- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hauts (1353: ArchMondI [Pero de Austarriça]). ■ Hitz orokorra. Hego-mendebaldeko eremu gehienean hautsa izendatzen du orokorrean (sutako hautsa barne): adib. RS auts asko erigi, “polvo”; autsetan auspas, “en la ceniza”. Cf., jad. Landuccigan, autserre eta austerre, sutakoarentzat soilik; errauts ere erabili izan da. Ipar-ekialdean sutako hautsa adierazten du: Leiz bigáren hauts barreiatuak, OihAtsot etxeko sua etxeko hautsaz estal; sutakoa ez denarentzat, ik. errauts.
□ Erdi Aroan eta geroago, maiz ageri da Bizkai-Gipuzkoetan haustarri elkartua, hitz arrunt gisa erabilia; saroien erdian egon ohi zen harria izendatzen du hitzak, eta bertatik neurtzen omen zen saroia bera: cf. “moxón de piedra que es dicho austarria”, “el moxón de medio que dizen abstarri” eta “el mojón de piedra que es llamado en vasquenze abstarria” (ArchElgoi 1452), “austarri de quatro cantos” (ArchBizkI 1478), “el abstarri, un mojon grande” (ArchLeintz 1487; behin eta berriz agertzen da agiri berean), “pyedrras de avstarrias” (ArchLeqIII 1509) eta, gazt. itzulpenarekin, “piedra çenizal e austarri” (ColCenar 1556). Izen berezietan, cf. halaber Juan Martines de Austarry (ArchMondIII 1451), eta badirudi lekua adierazten duela -tza atzizkiarekin, cf. “lugar que se dize a Vstarriça” (ArchElor 1485).
Bertan sua egiten zelako hartu zuen bere izena harriak, Caro Barojak dioenez (1972: 165, 4. oh.).[1] Beste zenbaiten ustez, saroien erdian erretako zerbait egon zitekeen, errauts ala ikatz (Zaldua 2006: 165); Barandiaranen gogoetak daude ideia honen sorburuan (1972: 214), saroiak eta mairu-baratzak erkatzen baititu, eta gogora ekartzen monumentu megalitikoen erdian hildakoen errauts-kutxak egon ohi zirela. Beste zenbait azalbidetarako —erreta basogabetutako eremuak izan zitezkeen saroiak, adibidez—, ik. Zaldua (1996: 85-88).
Ziur asko su egitearekin —edo dena delako erritualekin— duen lotura horrengatik gertatuko zen gurutzaketa erre-rekin zenbait adibidetan: “foguera que es dicho austerreça” (ArchSegII 1433), “foguera qu’es dicho austerraça” (ArchLegazp 1433), “dicho mojón e austerreyça” (ArchZest 1512); ik. behean hausterre. Halakoak aintzat hartuta, jatorrizko forma hausterre dela dio Zalduak (2006: 145), eta hortik eratortzen du haustarri. Baina ez dute horren alde egiten lekukotasun zaharrenak ez eta gazt. piedra cenizal itzulpenak ere.[2]
● hauskara ‘errauts-koloreko’: Duv: hauts + -(k)ara atzizk.
● haustarri cf. goian Erdi Arokoak; hauts + harri; elkarketaren gorabeheretarako, ik. ikaztobi, s.v. ikatz; cf., gainera, ‘arbel’ esanahiarekin, RSBAP Ensayo 1766 (“montes de Austarria o piedra polvo”), Azk (bizk., + autsarri).
● haustegi ‘sutako hautsa gordetzeko lekua’: Larm, Salab (-tei); “jabonadura, limpieza de ropa blanca” Azk (bizk.); cf. Martin de Avstegui (ArchAzp 1478), Juan de Avstegui (ArchOiarI 1499).
● hausterre ‘sutako hauts’: autserre Land (+ aust-); ‘hausterre-egun’: EtxZib (-terri); hausterre-egun Pouv (-terri); Erdi Arokoak ezin dira honen adibidetzat hartu, bai baitirudi haustarri dagoela.
