- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hur. Erro honen azpian hur1 eta hur2 sarrera-buru nagusiak bildu dira, baina haien azpian beste sarrera-buru nagusi batzuk ere antolatu ditugu. Hur1-en azpisarrera modura idol, idor, izotz, ubel, ugaraxo, uhadera/igaraba, uhaitz, uhalde, uhar, uharte, uhin, urdin jaso dira, eta, bigarren mailako sarrera-buru nagusi gisa, hibai, ibar, ibi, igel, uher eta urte, zein bere azpisarrerekin: hibai-ren azpian jaso da hidoi, arrazoi formalengatik; ibar-en azpian, ibaso eta ifar; ibi-ren azpian, ibide eta ipurdi; igel-en azpian, igeri, negel/legen eta ugera; uher-en azpian uherlo; urte-ren azpian aurten, aurtemein eta geurtz.
Hur2-ren azpisarrera modura, hurbil, hurko, hurran, hurren jaso dira, eta, bigarren mailako sarrera-buru nagusi moduan, hura eta urrun, eta honen azpian urruti.
Familia honetako bi sarrera-buru nagusiak formaren aldetik lotzeko ez dago arazorik. Esanahiaren aldetikoak dira argitu beharreko xehetasunak. Bestalde, idor eta izotz-en kasuan, bigarren osagaiarentzat proposamen berriak dakartzagu hemen. Igel eta igeri-ren arteko harreman zehatzean zalantzak izan ditzakegu, eta, negel/legen-en kasuan, proposaturiko aldaketa semantikoa eta zatiketa lexikoa saiakera moduan ulertu behar da.
♦♦ hur1 (952: SMillán [Urbina]). ■ Hitz orokorra. Hur forma hasperenduna zub. eta zenbait bnaf. testutan ageri da, jad. Etxeparegandik hasita. Gip. eremuko zenbait puntutan ud-, udd- (ui-) eta uts- moduko formak jaso dira bokal aurrean (baina cf. SakHizt uts, ustoki, utsbiyur). U(h)- eta i- maiz ageri dira elkartuetako lehen osagai moduan. Urean (eta ez ur(e)tan) erako formak erdi-ekialdean ageri dira gehienbat.
Isurkari arruntena izendatzeaz gainera (Beotib mila urte igarota / ura bere bidean, Etxep itxasoan hur guzia, Leiz zeren anhitz ur baitzen han, Lazarg urtan eder arria), baditu bestelako erabilerak ere (Leiz ur usain onetakoak, Pouv gure senda arazitzeko ur beltzetarik; ‘antz, eite’ balioarekin ere jaso da han-hemenka: adib. Azk (bizk.) aitaren urak daukaz orrek).
□ Erdi Aroan, elkartu-eratorri ugarien adibideez gain, cf. Ureta (DocLeire 1071), APicaud-en XII. mendeko aquam [uocant] uric partitiboa eta illa aqua que dicitur Urhumea (DocLeire 1101). Cf. halaber Urho Ghennaga Sursum (SMillán 1093), hur + hogenaga osaeraz,[1] beharbada —cf. Arrasateko Oguenerreca (ArrasTop 1466)—. Geroago, cf. S. Bonion de Urtubia (LivOr 1149), Urveroeta (SJuan 1213), Huedacunea (ColRonces 1259; hur + edan + gune?), Huedenaga (ColCenar 1388; hur + eden + -aga?) saroi izena. Baliteke hitzaren adibide izatea Nafarroako Ibero (ColRamI 1035) herriaren izena, hur + bero (Mitxelena 19733: 72).
Hur + aho elkartuaren adibide da, ziur asko, Ziraukiko Ugaho (SMillán 1046); cf. orobat Ezkaraiko Sancta Maria de Hubaho (ColAlfon 1110), eta, Bizkaian, cf. Sancho Zuri de Ugao (ArchBilbI 1321). Osaera berarekin, cf. Nafarroan Martin Lopiç de Ubago (ColIrach 1204), eta esanguratsua da, azalpenarengatik eta errom. agoa-rengatik, a la fuente y arroio de Vbagoa y, dando agoa (ArchDonem 1461; Vbao ere agertzen da); bada halaber Vbago (AGVizc 1375), Bizkaiko Ugao-rentzat, eta cf. Martin de Vbao (ArchDurIV 1463). Ik. Irigoien (1991: 168).
Tradizio sekundarioan, ‘ibai, erreka’ adierarekin ere agertzen da: “el río llamado Asiain Hura y no Iruin Hura” (LéxNavII 1551), Hurzabala (LéxNavII 1593).
● ubera ‘ibi’: RS (galendua dabil uberen billa); osaeraz, hur + bera ‘baxu, apal’; cf. Juan Sanches de Vbereta (ArchTolII 1450), Uberaga (ArchZest 1479), eta Vrberaga (ArchAspar 1516; Huberaga ere badago agiri berean.
● ubide Larg (ur bide edo arroilla); esanahirako, esanguratsua da “de donde se toma el agoa para las casas […] por el ubide” (ArchEib 1498), lehenagoko adibideetarako, ik. ibide.
● ubil ‘jario’, ‘jariakin, isurkari’, ‘hezueri’: Larm; ‘uhar’: Orreaga (gnaf.) (mendiko ubilla da) ‘zurrunbilo’: Azk (bizk.); cf. Pedro de Ubillos (ArchSegIII 1470), Juan Martinez de Vbilla (ArchMarq 1471), ik. Mitxelena (19733: 155).
