ere.
irakin (~1496: RS (diraki); irakin 1562: Land). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira, i- hasierarekin, irakin (bizk., gip., gnaf., lap.), iraki (zar., zub.; Urte), (h)irakitu (lap., bnaf.), irakindu (gnaf.), irikin (bizk., bazt.), iraakin (bizk.) eta idikitu (lap.); bestalde badaude (h)e-dun aldaerak, ekialdean bakarrik: erakin (bnaf.; Leiz), (h)eraki (erronk., zub.), (h)erakitu (bnaf., erronk., zub.), he(r)akitü (zub.) eta herakindu (FedProp).
Hasierako hasperendun formak gehienbat zub. agertzen dira, baina baita lap. eta bnaf. zenbait autorerengan ere (hi- MDass, he- Lopez, TBLap, FedProp).
Forma trinkoak ohikoak dira: diraki (RS), dirakidala (Ax), dirakite (Pouv), zirakien (Larm, Oxobi), dirakian (Añib, Gerriko), zirakiana (BMogel), bazirakion (Lardiz).
Esanahi ohikoenaz gainera (RS odolak su baga diraki, Mburu egosten ta irakiten dagon infernu guzia), irudizko zentzuan ere erabili izan da (Ax beldur naizela, ikhara dirakidala); ‘hartzitu’ adieran ere aurkitzen da (Iturr ardo irakiña obea dan bezala irakin gabea baño).
Aditz laguntzaile iragankor bipertsonadunarekin erabili ohi da, adibide bakar batzuetan iragangaitzarekin aurkitzen bada ere (Tartas herakitzen da, Izt irakin zitzaion Nafarroa guztiari).
Izenondo funtzioan ere ageri da (Leiz zeren ephel baitaiz, eta ezpaitaiz hotz ez erakin); funtzio honetan zubereraz -i forma agertzen da (Intxpe ur herakia), aditz funtzioan aldiz -tü (Intxpe ardu… herakitü gabia).
Izen moduan ‘irakinaldi’ (Ax ur hotza baita eltzearen irakinaren gelditzeko erremedioa) eta ‘hartzitze’ (Orixe) esanahiak ditu.
□ Toponimian, ezagunak dira Apiñanizko Iturriiraquina (TopAlav 1700), Iturriraquina (TopAlav 1732); bada, halaber, adizki jokatuarekin, Mendarozketako Diraquian (TopAlav 1776), osagairen bat falta duen satznamea —iturria bera, adibidez—, itxura guztien arabera (Mitxelena 1982: 302).
irakidura (‘haserrealdi’: Ax [hegigoak, irakidurak, hudigoak, gorrotuak]), irakimendu (Laf [irakimendu hortarik ideiek gaindi egiten]), irakinaldi (irakitaldi Urte), irakinarazi (irakitarazi Urte), irakinean (Etxaniz), irakin eragin (irakiteragin Urte), irakingarri (irakigarri Pouv), irakitan (Hbarren [irakitan yar ezpatalaria]), irakite (Mburu [odolaren irakiterik (bage)]), irakiterraz (Etxam [irakit errexa du / Mañexek odola]), irakitzaile (Pouv).
► Osaeraz, ekin-en arazle moduan ikusi zuen van Eysek (s.v.): “peut-être de erazo-ekin ‘faire avancer’ (lever?) = bouillir”. Semantikaren aldetik ez diote honi egiantzekotasunik ikusten AgudTov-ek (s.v. eraki2), eta Traskek ere (s.v.), arazleetako -ra- garbi ikusten badu ere, galdutako aditzen baten arazlea behar duela dio. Arazle izaera horrekin lotzen da, bestalde, aditzaren erregimen iragankorra, eta honela dio Traskek: “it must have undergone a shift in meaning while retaining its transitive morphology”; ik. halaber Mitxelena (1977b: 262).