● haustiatu Mogel (matasak austietara ur gori ta egur-autsian); osaeraz agian hauste edo haustegi + -atu, ‘arropa-garbitze’ esanahiaren bidetik.
hauskaldar (Duv), hauspe (Pouv [su hura estalirik zegoen hauts pean]), haustatu (Lopez [burua hautstatia edo hautsez estalia]; atzizkirako, cf. sutatu, urtatu…), hauste (‘hausterre-egun’: Haranb; hauste-egun Materra; “jabonadura, limpieza de ropa blanca” Azk (bizk.)), haustu (Belap [gütienik uste dükegünian haustüren girela]; ‘hautseztatu’: Larm, Mogel [surrak autstu]), hauts egin (Pouv [suak lurreko zabaltasun guzia erreko du eta hauts eginen]), hauts-egun (‘hausterre-egun’: Urte), hautsetara(tu) (Harand [erreko du eta hautsetarako du]), hautseztatu (Larm), hauts-kolore (Haranb [ez guzia belxa, ez guzia xuria, baina hauts kolorea duena]), hautsontzi (Larm (aust-), Duv (-untzi)). Cf. galauts, ikatz-hauts, kanela-hauts, su-hauts, sutauts, tabako-hauts, zeden-hauts, zerrauts…
► *Haus berreraiki behar da, frikariarekin: cf. hausi igurzkariduna, hauts afrikatudunaren ondoan (cf. gatz/gazi, hats/hasi; FHV 288-289). Erronk. eta zub. -au- diptongoa txistukari apikariaren aurrean dagoelako gorde da, -au- > -ai- bilakaerarik gabe (FHV 93-94).
Erroaren jatorrizko esanahiari dagokionez, badirudi ‘hauts’ bera izan behar dela jatorrizkoa, eta ez hautsi eratorriaren ‘apurtu’ adierarekin lotutako zerbait. Ikuspegi honetan, pentsatu behar da esanahi espezializatu eta sekundarioa dela partizipio marka zaharra duen aditzarena, eta ‘hauts’ dela erroaren jatorrizko esanahi orokorra (ik. behean hautsi). Ohar bedi, bestalde, hauspo eratorrian ere ‘hauts’ egon behar dela, ezinbestean. Oro har, zailagoa da hautsi eratorriaren ‘apurtu’ ikustea jatorrizko adiera moduan; gehienez ere, hausi aldaera arkaikoa (frikaria baitu) gogoan hartuta, pentsa liteke formaz arkaikoa den horri esanahi arkaikoa ere badagokiola.
Hauts eta errauts-en arteko harremanari dagokionez, badirudi hego-mendebaldean gordetzen dela hauts bere esanahi orokorrean; berrikuntza ipar-ekialdean gertatu dela dirudi: hauts-ek esanahia murriztu (‘hauts’ orokorretik ‘sutako hauts’-era) eta errauts-ek, lehen osagaia erre dela onarturik, zabaldu (‘sutako hauts’-etik ‘hauts’ orokorrera, erre-ren kutsua zeharo galtzeraino). Egoera hori dago lehen testuetatik.
errauts (errhauts 1571: Leiz). ■ Ipar-ekialdean ageri da gehienbat; sutakoa ez den hautsa izendatzen du (Leiz zuen oinén azpiko errhautsa, EtxZib herrautsetan lo). Hego-mendebaldean adibide batzuk aurkitzen dira XVIII. mendetik aurrera, sutako hautsa izendatzen dutelarik. Iparraldean hasperena du maizenik (er(r)hauts, herrauts).
● errautsi ‘erre’ adieran izan ezik, ekialdean erabilia; ‘hauts bihurtu, suntsitu’: Pouv (erhaustu), Tartas (herraustu), Duv (herrautsi); ‘erre’: Larm, Otaegi; -i eta -tu partizipio markekin.
errauskin (Herria 1960 [emazte bat… hila erhauskinen azpian]; cf. goian errautsi), errausle (Duv (h-); cf. goian errautsi), erraustatu (‘hautseztatu’: Urte), errautsetaratu (Duv (h-), FedProp 1899 [garen guzien erhautsetaratzea]). Cf. burdin-errauts, ikatz-errauts, irin-errauts, zeden-errauts…
► Osaeraz erre + hauts da. Jatorrizko *erra-hauts batetik abiatuta, sinkoparen aukera baztertuta, asimilazioz azal daiteke -a-ren galera, hasperenaren aurreratzearekin: *errahauts > *herraauts > herrauts > errhauts (cf. lat. annona > *anoha > *hanoa > anhoa); hasperenaren aurreratzerako, cf. halaber lat. arena > *areha > harea. Zub. eta erronk. oxitono izateak (erháuts/erráuts; FHV 396) hitzaren osaera konposiziozkoa salatzen dute (FHV 223). Esanahiaz ik. goian.
hauspo (1499: ArchOiarI [Auspaguindeguia]; hautsko 1627: EtxZib). ■ Hitz orokorra. Forma -po-dunak hego-mendebaldean eta Zuberoan aurkitzen dira; -ko-dunak lap., bnaf., gnaf. zati batean eta Pirinioetako euskalkietan. Forma sabaikaridunak ere badira (zub. haxpo, zar. auxko). Diptongoa bakundurik ageri da han-hemenka (aspo, haxpo…).