● uhain ‘igaraba’: Pouv, Etxahun; hau ere uh- + gain ote, uraren gainean igerian aritzen delako edo? ik. behean uhin.
● uharri “escollo” Larm ugarri (gip., bizk.?), Lizarg (aurkitzen badire tribulázioen ugárriak); ‘errekarri’: ur-arri Izt/Azk (bizk. ugarri; lap. urarri; zub. üharri, Lhande); cf. agian Martin Peres de Ugarriondo (ArchMondI 1390), Juan de Vgarrio (AlcBilb 1454). / uharritza (“ribera” Larm (huarriza); “vado” Larm (huerriza); cf. Bizkaiko Ugarritza (EAETop), eta Gipuzkoako Errenteriakoa, ik. Mitxelena (1970a: 121).
● uholde EtxZib (uholde handi bat behazun); ‘ibai’: MuruzSerm (ugolde); badira urolde, ujol(a), uriol(e) (jad. Mikol), urjol(a), udol, ufol, ufal moduko aldaerak ere; osaeraz, uh- + olde (ik. uhalde, ugolde-rako), eta badirudi ujol, uriol eta halakoetan atzizki gisa berranalizatu dela -de; epentetikoak bide dira -i- eta -j- (baina ik. idola), eta uriol eta urjol-en gerora berrezarri da lehen osagaiaren dardarkaria; badirudi ujol, uxal frikaridunetatik azaldu behar direla ufol, ufal; ik. dena den idola.
● uraga Mogel (u(r)aga, ugaba); hu(r) + haga; ugaba segur aski *ubaga-tik, metatesiarekin.
● uraska Urte; uaska Arak (gip., gnaf.); cf. agian Garçia Yvannes d’Urascate (ArchMondI 1390), Arabako erdaran ere jasoa, VocAlav s.v.
● urats “agua mineral ferruginosa” ZegHizt (ugats); “agua sulfurosa” Azk/Elexp (bizk.; lap. ur-hats); hitzaren adibide moduan, Bergarako Urastarte (1390) eta Azkoitiko Uraszurieta (1319) aipatzen ditu Mitxelenak (19733: 157), eta cf. agian Juan de Urasegui (ArchOñatII 1506), Uraste (ArchBergIII 1510), Juan Martines de Vras (ArchMutr 1509).
● ur-begi ‘burbuila’: Larm; ‘iturburu’: Ezale 1897…; cf. Martin d’Ubegui (PeajPamp 1351) eta Bizkaian “arroyo que es dicho Hubegui” (ColCenar 1414), badirudi hauetan ‘iturburu’ dagoela.
● urketa1 ‘ur bila’: Larg; bigarren osagaiarentzat, cf. gask. quetà ‘bilatu’.
● urketa2 ‘ur mordo’: FedProp 1894 (uhin edo ur-keta handi bat); euskal jatorriko atzizkiarekin, ugaritasuna adierazten duena eta jatorrian deklinabide pluralarekin lotua dena.
● urmael Duv; urmail eta urmale aldaerak ere jaso dira; bigarren osagaiak jatorri galo-erromantzekoa iruditu lezakeen arren, ez dugu aurkitu aukera egiantzekorik haietan; agian maila-tik azal liteke, cf. harmaila, baina ai > ae azaldu beharko genuke; urmale-ri dagokionez —epentesitik sortua litzateke -e, cf. atze—, cf. harmaila-ren armal aldaera.
● urmariatu ‘desegin’: EtxSar; erromantze itxura du bigarren osagaiak, baina ez dago argi zein den, cf. agian ingurumari.
! ● urziri zurginen tresna baten izena izan daiteke, “vna remienta llamda vrsyri” (AbelZab 1550; Segura); ‘taulak egiteko arraspa, eskuil’ izan liteke, editoreen arabera. Urziritu-n ageri den “acanalada”-rengatik, pentsatu dugu ur egon daitekeela hemen; bestela, zurziritu > urziritu esplika genezake, disimilazioz, eta zur-en eratorritzat jo. / urziritu cf. “su casa de Asurcia, que es la que está acanalada, que por otro nombre se llama vrsiritua” (AbelZab 1631; Albiztur); ‘zerratutako ohol ildaskatu’ esanahia ematen diote editoreek.
● uzabal ‘ibi’: Arak (gip.); cf. bado de Vzabal (HistMed 1418).
