- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gor. Erro honen azpian gor, igorri, aurtiki, igurtzi, igurdi/egordi eta golde sarrera-buru nagusiak bildu dira. Gor-en azpisarrera modura gorbizi, gormindu, gogor, gordin eta gorri daude; igorri-ren azpisarrera modura, irten dago; jarraian, irizpide etimologikoak alfabetikoen gainetik jarrita, aurtiki dago jaurtiki eta jaurti azpisarrerekin; igurtzi-ren azpisarrera modura, igurtzi2 dago; igurdi/egordi-ren azpisarrera modura, egortu/ekortu dago; golde-ren azpisarrera modura, berriz, golde-nabar.
Familia honetan, esanahiaren aldetik jauzirik handiena gor eta igorri-ren artekoa da; formaren aldetik ez dago eragozpenik, ordea. Irten bera igorri-ren azpian kokatzeko, Mitxelenaren proposamenari segitu diogu. Bestalde, familia honetan kokatu dugu golde, mailegutzat hartzeko izan diren proposamenen aurka eginez.
♦ gor (1366: PobNav [Johan Gorra]).[1] ■ Hitz orokorra izana, nahiz historikoki ez den hala (cf., balio berarekin, sor, sorgor eta elkor). Zenbait lekutan izena ere bada (‘gorreri’). Maiz erabilia da sor-ekin batera (sor eta gor…); gogor-ekin ere aurki liteke (Pouv hain gor eta gogor, Maister ene botzari gogor dira eta gor).
◊ Erdi Aroan, izengoiti moduan ageri da: cf. Johan Gorra, Machin Gorra (ArchOñatI 1489) eta Pero Gorra de Vriçar (ArchBar 1502). Beste hainbat izenetan ere -gor- ageri da: cf., besteak beste, Gorrahuntz (AGNComp3/4 1290; egungo Gorrontz da), “la pieça de Burugorra” (SPedRib ~1335), Juan Peres de Larragorra (VecBilb ~1470); pentsa liteke hauetako batzuetan, Burugorra eta Larragorra leku-izenetan bereziki, gor-ek bere jatorrizko ‘gogor’ esanahia gorde duela. Lehenagokoak izan daitezkeenen artean, Alascorre (CondRib 813)[2] eta Maogorra (LibRediez 1268) hitzaren adibidetzat ditu Orpustanek (1999: 322); baina cf. uilla Alascorri (ColRamI 1049) eta Remond Arnalt de Magorria (AGNII 1203), bestelako aukeretan ere pentsaraz lezaketenak.[3]
● gorraize Apaol, Azk/TEtxeb/Elexp (bizk., gip.); bigarren osagaia (h)aize izan daiteke, kontuan harturik badagoela gip., gnaf. gorraide/-aire ere.
● gorsortu (‘sorgortu’: Añib [o ze gor-sorturik nagoan!]; ez dago gorsor soila, cf. sorgor).
gor egin (‘entzungor egin’: Lardiz), gorgarri (Azk [arrantza gortugarriak]), gor-iduri (Pouv [gor iduri egitea]), gor-mutu (Lardiz), gorraldi (Larm), gorreri (Ax; gorheri Oih, hatxe etimologikoarekin), gorska (Garate (zub.)), gorskote (Mburu [bekatari gorskotea]), gortasun (Pouv, Mburu), gortu (EtxZib). Cf. entzungor, oilagor, sorgor.
► Hitzaren jatorrizko esanahia ‘gogor’ zen, Lafonen ustez (1933a: 169); esanahi honek gogor forma erreduplikatuan iraun du bere horretan, eta gordin eta baita gorri ere, segur aski, esanahi horretatik azaltzen dira hobekien; baliteke hitza egotea, eta esanahi hori, elkor, bilgor, geldigor, gorbezi (-bizi), gormindu, txingor bezalako zenbaitetan ere.[4]
Forma soilak ‘entzuten ez duena’ esanahi espezializatuagoan iraun du; hainbat hizkuntzatan ‘gogor’ esan nahi duten hitzak gorreriari lotuak agertzen dira belarriz gogor-en antzeko esapideetan: cf. alem. schwerhörig, gazt. duro de oído, ing. hard of hearing, it. duro d’orecchio, fr. dur d’oreille, etab.