Berezko esanahiaz gainera (Ax hauskoak haize emaitetik gelditzen direnean, AgirAst gorrotoaren eta aserrearen sua erazekitzen duen aspoak), birikez esana ere aurkitzen da (jad. Pouv; bular-hauspo moduko elkartuetan ere ageri da).[3] XX. mendean ‘eskusoinu’ adierazteko ere erabili izan da hegoaldean (cf. behean hauspo-soinu).
□ Ez dago argi hitzaren adibide den Johan Pérez de Ausparoça (ArchSegI 1335); hauspo arotza, agian? Adibide ugari daude Aguraingo, Debagoieneko eta inguruetako agirietan. Urriak dira -rr- duten adibideak, cf. Juan Lopez de Ausparroza (ArchAspar 1449). Orobatsu “Yten, las dos carabelas avspoa, la mayor e la menor” (ArchLeqIII 1506) adibidekoa, baina ez dirudi gaztelaniatik azaldu daitekeenik; ontzigintzako hitz teknikoa, agian? Cf. bestalde “la errotilla y avspa aurdia” (ZestBurdin 1527), esanahi ezezagunekoa. Horien aldean, argia da, berantiarragoa izanagatik, “rueda o auspoerrota”, “auspoerrota u fuelle de la herrería” (LéxNavI 1653).
● hauspogile Larm, Iraola (gure erriko aspogillia); cf., Iturenen, joanes de saldias alias auspaguille (OnomVasc 7 1632).
● hauspogin cf. Auspaguindeguia, Avuspaguindeguia eta Avispaguindeguia (ArchOiarI 1499); cf. halaber Martin de Auspaguinarena (Lezo, 1625).
● hauspotegi cf. auspategia eta avspategui (ZestBurdin 1538, 1544); Mogel.
hauspo-soinu (‘eskusoinu’: Kkiño [etxe aretan auspo-soñua entzuten zan]), hauspotu (Larm, ArreseB; hauskatzaile MElizanb [hauskatzaileak edo buhatzaileak]). Cf. bular-hauspo, erle-hauspo, sutegi-hauspo…
► Bi osagaitan zatitu ohi da, haus- eta -ko/-po. Lehenari dagokionez, hats ikusten du Boudak (aldaera monoptongatuak jatorrizkotzat hartuta), hauts-ekin gurutzatuta (1960: 38); hipotesi honen barrenean, badirudi ‘hats egiteko, putz egiteko’ zera litzatekeela jatorrizko esanahia. Baina forma diptongodunak dira zaharrenak, eta hauts hobetsi behar da;[4] esanahiaren aldetik, kontuan hartu behar da hautsa (sutakoa, errautsa) haizatzen, kentzen duela hauspoak, besteak beste.
Bigarren osagaiari dagokionez, azalpen ezberdinak izan dira. Jatorrizkotzat jo izan da hauspo forma, banaketa dialektalarengatik. Hausko azaltzeko, Mitxelenak *hausp(o)-ko proposatzen du, -ko ttikigarriarekin (1969c: 120, 18. oh.; cf. zar. auxko, sabaikari adierazkor-ttikigarriarekin); izeko hitzeko -ko ttikigarriarekin konparatzen du. Baina Mitxelenak berak azalpen fonetiko hutsaren aukera aipatzen du beste toki batean (1964d: 486, 1966c: 135), proposamen honetan argitu gabe hauspo/hausko-ren artean zein den jatorrizkoa (ik. arestian banaketa dialektalaz esandakoa); eta ahizpa/aizta-rekin konparatzen ditu.
Beste hitz batzuetakoarekin konpara daiteke -po hori: cf. adapo, albo, lepo edo orpo. Osagai horretan *bor erroa ikustea da aukera bat, borobil-eko bera, atzizki gisa CV egitura hartuta (cf. -da < *dar); esanahiari dagokionez, ongi dokumentatua dago beste hizkuntzetan ‘borobil’ ← ‘inguru, albo’ bilakaera semantikoa (LexGramm s.v. circle). Hitzean osagai hori baldin badago, honelaxe ulertu beharko litzateke bere esanahia: albotik, inguruan haize emanez erabiltzen den tresna delako hauspoa.