hurte (‘uholde, eurite’: Intxpe (hurte); cf. urte), uhanditu (Pouv (uhantu), AzkSerm [negar tantaz bete ta uanditu]), uraldi (‘uholde’: Arak, Lizarg), ur-bazter (Leiz), ur bizi (Leiz), urburu (Monho), ur-ertz (Larm (ub-, ugertz), Uriarte (ugertz)), urez (NafSerm [ures eta lurres]), urezko (Leiz [urezko ikhutzez]), ureztatu (Pouv), ur handi (Leiz [ur handién hotsa]), ur-hegi (EtxZib), ur hil (INabig), ur-hobi (EtxZib (+ uhobi)), ur-jauzi (EtxZib), ur-laster (Leiz), ur-xorta (EtxZib), uroilo (Urte (uh-), Ezale 1897), urpe (Pouv, EtxSar), urtatu (‘urtu, desegin’: Ax; ‘ureztatu’: Lopez), urtegi (Urte, Duv), urtsu (Ax (part. urtzutu)), urtu (Leiz [elementak beroz urthuren]), ur-xorta (EtxZib), ur-zorri (Oih), ur-zale (Mburu [ez dira sakramentuen iturriko ur zale]), urzun (‘ur bila’: Pouv). Cf. amilur, arroz-ur, basur, begi-ur, belar-ur, bide-ur, bustaur, dabilur, elur-ur, euri-ur, ezti-ur, gaztanur, gazur, gisu-ur, haitz-ur, harri-ur, hauts-ur, herdoil-ur, itaxur, itsasur, mahatsur, mendi-ur, naginur, ontzi-ur, pats-ur, piper-ur, putzu-ur, sabelur, salboin-ur, zahi-ur…
► Ez dirudi hur formatik harago berreraiki daitekeenik. Ez dago zantzurik, adibidez, *hun berreraikitzeko, zur-en *zun berreraiki dugun bezala (Mitxelena 1950a: 456-457). Baina cf. agian ithurri, *thur erro batean pentsatzeko bidea ireki lezakeena. Badirudi hiperzuzenketaz azaldu behar dela mug. uda/ude aldaera, edan > eran egiten duen hizkera batean; badirudi uda horietatik azaldu behar dela udd- eta uts-, beharbada eratorrietatik (adib. *udtoki > ustoki → uts). Bestalde, mug. uida bezalakoek gogora dakarte oida ‘ohea’, baina xehetasun fonetikoak ez dira argiak.
Elkartuetako uh- formarako, cf. zur/zuh-, dardarkari ahularen ordez hasperena duela; badirudi elkartu horiek erraztu dutela hastapeneko hasperenaren galera, *huh- > uh- disimilazioarekin. Bestalde, cf. adar/ada-, lur/lu- etab., dardarkari bortitzaren galerarekin (FHV 338). Zub. ez da u > ü gertatu, dardarkari ahularen aurretik (cf. gü/gure; FHV 52), baina cf. eratorrietan üharri, ühatx, etab.
Elkartu-eratorrietako u-/i- txandakatze ezaguna ondoko kontsonanteari egozten dio Mitxelenak (FHV 75-76), ezpainkariari bereziki (cf. ibi, ibide, cf., bestalde, ume > bizk. ime), baina bestelako aukerak baztertu gabe (cf. igeri, igel). Gure ustez, uh- > i- gertatu da, eta hasperenak eragin ahal izan du sabaikaritzea; ez dugu paralelo erabatekorik aurkitu hasperenak eraginiko u > i horretarako, baina ik. Hualde (2008: 207), bertan aipatzen den hasperen aurreko sabaikaritzea ezberdina bada ere (*-ah > -e bilakaeraz ari da). Nolanahi ere, bilakaera horren paralelo betea dugu zur-en eratorrietako zuh-/zi- aldaeretan, ik. han. Elkartuetako i- honekin, cf. ibar, ibai, ibaso, ibi, ibide, idoi, idor, igaraba, igel, igeri, etab.
idol (1745: Larm). ■ Larramendiren hiztegiaz gainera (idola dakar hark), bizk. jaso izan da (Azk/Izag); Azkuek idol ematen badu ere, Izagirrek ematen dituen lekukotasunetan argi dago -a berezkoa duela. Esanahia ‘(euri, elur, kazkabar) erauntsi’ da (Larm “aguacero, diluvio”, Izag “mal tiempo con nieve, granizo, etc.”).
idolaz (Izag (bizk.) ídolas botaten dau “llueve fuerte”… ídolas da edurra, euríxa).
► Osaeraz, pentsa daiteke, hur + *dol dela, i- alomorfoarekin, eta esanahiz ‘isurtzen den ur’ edo litzateke, *dol erroa odol, jori nahiz erori hitzetakoa dela pentsaturik. Ohar bedi badirela uholde-ren aldaeratzat jo izan diren udol, ujol, urjol eta halakoak; baliteke hauek idola-ren aldaera izatea, eta ujol, urjol-eko -j- hori ez izatea epentetikoa, baizik jori-renarekin lotzekoa.
Hitzaren -a itsatsiari dagokionez, pentsatu behar da idolaz modukoak maiz erabiltzen zirelako lotuko zitzaiola izenari jatorrian artikulu zena (cf. aldia ← aldi).
! idor (idorte 1571: Leiz; idor 1605: NavIntel; ik. Erdi Arokoak). ■ Erdi-ekialdeko hitza (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.); testuetan ekialdean ageri da batik bat: gipuzkeraz XIX. mendean Iturr eta Otaegik darabilte, eta XX. mendean ohikoagoa da, bizk. autore baztuengan ere aurkitzen delarik.
Esanahi nagusia ‘lehor’ da (EtxZib lur idor eta hotza, Gaszar zenbat… herrauts bihi / bide idor gustietan, Mburu biltegi idor beroan); ‘lehorreko (lur)’ adiera ere badu (EtxZib nola ardiatsi behar dudan zerthan idorra).