Funtsean, zalantza horien oinarrian dagoen auzia da erabakitzea erroa den -kin, ala beste zerbait den. Van Eysen aukeran, bistan denez, erroa da -kin; esanahiaren aldetik, egia esan, ez dugu arazo larririk ikusten ‘urari ekinarazi’ moduko zerbait ikusteko hor. Nolanahi ere, e-ra-kin osaera batek zenbait kontu uzten ditu erabat argitu gabe, hala nola hasperenaren nondik norakoa; ez dago baztertzerik gurutzaketaren aukera, hezkabia, harroka edo harma hitzetan bezala (FHV 209; cf. hatz, harri eta armak hartu, hurrenez hurren), baina zerekin gurutzatu den ez dago argi. Horrek bidea ireki lezake bestelako galderak egiteko, eta osaera etimologikoa konplexuagoa izan zitekeela pentsatzeko: datibo marka izan liteke -ki-, eta beste bat litzateke hitzaren erroa; *edin, adibidez? Honen alde ezin da argudiotzat hartu iraki eta (h)eraki aldaeretako -ki, hizkera horietan irakitu modukoak ere badirelako (ik. goian Intxausperen erabilera). Era berean, bokalarteko -n- bat behar genuke jatorrian hasperena azaltzeko, eta ez dago horrelakorik duen proposamen egiantzekorik. Ez dirudi, orobatsu, jatorri etimologikoarekin lotu behar denik bizk. iraakin-eko bokal bikoitza.
Aldaeretan, bokalen asimilazioa dugu irikin-en; orobatsu idikitu-n, -r- > -d- aldaketa ere izan duena, cf. ireki > ideki (FHV 228-229).
Esanahiaren aldetik, irakin-ek adierazten duen uraren altxatzearekin lotu behar da ‘hartzitu’, adiera zabalduta.
♦ jakin1 (1415: ZalbGut [et jaquiçu]). ■ Hitz orokorra. Xakin aldaera gnaf. zati batean eta Pirinioetako euskalkietan aurkitzen da. Jakindu (zub. jakintü) partizipioa ageri da zenbait testutan XVIII. mendetik aurrera (ez bizkaieraz). Aditz-forma trinkoak eremu guztian erabiltzen dira: RS baginzakike, Etxep baziakiat, NavIntel (Elo, 1565) eçiakiat, Lazarg ekian; azken honetan hiru pertsonaduna ere ageri da: ire auzoak eztekian gatxa; cf., besteak beste, OArin nere proximoak ez badiakit.
Maiz ageri da jakitearen gaia aipatzen delarik (Leiz letrák dakizki, Lazarg banekike goruetan); hizkuntzez esana (Etxep heuskara ez iakin harren, MDass eskualdun guziek ez dakigu erdaraz); ‘-(r)en berri jakin’ (JLazkano franzez osteak jakingo du, Etxep ene gogoa baliaki, Ax egiazko bidea iakin gabe). Izenondo gisa ere oso erabilia da (Leiz egun iakin bat… asignatzen; EtxZib Henok… eta Helias saindu eta iakiñak, Kapan doktoak eta iakinak; EtxSar gauza bat hain jakina); izen gisa ere bai (Leiz letretako iakin handia, EtxZib zure iakin handia).
● jakiara ‘jakinaren gainean’: Leiz; *jakinara < jakin + -(k)ara atzizk., bokal arteko n-ren galerarekin.
● jakina erdi-mendebaldean erabilia: JanEd (pattarra, jakiña!); -a artikuluarekin.
● jakinduria FElizalde, Izag/Elexp (bizk., gnaf); -uri Azk (gip., gnaf., zar.); -ura Izag (Nafgip.); Pouv-ek ere badarabil, editorearen arabera iakintasun-en gainean idatzita -duria, baina agian ez da aintzat hartzekoa, Pouvreauk ez baitu beste inon erabiltzen -duria, bai ordea -duri: cf. jakinduri ‘jakitun’, hobenduri, etab.; ik. jarraian jakituria. / jakituria Kardab (poderea Aiteari eta jakituria Semeari legez), Azk/TEtxeb/Izag (bizk.).
● jakintsu Etxep; -sun Materra; -n bukaeradun aldaera ugaria da bizk. eta zub. izan ezik; sudurkariaren hedatzea egon daiteke hor; ez litzateke baztertzekoa kutsu ironiko edo burlazko bat izatea tarteko: orobat hauteman liteke agian jakinti-ren osaera hein batean irregularrean.
● jakite Land, Leiz (xipiér eta humilér iakite emanen draueala); jakitegabe ‘ezjakin’: Belap (iakitegaben eta gazten espiritiak); ‘jakituria’ esanahi lexikalizatu zahar eta orokorrarekin, cf. ipar-ekialdeko jakitate; ik. bestalde esanahi bereko jakinduria, jakituria.