Azkue (s.v.) oinarri hartuta,[5] Traskek gor-en jatorrizko esanahia ‘haragi’ izan zitekeela iradokitzen du (1997: 329). Baina hipotesi honek arazo ugari ditu: ez du ‘sor’ esanahia azaltzen, ez eta gordin-en ‘heldugabe’ ere; gorri-ren ‘bizi, handi, latz’ esanahia ere zaila da azaltzen ‘haragi’-tik abiatuta. Gor ‘gogor’ proposatzeak, aldiz, guztiak azaltzeko bidea ematen du.
gorbizi / gorbezi. ■ Gorbezi gip. eta gnaf. aurkitzen da, gorbizi gip.; cf. gorbixa (mug., bizk.). Izenondo moduan ‘erdi egosi’ (Azk/Izag/Barand (gip.)) eta ‘bihurri, hezigaitz’ (Orixe, Izag (gip.)) esanahiak aurkitzen dira; TEtxeb-ek gainera gorbixa “orondo, de buen año” forma mugatua dakar. Izen moduan, ‘gorriune’ (TolEgut sudurretako gorbezi izugarria) eta ‘haserre’ (Aspiroz (gnaf.)) adierak badaude.
gorbezitu (‘erdi egosi’: Azk/Izag/Aspiroz (gip., gnaf.); gorbizitu Azk (gip.); ‘(zauria) gordindu, gaizkoatu’: gorbiztu Azk (bizk.); ‘berpiztu’: gorbiztu Urruz; ‘gizendu’: gorbiztu TEtxeb (bizk.); ‘soildu, larrutu’: gorbiztu Olab; ‘tematu’: gorbizitu Etxaniz), gorbizikeria (‘egoskorkeria’: Orixe), gorbiztasun (“reciedumbre, agilidad” TEtxeb (bizk.)).
► Badirudi gor-en gainean osatu dela hitza, ez gorri-ren gainean (‘gorriune’ adiera gorabehera): gor-en familiako hitzei lot dakizkieke adiera gehienak, haren esanahi orokorretik abiatuta. Gordin-en adieretatik hurbil daude ‘erdi egosi’, gorbizitu-ren ‘(zauria) gordindu, gaizkoatu’. Gogor-en adieretatik hurbil ‘bihurri, hezigaitz’, ‘haserre’, gorbizitu-ren ‘tematu’. Gorri-renetik hurbil egon daiteke ‘soildu, larrutu’; orobat gorbixa-ren “orondo” eta gorbiztu ‘gizendu’, agian gizenduta dagoen jendearen azala gorritu egiten delako.
Bigarren osagaia bizi da, edo *biz, gorbixa, gorbiztu-ren kasuan. Disimilazioz azaldu behar da gorbizi > gorbezi.
gormindu. ■ Izagirrek Tolosaldean jasotzen du, “quedarse sin cocer las alubias al echar agua fría cuando estaban hirviendo” esanahiarekin. Cf. gorbezitu.
► Osaeraz, gor + mindu. Ik. gorbizi.
gogor (1283: SJuan [camino de Gogorra]). ■ Hitz orokorra. Era askotako izenei aplikatzen zaie (OihAtsot bihotz gogorra [+ Oih], Etxep amore gogorraren despita, Lazarg nola dozu / enetzat orrein gogor murallea?, Ax (ur) batzuk gogor, bertzeak bera, Kardab penitenziarik gogorrena, Mogel nola irten duda gogorretatik?, ibid. lo gogorrian, MarIlhab C gogorra, Izt lur elkor gogorra). Aditzondo moduan hegoaldean erabiltzen da (AgirAst gogor itzegin dizuedala, Astar nai dozu juzgadu zaizan gogor).
□ Arrunta da izenondo moduan Erdi Aroko pertsona izenetan, euskal eremuko aieka ezberdinetan: Nafarroan Johan Gogorro (PobNav 1330) bat ageri da Azagran, Aezkoako Iriberrin Martin Gogorra (PobNav 1366) dugu, Donazaharren Garçe Gogorra (CenBNav ~1412); Gipuzkoa aldean Joango de Burgos, dicho Gogorcho (ArchRentII 1478) dago, Johan Gogor (ArchOiarI 1499) eta Martin Gogorr (ArchTolI 1391); mendebalderago Gogorrche de Murguia (ArchDebaI ~1436) eta are Balmasedan ere Catelina Saes Gogor (VecVizcI 1511); cf. halaber Gogortza deitura. Hainbat toponimotan ere gogor dago: Arrigogorra (ArchAspar 1481), donna Maiora de Gogorrondo (VecBilb 1492), Eguesibarreko Asal Gogorra (NafTop 1684), Murietako Gogorra (NafTop 1723), Zeanuriko Bedargogor larrea (EAETop), etab.