Beste esanahiak dira ‘hotz, zakar (gizakiei buruz)’ (Ax zer, bada, Iainkoa izanen da hain idor eta on-edeki, non utziko baititu bere adiskideak), ‘gogor’ (NavIntel [Gendulain, 1605] ay horduare hidorra, Tartas fortuna idorra eta malhurosa), ‘antzu’ (Harr/Larrasket; cf. Ax bekhatu idorra, gozogabea, arimaren galtzeko baizen deus balio eztuena), ‘gutxi ematen duen animalia’ (Satr/Garate (gnaf., bazt., bnaf.)) eta ‘eskuko diru’ (FedProp 1894 diru idorrari eztiolakotz nihork eskerrik toki hautan).
Izen moduan ‘eguraldi lehor’ da (Tartas beroa, hotza, idorra, bustia… zure kontre dira), baita ere ‘lur’ (itsasoari edo urari kontrajarria) (Mburu itsasoan ta idorrean) eta ‘janari lehor’ (Duv idor puxka bat yatera eman (abereei)).
□ Lehenagoko adibidea izan daiteke Hondarribiko y(.)urmendieta (HondTop 1556), ydurmendieta, ydormendieta 1615ean, baina Elurmendieta 1686an. Orpustanen ustez (1999: 238, 325), ardantze + idor da osaeraz 1484ko ardançidor/ardacidor,[2] baina agian ez da baztertu behar zidor egotea hor, cf. Arabako Ardancidorra (TopAlav 1706).
● idorberi “hética, enfermedad” Larm; “hético” Larm. Ez dago argi zer den -beri, nahiz eta bero-rekin lotzen duten AgudTov-ek, s.v. Agian egokiagoa da eri ‘gaitz’: hezueri-k badu hezuberi aldaera, ue > ube bilakaerarekin, eta baliteke -beri hori orokortu izana testuinguru fonetiko hori ez duen idorberi-n. Osaeraz, beraz, berdinak lirateke idorberi eta idorreri, zein bere bilakaera semantikoarekin.
● idorsitu “estreñir” Larm, cf. halaber “estíptico, estreñido, idorsia”; Larm-en neologismoa, osaeraz idor + ersi-: cf. bilersitu “examinar”, otzersitu “resfriarse”, sabelersitu “estreñido”, etab.
idorde (“grange” Lhande), idordura (Lopez [ene bihotzeko idordura]), idoregari (“tendedero” Azk (erronk.)), idor egin (‘lehortu’: Pouv), idor-elkortu (Ax [nola nagoen su hunetan errea eta idor-elkhortua]), idorgarai (Azk (erronk.: idorgaraian lukainkak eltxano bat urintan… izartan tugu)), idorgarri (“déssechant” Duv), idorgia (‘idortegi’ Azk/Larrasket (zub.); idorgǘ Larrasket), idorgiro (“tiempo a propósito para secar” Azk (gnaf., bazt., lap.)), idorkara (Zaldubi [zer duk, haritz ederra, idor kara hori?]), idorki (Pouv, Lopez), idor-idorra (‘lehorki (hitz egin)’: Barbier; sintagma artikuluduna balio adberbialarekin), idorkeria (‘gogorkeria’: Duv), idorketa (‘lehorte’: Azk (aezk.)), idorle (“dessicatif” Duv), idorleku (‘idortegi’: -lekhu Duv), idorpen (“dessèchement” Duv), idorraldi (Duv), idorrarazi (Urte, Egiat), idorreri (“constipation” -ia Duv), idorrean (‘(langileari) otordurik eman gabe’: Etxahun), idorretik (‘zakarki’: HiriartU), idorrez (Mburu [idorrez ekarri beharrak… eta itsasoz ekartzekoak diranean]), idorrik (‘busti gabe’: EtxZib), idorsko (Birjin [Aita Hilario idorsko zen bere bidadean]), idortasun (Volt), idorte (Leiz [uritea eta idortea]), idortegi (Duv [lur on puska bat agorrarazten dute idortegian]), idortoki (Harr), idortu (Volt), idortzaile (Pouv), idorxila (‘lehortxo’: SoEgil Herria 1959; cf. idorskila 1962an), idorxka (SoEg Herria 1963). Cf. lühidor, titidor…
► Osaeraz, hur (i-) + -dor dugu, cf. agian zidor, zur (zi-) + -dor baldin bada. Alabaina, ez dago argi zein den *dor erroaren jatorrizko esanahia: ez dirudi lor-en ‘zama-garraiatze’, ‘zama’ adieretatik ezer argirik atera daitekeenik (formaz *dor > lor dela onarturik). Ageri denez, etimologia honetan ‘urez gabetutako’ edo ‘urik gabeko’ moduko esanahiren batek egon beharko luke hitzaren oinarrian, eta ‘gabetu, gabeko’ horren arabera ulertu beharko genuke -dor osagaia.
Irudizko erabileretatik sortuak dira ‘hotz, zakar’ eta ‘antzu’ moduko adierak; ‘lur’-erako, cf. halaber lehor.
! izotz (1235: LivOr [M. de Yssossaguerra]). ■ Hitz orokorra. Itzotz Urte eta bi Harriet-ek dakarte eta Lizarragak darabil; inzotz Gorosurretak jasotzen du (bazt.). Gèzek forma sabaikariduna ere badakar (ixotz) “gelée blanche” esanahiarekin.