● jakiteria RS (andi danarren indarra, nausi jakiteria); osaeraz jakin + -teria, ala jakite-ren eraginez gertatu da jakituria > jakiteria? Lehen aukeraren alde egiten du jakituria askoz berantiarragoa izateak.
● jakitun Kapan, sasijakitun Azk; jakit(e)-dun?
● jakitus Maister-ek bakarrik erabilia; jakite + -os/-us atzizk. gaskoia.
● jakiunde bizk., gip., gnaf. erabilia: AntzDot; jakin + -(k)unde atzizk.
ezjakin (iz.: OihAtsot [ezjakinaren jakitea, onsa erranaren hutseriztea], geroago Mogel (ez jakiñak); izond.: EtxZib [ez iakiñei… irakasteko]; ‘ezezagun’: Larm, Añ [ez jakina zala eurentzat bide au]; ‘ezkutu’: Iturz [ezjakina agertuagaz]; ezjakinean Larg [ez yakinean bere aitaren debekua]; izond./iz. bikoiztasunerako, cf. ezdeus), jakiera (Arak (gip.), Mburu), jakinarazi (Leiz (iakin erazi)), jakinaren gainean (Kardab), jakindun (RS [jakindunen artean dabilena, jakindun], Land; ik. behean jakitun), jakinduri (‘jakindun’: Haranb), jakinean (OñatEsk [jakiñian eta beren borondate osoagaz]), jakinez (Kapan [eskusadu ezin leite iakinezagaiti?]), jakingabe (Materra [iakin-gaben irakatsaillea]), jakingarri (Larm, Arana), jakingura (Munibe [jakin gura geiegitxo bada ere]), jakin-nahi (Pouv), jakintasun (Materra), jakinti (Larm, Arak (gip.); ik. behean jakintsu), jakintza (Pouv [hura theologoek deitzen baitute bisioneko iakintza]), jakitate (Xarlem). Cf. askojakin, legejakin…
► Aditz zaharretako *e- aurrizkia bereizi daiteke, cf. e-gon, e-gin, *e-oa-n (> joan), e-bil-i, e-torr-i, etab. (FHV 119, 168). Partizipio marka gisa bereizten du Mitxelenak amaierako -n, baina erroaren parte da, Trasken ustez (1990); hala, *e-Cakin aitzinforma berreraikiko genuke (partizipio markarekin, *e-akin-i dakar Traskek, s.v.)
Ezaguna da aurrizki horren *e- > j- bilakaera —erregularra da xakin (FHV 169)—, eta, kasu honetan, -a- baitu jarraian (FHV 168), -da- morfema da bertan berreraikitzen duguna, zeina aspektu burutugabearekin lotu behar den, ik. han (s.v. adar).
Honenbestez, *kin litzateke aditzaren erroa;[1] *e-da-kin forma berreraikiko genuke, eta ekin eta irakin aditzetako kin-ekin lotzeko aukera genuke horrela. Artizkiaren funtzioa, aspektu iraunkor, progresibo edo burutugabea adieraztearena, ongi lot daiteke jakin aditzaren izaera estatiboarekin: funtsean, jakitea ez da berezko hastapen-bukaerarik duen ekintza edo jarduna. Esanahiari dagokionez, “ekinaren ekiteaz zerbait jakitea” moduko parafrasiren batean pentsa daiteke, lotura egiteko.
Erroari dagokionez, erabat bestelako aukera da *edin-ekin lotzea: gogoan har bedi Lazarragak baduela jakin bat, azken buruan *edin-en datibotzat hartzen dena. Ohartu behar da, dena den, ez dagoela jakin forman *edin-en aztarnarik. Lazarragaren jakin horren esanahia ‘(norbaiti) gertatu, jazo’ da —zerbait esperimentatzeari loturiko esanahi horren lekuko da orobat Isastiren txindurriari dakitzanean egoak— eta norbaiti gertatutakoa norbait horrek dakiena delako egin beharko litzateke lotura semantikoa hemengo jakin ‘ezagutu, ikasi’-rekin. Ik. jakin2.
Ohartzekoa da hitzaren hasperen falta iparraldeko hizkeretan (cf. ikhasi, ekharri, ekhin…); Mitxelenaren ustez hitzak ez du inoiz azenturik izan azken silaban, eta horrek azalduko luke hasperen falta (FHV 408). Beste aukera bat da pentsatzea bigarren silabatik atzera zegoelako ez dela hasperendu herskaria (FHV 215), cf. hiru silabako *edakin aitzinforma.