Forma monoptongatua azaltzeko, -o amaierakoak eragindako disimilazioa aipatu izan da (FHV 92), baina azaldu izan da monoptongatze bilakaera orokorren azalpenen baitan ere (FHV 488).
hautsi (ausi ~1520: Isasti; hautsi ~1527: Zalgiz (hausteko)). ■ Hitz orokorra. Ausi forma mendebaldean erabiltzen da: arab. (Land, Lazarg), bizk. eta gip. zati bat (baita Isastik ere, <aussia>); (h)autse erronk. eta zub. aldaera da; autxi gnaf. eremuan agertzen da (NavIntel [Nagore, 1599], Lizarg). Aditz-izenari dagokionez, (h)auste da maizenik ageri dena; au(t)sitze hegoaldean aurkitzen da, bereziki gipuzkeraz; Araban ausite (Land) eta ausaite (Lazarg) daude; badirudi autsen <ausen> bat dokumentatzen dela Altsasun (NavIntel 1568).
Iragankor eta iragangaitza da; esanahiari dagokionez, era askotako zerei aplikatzen zaie: Zalgiz intzaur duianak jateko, baduke harri hausteko, Isasti urtara maiz dijoan jarroa laster da ausia, Etxep pitxer ebilia hautsi diohazu, Leiz hauts litezen haién zangoak, Lazarg ausi mandamentuak, EtxZib hautsten dio… solasa, Ax adiskidetasuna hautsi, ibid. eztugu nekhatu behar, ez behintzat hautsteko bezanbat, MElizanb traba guziak hautsiz. Izen bezala ere erabili da (Uriarte autsia gatik autsia, begia gatik begia).
□ Toponimian, hitzaren adibide izan liteke Arroçia, Arrausia, Arriauchia (AnsoTop 1583, 1698, 1723).
● ausiabar Mogel (ausiabar asko artu gura dozu buruban artutiaz… euskera izenak); -tza Larm, Izt; abar-en ‘erako, moduko’ adierarekin, ik. abar; baina baliteke auzi egotea, Larramendiren lekukotasunetik -z-rekin agertzen baita, eta bizk. apikariak jatorrian lepokari izan daitezkeelako.
● hautsi-mautsi Laphitz (frantsesekin hautsi-mautsi baten egiteko); elkarketa fonosinbolikoarekin, cf. itzuli-mitzuli, nahas-mahas (FHV 273); ik. tximista.
● haustura Urte; -dura/-tura atzizk. erromantzearekin.
hauskin (ArmanUsk [zauriak thipiña hauskin batekin kharrakatzen]), hauskor (Ax), hauskura (Duv), hausle (Leiz [Legearen hautsle]), hauspen (Pouv, Duv), haustaile (EtxZib (hautsaille)), hautsi-oso (‘ezusteko, gertakari makur’: Lardiz [bere alabaren autsi-oso negargarria]; ‘liskar’: Lardiz; ‘gora-behera’: ausi- Azk (bizk., gip.); ‘erabakitasun’: ausi- Azk/Inza (gnaf.)), hautsi-urratu (‘erabakitasun’: Azk (gip.) [ausi-urraturik eztu orrek]; ‘eskuartean dagoen egitekoa’: Inza (gnaf.)), ezin hautsizko (Pouv). Cf. epel-hautsi, ezpain-hautsi, hotzautsi, ildautsi, zohi-hautsi…
► Osaeraz hauts + -i da, partizipio markarekin. Hastapenean aditzetako e- markarik ez baina -i partizipioa duten aditzen taldekoa da (cf. itzali, gazi, hazi, zauri). Ausi aldaeraren igurzkariari dagokionez, cf. gatz/gazi, hatz/hazi, etab. (FHV 289); (h)autse aldaeran jatorrizko -i bokala ireki da (cf. ahantzi / zub. ãhãtze; FHV 130).
Esanahian ez du hautsaren aztarnarik gordetzen. Hauts eta hautsi ‘apurtu’, haustu ‘hauts egin’ hitzen arteko harremanari begira, pentsa daiteke ‘hauts’ zela erroaren jatorrizko esanahia: hau(t)si partizipio zaharrak erabilera espezializatu batean iraun du, ‘apurtu’ esanahiarekin; haustu, ordea, partizipio marka berri emankorrarekin (cf. hauts egin are berriagoa), hurbilago legoke jatorrizko esanahitik (cf. gazt. impreso/imprimido, etab.); Kuryłowiczen lege ezagunari jarraitzen dio honek (Trask 1996: 112-114). Horrela, ‘hauts bihurtu’ ← ‘apurtu’ izango zen esanahiaren bilakaera.