Esanahi ohikoenaz gainera (RS izotzak ta euriak dakaz eskura gariak, Lazarg aren ordeko baegidan (amoreorrek) / prendatan etxi izotza, Ax izotz, horma, elhur, Oih bai karroinik, bai izotzik), Azkuek “rocío” (erronk.) eta “agua de la niebla” (lap., erronk.) esanahiekin jasotzen du.
□ Erdi Aroan, konpara bedi lehen Yssossaguerra hori yparraguerr (OnomNord 1364) leku-izenarekin; eguraldiaren gertakari jakin horiei (izotzari, iparrari) begira dauden lekuak adierazten dituzte (Mitxelena 19733: 37). Cf., bestalde, casa de Içozta (CenBNav ~1350), eta agian çerro de Yzosaia (ArchLegazp 1401). Geroago, cf. Urretxun Yçostegui (UrretxTop 1543) eta Andoaingo Yzoztegui (AndoTop 1813).
Landetako Yzosse herriaren izena hitzaren adibidetzat du Orpustanek (2001: 100-101): cf. Guilelmo Ysosensi (CartDax ~1097), W[illelm]us de Ysossa (CartDax xi.-xii. m.), Geraldus de Usshos […] et P. de Usshos fratris dicti G[eraldi] (CartDax 1260), Guilelmus de Ysossa (CartDax d.g.; aurreko eta ondoko agiriak xii. m. erdialdekoak). Zuzen baldin badabil (antroponimo galiar batekin lotu izan da), esanguratsua da u- aldaera.
● izotz beltz Izt; ‘izotzaldi gogor’: Azk; ‘izotzaldi berantiar’: TEtxeb; ez dirudi adiera horiek horma beltz-enarekin konpara daitezkeenik.
izotz-haize (EtxZib), izotz-harri (‘harriabar’: Lizarg), izotzil (‘urtarril’: IruñEgut (gnaf., 1501)), izotz zuri (RS [izotz zuria eurien mandataria]), izozte (Larm; “frimaire” Revol), izoztu (Land, Larm [ainbeste surekin izostu]).
► Aspaldidanik aipatu izan da ihi(n)tz + hotz osaera (ik. van Eys s.v. intz), cf. jadanik EtxSar “izotza, ihintz hotza”. Mitxelenak ez du etimologia hori baztertzen (FHV 411), eta, zuzena balitz, bazt. inzotz-en jatorrizko sudurkariaren aztarna egon liteke. Aukera honetan, zuzenean azaltzen dira ‘ihintz’ eta ‘laino-ur’ adierak.
Beste aukera bat da hur (i-) + zotz dela pentsatzea, eta ‘izotz-kandela’ moduko esanahiren bat izango zuela jatorrian (ezinbestean eratorriak behar lukete ‘ihintz’ eta ‘laino-ur’ adierek). Aukera honetan, sekundarioa behar du sudurkariak —susmagarria izan daiteke Baztanen bakarrik dokumentatzea aldaera hori—, baina ez dago argi zein litzatekeen haren motibazio fonetikoa (ik. igel-en ingel aldaera).
Balizko iz- ‘ur’ aurrizki baten adibide gisa aipatu izan da hitz hau ere (Vinson 1909: 353-354), baina aspaldikoak dira hipotesi hau baztertzen duten lanak, cf. adibidez Uhlenbeck (1947: 139); *iz- ‘ur’ erro honetaz, ik. halaber izurde.
ubel (~1665: Oih; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., erronk., zub.). Ugel- aldaera gip. ageri da (ugeldu).
Kolore iluna edo hila adierazten du: “couleur obscure, tirant au noir” (Oih), ‘more edo more antzeko’ (Lizarg paratzeunte (aragi) guzia ubel ubela, JEtxep betondoak ubel ditut ikusten), “blanquizo, blanco mortecino”, “pálido” (Larm), ‘beltzaran’ (Kardab lur ustel ta ubela). Beste adiera batzuetan ere ageri da: ‘(ur) uher’ (Azk (bizk.)), ‘goibel’ (TBLap), “vague” (ü- Gèze) eta ‘ilun, triste’ (ü- Lhande (zub.)).
Izen moduan, bestalde, ‘ubeldura, urdinune’ da (Pouv), baita ‘beltzune, akats’ ere (Hbarren bakhotxak bere ubela gordetzen du).
□ Baliteke Erdi Aroko Vbelcieta (DocLeire 1072), Sancho Ubelez de Lehet (ColIrach ~1135) ez izatea zuzenean hitzaren adibide, ur-en eratorri soil baizik. Formarengatik berriago, eta leku-izen direlako beste esanahi batekin (‘osin ilun’ edo?), cf. Vrbel (ArchSalvatIV 1300), sobre Aruelçaga e dende a Vrbel (ArchPortuI 1432), eta bigarren osagai “berrituarekin” sel de Urbelz (ArchElgoi 1452). Cf., bestalde, geroagoko Nicolas de Vbel (ArchMutr 1513); Vrdinarayn-ekin (ik. urdin) konpara daiteke Ataungo Ubelarain baserriaren izena (EAETop).
● ubelori “butillo, color pálido, amarillo” Larm; ubel + hori.