Bestelako hipotesi bat dakar Lafittek (1995 [1944]: 242, 280): jan-en eratorritzat du jakin, gogora ekarriz lat. sapere ‘gustua, zaporea izan’ ← errom. saber, savoir… ‘jakin’ bilakaera, eta nabarmenduz jakitu ‘neurriz jan’ aditza. Haren arabera, -ki- da artizkia —aditzari “fréquentatif” balioa ematen bide zion—. Eragozpen larriak ditu aukera honek formaren aldetik, esaterako, jan-i -ki atzizkia gehituta, **jaki hutsa esperoko genuke (cf. ebaki, eduki, egoki, etab.). Esanahiari dagokionez ere, aditzaren forma trinkoek (dakit, dakizu, etab.) nahiz jokatugabeek ez dute jatearekin edo dastatzearekin zerikusirik. Gainera, jakitu-ren esanahiari begiratzen badiogu, argi dago jaki-rekin lotu behar dela, cf. Salab “manger avec ordre, en proportionnant le pain avec le yaki”.
jakile (~1557: OihAtsot). ■ ‘Lekuko’. Zuberoa eta Amikuzeko testuetan ageri da (OihAtsot bihotz latzaren iakilea, Belap iakile falsü ez izala). Pouvreauk ere badakar, Oihenart aipatuz (zu bihotz jakile bethi bilhatzea).
jakilegoa (‘lekukotasun’: Belap [heien jakilegoa sinhetsi]).
► Jakin-en eratorria da (-le atzizk.): ‘(zerbait) dakiena, jakin duena’.
♦ jakin2. ■ Lazarragagan eta Aiara aldeko sermoitegi batean agertzen da; Lazarragaren eskuizkribuan, ordura arte dokumentatu gabeko jagin-ekin batean. Bi aditz hauek, aditz beregain gisa agertzeaz landa, laguntzaile ere badira: partizipioarekin (AL: 1145v esperancea galdu jaquinic / bici çan, aseguin bague) eta aditzoinarekin (B3: 15-18 donzella batec joci ceban / Iruneco calean, / niri ondo costa jaquin / Guipuscoaco lurrean) agertzen da jakin. Itxura guztien arabera, jokatugabeak dira gehienetan, baina, hala ere, datibozko argumentu batekin agertzen dira (jakin iragangaitz gisa, jagin iragankor gisa).
XIX. mendeko Ulibarri aiararraren testuan ere aditz iragangaitz baten laguntzaile gisa ageri da behin, datibozko argumentu batekin (se gure isen eben aurretu yaquin vere areriyoen maliciyeri; Ulibarri 2015: 198).
► Mounolen gramatikan (2018: §4.1.5), egin-ekin lotzen da Lazarragaren jagin —ohar bedi iragankorrekin ageri dela—, eta *edin-ekin, berriz, iragangaitzekin agertzen den jakin hau. Lehenaren kasuan, *gin erroaren gaineko deribazioak ez du arazorik, eta *e-da-gin berreraiki dezakegu. Baina ez da hala jakin-en kasuan: *e-da-di-ki-n moduko zerbait proposatuta, azaldu behar genuke nolaz tartekatu den datiboaren marka datekeen -ki- erroaren di- eta -n-ren artean, eta, bestela, agian espero zitekeen **jaikin moduko aldaeraren bat.
Gure ustez, formalki errazagoa da *e-da-kin batetik abiatzea, *kin erroarekin; datiboarekin duen loturari dagokionez, cf. ekin-en pean sailkatu dugun Isastiren txindurriari dakitzanean egoak, galdu oi ditu gorputza eta besoak. Honek ez du esan nahi paradigman ez denik *edin-ekin kokatu behar jakin, jagin bera egin-ekin kokatzen den bezala, baina pentsatu behar dugu supleziozkoa dela haien arteko lotura paradigman, lotura formal zuzenik gabe; ik. goian NOR dadin eta dakion NOR-NORI adizkien arteko harremana.
! ♦ ide / kide (1454 b.l.: MLastur; kide ~1527: Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Historikoki, hitz beregain bezala, ide bizkaierazko eremuan gorde da, bestetan kide agertzen delarik; nolanahi ere, ahaide edo haurride bezalako elkartuak ide-ren antzinako hedaduraren lekuko dira. Herskari hasperendunarekin (kh-) zuberotar batzuek (Etxahun, Intxpe; Gèzek ere badakar) eta Duvoisinek darabilte; Haranederrek gide darabil inoizka.