● ubeluri “meurtrissure” Harr; bigarren osagaia urin/guri(n) da agian, cf. odoluri, beltzuri.
ubelarazi (Duv), ubel-beltz (“pâle tirant sur le bleu” Harr), ubeldu (‘moretu’: Pouv; ‘urdinune’: Jauregi), ubeldura (‘urdinune’: Pouv), ubeltxeago (ubelxeago Lardiz), ubelki (‘ilunki’: Artxu), ubeltasun (“palidez” Larm), ubelune (‘alde txar, arazo’: ArmanUsk 1906 [bena bada orano übelüne bat]).
► Osaeraz, u(h)- + -bel, cf. goibel, arbel, etab. Ik. beltz.
ugaraxo (~1496: RS). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Aldaeren artean, uga-z hasten direnak dira ugaraxo (bizk.), ugaraxi(j)o (bizk.; Mogel), ugarasi(j)o (bizk.; Mogel), ugaasijo (bizk.; frBart), ugarazio (bizk.), ugaraso (bizk.; Añib (bizk.)), ugarai(x)o (bizk.; Larm), ugaratxo (bizk.), ugarexo (Añib (bizk.)), ugari(x)o (bizk., gip.) eta ugazio (bizk.); uge-z hasten direnak dira ugelaxo (bizk.), ugelatxu (bizk.), ugelazio (bizk.), ugerasi(dx)o (bizk.), ugeraxio (bizk.; Añib (bizk.)), ugeraxo (bizk.; Añ (bizk.), ugesarijo (bizk.) eta uregasijo (bizk.); ub- hasierarekin, badaude ubaraize, ubaraxi, ubariza, ubaxa, ubelaiza eta uberaxa (Nafgip. guztiak). Bestalde uaixa (Nafgip.), uaixo (bizk.), uaxa (Nafgip.) eta uesaijo (bizk.) aldaerak ere aurkitzen dira. Hasierako sabaikaridun aldaerak ere badaude (guztiak bizk.): txuaxo, txubaxo, txubelaxu, txuberaisu, txuberaxo, txuberazo, txugaraixo, txugeraxo, txumelaxo eta xubelaxo (Azk/ErIruk/Totor), baita tuberaxo (ErIruk (bizk.)) ere.
Esanahia ‘igel’ da (RS ugaraxoen triskea, leorrerean ezera, Mogel ugarasijua da uretan garrasika ta igeri ibilten dana).
► Hitzaren lehen partean hur dagoela onar daiteke zalantza askorik gabe, baina osaerazko xehetasunak ez dira argiak eta aukera bat baino gehiago aztertu behar da: (1) aukera bat da hur + X dagoela pentsatzea, bigarren osagaia zein den argi egon gabe ere, ez baitirudi -arazio batek inora garamatzanik; (2) beste aukera bat da igel-en eratorritzat hartzea, edo ur-en bestelako eratorriekin egitea saioa (hala nola ugadera/ugara, edo igeri, uher-ekin, cf. bizk. ugar), eta agian bereziki gogoan hartzekoa da bizk. ugera ‘igel’ (ik. igel). Bigarren aukera honi dagokionez, ohartu behar da mendebaldekoak direla ug- aldaera gehienak, eta han ugalde, ugarte, etab. ditugula: horrek pentsaraz lezake uh- dagoela hitzaren oinarrian, eta ez dela ezinbestean igel edo igeri-rekin lotu behar, baizik zuzenean ur, edo hobeki (ik. lehen puntua), uhadera edo halakoren batekin.
Bigarren osagaiari buruzko hipotesirik egin baino lehen, ohar bat egin behar da -xo amaierakoari buruz: ez dirudi ttikigarritzat jo daitekeenik —jatorrian bederen—, afrikatuak behar bailuke nagusi (cf. ugaratxo, ugelatxu aldaera itxuraz berreginak); Bährek dioen bezala (1936: 117-118), egokiagoa da -x- epentetiko batean pentsatzea. Autore horrek berak aztertzen ditu bigarren osagairako aukera egiantzeko guztiak: bizio ‘hesteetako zizare’ eta bizi ‘bixi, bizkor’ aipatzen ditu, baita -(a)bio atzizkia ere (cf. kurubio, erlabio; *ugarabio > ugaraio litzateke), eta ez du baztertzen gazi-rekiko gurutzaketaren bat ere (Amorotoko urgaxidxo aipatzen du). Onomatopeiaren edo igelen hotsaren aukera aztertuta, garrasi hitza aipatzen du (Mogelen definizioa ondoan jarrita, ik. goian), baina dardarkariaren arazoa ikusten du, eta erausi/erasi-rekin hitzaren banaketa dialektalarena; erabat baztertu gabe, balizko herri etimologiaren aukeraz mintzo da hemen, eta orobatsu uste du ugari ‘asko’-ri buruz ere. Arazorik gabe azal daitezke bizio-rekin -azio, -axo, -aixo, -asio aldaerak.
Aukera hauek zerrendatuta, eta ugadera-tik abiatuta (ugara-ra laburtu dela onarturik, ik. halaber behean), ‘(igaraba edo) ur-abere bizi’ edo ‘zizare itxurako ur-abere’ batean pentsa genezake, bizio-rekin bigarren osagaian; ugera/ugara ‘igel’-ekin, ‘igel bizi’ etab. izan genitzake (halako zerbait egiten du Bährek), eta ugar ‘uher’-ekin, berriz, ‘ur uherretako (animalia) bizi’ modukoetan pentsatu beharko genuke. Ik. Bähren taula (1936: 121), osaerazko aukera eta balizko gurutzaketa guziak biltzen dituena.
Hastapenean tx- duten aldaeretarako, cf. hanka/txanka, etab. (ik. han.); baliabide adierazkorra da hori, eta beharbada hitzaren izaera adierazkorrak berak du zailtzen haren etimologia.
uhadera / igaraba (uhadera ~1650: Pouv (+ udagara); igaraba 1745: Larm). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zar., zub.). Aldaeren artean, ug-ez hasten direnak dira ugadera (bizk., gnaf., lap., zub.), ugabere (bizk.), ugeraga (gnaf.) eta ugara (zar.); ub-ez hasten direnak ubadera (bazt.), ubagara (bizk.), ubegara (bizk.), ubagare (Larm), ubaraga (gip.), uberaga (gnaf.), ubedaga (gnaf.), ubalaga (gip.) eta ubare (Azk); u(h)a-z hasten direnak uhadera (lap.; FedProp 1906 hemeretzi frantses buru, bertze hainbertze uhadera larruren gainean) eta uagara (bizk.); ud-ez hasten direnak udagara (bnaf.) eta udara (gip.), eta ur-ez hasten direnak uragre (aezk.) eta urgara (bnaf.).
I- hasieradunak dira igaraba (gnaf.), igarau (gip.), igabera (bizk., gip.), igarabi (bizk.; Mogel (pranzesak) artu daruaz igarabijak txito erraz), igarabei (bizk.), igarabire (bizk.), igeribei (bizk.), igiribi (bizk.), igiri-bigiri (bizk.), ibalada (gip.), iyabera (gnaf.) eta iraabe (gip.).
► Azkueren uh- + abere osaera onartzen du Mitxelenak (1950a: 456, FHV 75-76), nahiz eta zalantzan jartzen duen ugabere aldaera benetan lekukotua egotea. Ageri denez, ‘animalia, piztia’ adieran dago abere, ez ‘animalia etxekotu’-rekin; osaera honen paralelo moduan, cf. ur-katu, ur-txakur sinonimoak.
Uh-, ug-, ub-, ur- aldaeretarako, ik. uhalde, uhaitz, etab.; ud- dutenak, berriz, metatesiz azaldu beharko dira, ugadera > udagara, bokalen asimilazioarekin (hortik, gip. udara, bokalarteko ahostunaren galerarekin, eta, metatesirik gabe, zar. ugara).
Aldaeretan, amaierako -a orokortzea onartu beharra dago, are bizkaieratik kanpo: han berranalisiz azal zitekeen (cf. labe/laba, lore/lora, etab.), baina besteetan asimilazioz eta metatesiz azaldu beharko da. Ugadera aldaera inoiz orokorrerako (bizk. eta zub. muturretan agertzen da), (1) ugabere > (asim.) *ugabare > (metat.) *ugabera > ugadera edo (2) *ugabare > (metat.) *ugareba > *ugareda > (metat.) ugadera moduko bilakaerak proposatu behar dira, VbV > VdV aldaketarekin (lehen aukeran bokalen metatesia dugu, bigarrenean silabarena eta hortzetako kontsonanteena). Orobatsu uhadera, jakina.
Badirudi ugadera horretatik azaldu behar dela bazt. ubadera, eta ez *ubabera > (disim.) ubadera > ugadera, ikusirik ubadera-ren eremua baino zabalagoa dela ugadera-rena. Tarteko *ugabare hartatik azalduko genuke Larm ubagare (eta hortik Azk ubare). Bestalde, *ugabera-tik bizk. ubegara genuke metatesiz (bokalen asimilazioz bizk. u(b)agara), eta horren metatesiz baina gnaf.-en, uberaga (hortik asimilazioz gnaf. ugeraga, eta hiperzuzenketaz ubedaga cf. ireki/ideki, FHV 228), eta bokalen asimilazioz gip. ubaraga (eta -r- > -l-, gip. ubalaga). Berriz ere ugadera-tik, *udegara > bnaf. udagara, metatesiz eta asimilazioz.
Hastapenean ur- dutenetan dardarkaria berrezarri da, hitzaren jatorri etimologikoari jarraituz; badirudi *urabre-tik azaldu behar dela uragre (cf. abere-ren abre aldaera), eta bnaf. urgara-rako, baliteke bnaf. udagara > *uragara > urgara izatea, sinkopaz (bestela, *urgaraba-ren batetik).
Hastapeneko i-rako, ik. azalpena hur-en; antzeko metatesi eta asimilazioekin dugu igaraba: *uhabere > (asim.) *igabare > (metat.) *igarabe > (asim.) igaraba; hortik igarau, amaierako -a artikulu gisa berranalizatuta, igaraba > *igarawa → igaraw/igarau. Oinarrizko bilakaerako *igarabe-tik azal daiteke gip. igabera / gnaf. iyabera, azken bi silaben metatesiz, eta orobat gip. iraabe, lehen bienarekin (< *ira(g)abe); haren forma mugatutik azaldu behar da bizk. igarabi, berranalisiz. Ez dago argi, ordea, nola azaldu behar diren bizk. igarabei, igeribei diptongodunak (agian abere-ren gainean ibai jarrita?), ez eta igarabire, igiribi modukoak (zenbaitetan igeri-ren gurutzaketa gertatu dela dirudi). Gip. ibalada-rako, cf. gip. ubalaga.
uhaitz (1102: DocLeire [molendino de ollio in loco que uocatur Ugaizeta]). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., lap., bnaf., erronk., zub.). Testuetan bnaf. eta zub. ageri da bereziki; XX. mendeko gip. zenbait autorek ere badarabilte.