Esanahiari dagokionez, ‘(-(r)en) berdin, pareko, moduko, adineko, lagun’ da (MLastur ezkon bekio, bere idea dauko, GaribAtsot Larrea…, Toledoren idea, RS ire ideaz ezkon adi; Leiz ene kidetarik anhitz, ibid. bere kiderik edo lagunik ezin sufri); ‘partaide, bazkide’ moduan ere erabili izan da (Intxpe (khidegoako) khidentzat erraiten diren mezak). Maiz ageri da elkartuetako bigarren osagai moduan; cf. (Leiz) zerbitzari kide, soldado kide, presoner kide…, eta, lexikalizatuen artean, ahaide, haurride, ohaide, gogaide, bidaide, geide, ezkontide, erkide, adiskide, mugakide etab.
□ Erdi Aroan, ez da inondik ere ziurra hitzaren lekuko izatea dokumentatzen diren Alaquide eta Ulaquide (SMillán 871, 1037) antroponimoak, azaleko antza gorabehera, eta Johan Martines de Debayde-n (ArchDebaI ~1436) bide izan daiteke bigarren osagaia, ez ide. Orobat Alcoyko berunkiko iberierazko kidei (Mitxelena 1961c: 21, 1980b: 93).
● ideko RS (nok berak ar bez bere idekoa); ideako Kkiño (bere idiako gaste zoroekaz). / kideko bizk. bakarrik (historikoki behintzat) den ideko baino zabalduagoa; EtxZib (hirur presunak / dire… elkarren kidekoak); kideako AgirAst; ez dago argi -a-artikulua ote den.
idetasun (Larm).
(kide):
kidego (‘kidetasun’: Pouv; -goa ‘elkarte, balderna’: Intxpe [khidegoan sartzian]), kidekatu (‘sailkatu’: Duv), kidetasun (Pouv), kidetu (Pouv, Goihetxe [patuz elkharrekin kideturik]).
► Bi forma nagusien artean ide proposatu izan da forma zahartzat; kide gerora orokortutako forma litzateke,[2] hitz elkartuetako bigarren osagai izatetik beregain izatera pasatu ondoren (FHV 218, 242, 246). Jarraian azalduko ditugun xehetasunen arabera, ide bera *hide berreraiki behar da, zeina *hi-de analizatu behar den; *khi(n) batetik eratortzen dugu lehen osagaiko hi-.
Hitzaren bi formen arteko harreman zehatzean sakontzeko, proposa daiteke banaketa osagarrian zirela -ide eta -kide hitz elkartuetan, hastapenean bederen: -ide bokal eta kontsonante zenbaiten ondotik, eta -kide txistukari ondotik nagusiki (FHV 245).[3] Arazoak arazo (ik. FHV 247-251), banaketa honen bidetik *hide protoforma proposa daiteke. Batetik, badira banaketa horren paraleloak, cf. -heta/-keta (Erroheta/Amezketa) eta -hari/-kari (auhari/bazkari), nahiz eta osagaien izaera ezberdina izan. Bestetik, ohartzekoa da ez dugula oro har -ai- > -i- bakuntzerik bidaide, gogaide eta ohaide bezalako hitz elkartuetan, eta hori tartean galdutako kontsonante baten adierazle izan liteke (ik. FHV 116-117); bokalarteko -k- ez da galdu ohi euskaraz, eta -h-rekin erraz azalduko genuke galera. Azkenik, aitortu beharra dago aurhide bezalako formek ez dutela ezinbestean hipotesi honen alde egiten (cf. ilhargi < hil + argi), baina aurka ere ez (cf. ilherri < hil + herri eta baita, agian, osaera ezezaguneko unhide ere). Hipotesi honen arabera ere, are garbiago, kide forma beregaina gerora orokortutakoa litzateke (cf. orobatsu talde).
Osagai gehiagotan zatituta, hi-de genuke *hide-tik. Bigarren osagaia, -de, bide-koarekin lot daiteke (cf. aditzetako -te, eta -de haren alomorfo zaharra, cf. galde, golde, etab.); lehen partea ekin aditzeko *khin erroaren ondorengo izan daiteke.
Ohar gisa, aipatu beharrekoa da van Eysez geroztik kide ikusi izan dela -kin soziatiboaren oinarrian, gure ustez proposamena arazorik gabea ez bada ere.