Honako aldaera hauek ditu: uhaitz (lap., bnaf., zub.), ühatx (zub.), üheitz (zub.), ugaitz (bnaf.), ugatx (erronk.), urhaitz (bnaf., zub.), uraitz (lap.), eguatxa (erronk.), egoatxa (erronk.) eta egutxa (erronk.). Zubereraz azentua bigarren silaban du.
Esanahia ‘ibai’ da (EtxZib ezen norat ere baita eragozten zuhaitza, / han gelditzen da leihorra dela edo uhaitza, Tartas Iordaneko uheitzian). Larramendik “corriente menor” adieran dakar (uaize aldaeran).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Pedro de Ugaiçeta (SJuan 1235), Hugayzqueta (LibRub xiii. m.), Urhaiztovi eta Urheiztovi (Arzam 1452); Zuberoan, cf. Lostau duheytzsse (CenSoul 1377), cf. Tartasen uheitz.
uhaitz-adar (“courant derivé” Lhande (zub.)), uhaitz handi (‘ibai nagusi’: Lhande (zub.)), uhaitz-harri (“peladilla, piedra de arroyo” Azk (zub.); egoatxarri Azk (erronk.); cf. goian uharri), uhaitz-bazter (Egiat), uhaitz-hegi (Casve), uhaitz-txori (“golondrina” egoatxa-txori Azk (erronk.)), uhaiztun (‘goaia duena’: Zink).
► Bigarren osagaia gaitz da, eta ‘ur handi’ da berez. Osaera uh- + -gaitz dela onarturik, pentsatu beharra dago lehen osagaiko igurzkaria gailendu zaiola bigarreneko -g- herskari ahostunari uhaitz aldaeran. Ugaitz aldaeran, berriz, bigarren osagaiko herskariari eutsi bide zaio (halako bikoteetarako, cf. adib. zufi eta zubi, osaeraz zuh- + -bi); bestela, uhaitz > ugaitz gertatu dela pentsa daiteke, besterik gabe (cf. sehi/segi, ahate/agate, etab.; FHV 299-305). Beste aukera bat da bigarren osagaiaren etimologiari berari egoztea -haitz/-gaitz txandakatzea, eta agian ulertu beharko litzateke -haitz-en lehentasunaren alde egiten dutela Urhaiztovi bezalakoek; ik. gaitz.
Diptongoaren bokalerdiak sabaikaritu du afrikatua erronk. ugatx aldaeran, baina xehetasunetan ez dago erabat argi nola azaldu behar diren hortik egutxa, eguatxa, egoatxa aldaerak: badirudi gurutzaketaren bat gertatu dela egu-rekin, eta tartean egon dela mug. ugatxa > *guatxa metatesia ere (FHV 178).
uhalde (1067: DocLeire [Carta de Hvaldea]; ugalde 1349: ArchTolI [Martin de Vgalde]; uralde 1350: PobNav [Johan d’Uralde]; uhalte 1377: CenSoul [Lostau duhaltea]; uhalte eta ubalde aldaerez ik. halaber behean). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira u(h)alde (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.), uhalte (zub.), uelde (gnaf.), ugalde (bizk., gip., gnaf., aezk., zar., erronk.), ugelde (gnaf., bazt.), ugalte (erronk.), ubalde (gip., gnaf., bazt.), ubelde (gip., gnaf., bazt.), udalde (gip.), ujalde (AgirAst) eta uralde (arab., gip., gnaf., lap., bnaf., zub.).
Esanahi nagusiak dira ‘ur-bazter’ (Land uraldea “orilla de la mar”, Lazarg txakurtxo bat an eldu zan / uraldeti eizketan), ‘uholde’ (Mburu bazterrak galtzen dituzten ubelde, arri, aize ta elementak), eta, gnaf., bazt., zar. eta erronk. testuetan bereziki, ‘ibai’ (OrorbSerm Jordan zeritzon ugelde batean, Sanper ugaldeak elki zintzan ametarik). Hauez gain badaude ‘euri-jasa’ (ubelde Larm, ugalde Azk (gip.)), ‘urketa, ur-pilo’ (ühalte Lhande (zub.)) eta ‘itsaso, itsasoko aldea’ (TxAgir).
uhalde-adar (“brazo de río” ugaltadar (erronk.)), ugalde-harri (“guijarro” ugaltarri Arak (gnaf.), Azk (zar., erronk.); ugaldarri Azk (gip.); ik. uharri), uhalde-bazter (Lizarg [(kokodriloa) etzanik ugalbasterrean]), uhaldeka (Orixe [nigarrez ugaldeka]), uhaldetar (Orixe [ni Camargako ugaldetarra nauzu]).
□ Erdi Aroko lekukotasunek bat egiten dute garai historikoan aurkitzen diren aldaeren banaketarekin: uhalde aldaera Nafarroako agirietan aurkitu dugu batez ere: lehenaz gain, cf. ultra aqua de Hualdea (