gogordura (Urte, Duv), gogor egin (‘iharduki’: Lardiz), gogor egon (EtxZib [legearen kontra gogor egon nahia]), gogorgoa (Leiz [gogorgoá ematu]), gogor hartu (AgirAst), gogor izan (Leiz [gogor duk hiretako akhuloén kontra ostiko egitea]), gogorkara (Lizarg [gogorkará idurizáio]), gogorkeria (Astar), gogorki (Leiz), gogorrean (Lardiz [juduak gogorrean sartu]), gogorrik (Lazarg [gogorrik jarten zara bereala]), gogortade (‘gogortasun’: Añib), gogortasun (Leiz [seberitatez edo gogortasunez]), gogorto (Zabala), gogortoro (Land [< gogor + -to + -ro; cf. galantoro, garbitoro, etab.; ik. de Rijk 1995]), gogortu (Land), gogortxo (Astar), gogorxko (Urte, Goihetxe). Cf. bihotz-gogor, buru-gogor, egosgogor, hil-gogor, sinesgogor…
► Gor erroaren erreduplikazioz sortua; tarteko *gor-gor forma proposatu izan da, lehenbiziko dardarkariaren galera disimilazioari egotziz (Gavel 1921: 493, Mitxelena 1970b: 72), baina, disimilaziora jo gabe, erreduplikazioaren prozesuen barreneko gertakariekin lot daiteke dardarkariaren falta (cf. zezen, adar, ohol, etab.): ohiko erreduplikazioa osokoa izan gabe zatikakoa da euskaraz, ezkerreko silabak kodarik hartu gabe. Forma erreduplikatu honetan gorde da gor-en jatorrizko ‘gogor’ esanahia.
gordin (1511: VecVizcI [Martin Gordin]). ■ Hitz orokorra.[6] Adierak: ‘egosi gabea’ (Mburu aragi gogor gordiñak), ‘sendo’ (EtxZib adin gordiñenean, Harizm arrain sendo gordinak), ‘heldugabe’ (OihAtsot gordinak iaten dituena), ‘latz, gogor, anker’ (EtxZib hirur etsai gordiñak, Oih begiz urdin / bezain gordin), ‘lotsagabe, desegoki, zakar’ (Mburu begiratze gordin-lizunak; cf. Larrasket: “elhe gordin, paroles offensantes”), ‘landugabe’ (Zabala narru gordinen azpian), ‘bizi, distirant’ (JEtxep hain gordin eta samur urre-apaindura, nun itsutzen baitzitu); eguraldiaren gertakariez ere bai (Añib: “eguraldi gogorra, aserrea, gordiña”; Duv: “haize gordina”); cf. halaber ur gordin (tokika ‘irakin gabea’ edo ‘hotzegia’) eta lur gordin (Izag AranOñ: “lugórdiña, la tierra inferior no removida. Lúr gordíña daó, difícil de desmenuzar”). Esan liteke adiera hauen guztien oinarrian ‘gogor’-etik oso hurbil dagoen esanahi bat dagoela.
□ Ez dakigu ziur hitzaren adibide diren sancti Iohannis de Gordina[7] (ColPedro 1100) eta Petro Sancii, rectore de Gordin (SPedRib 1278).
gordindu (Ax [zauriak gordintzenago eta gaizkoatzenago]), gordinik (Pouv), gordinkeria (Duv), gordintasun (Pouv [azukreak… edekiten deraue gordintasuna], frBart [ainbeste bijotzeko gogortasun ta gordintasun]), gordintxuri (sagar-klase bat: Harr). Cf. azkordin.
► Gor eta din dira hitzaren osagaiak (cf. ber-din, ur-din). Hitzaren esanahiak bat egiten du gor erroarentzat eman dugun jatorrizko ‘gogor’ adierarekin.
Bigarren osagaia urdin, berdin, neurdin —eta agian baita lotin, astin ere (lehen osagaietan lohi eta hats dutela, hurrenez hurren)— hitzetakoarekin konparatzen du Mitxelenak (1970b: 67-93); *edin aditz orokorraren erlatibozko forma litzateke, -dun atzizkia *edun aditzaren duen erlatiboa den bezalaxe, haren arabera. Testu zaharretan aditz nagusi moduan ageri da ‘bilakatu, egin’ esanahiarekin,[8] eta din forma bera aditz autonomo gisa agertzen dela dio Mitxelenak: cf. RS-ko asto dina zordun “el que se haze fiador deudor”. Formari dagokionez, beste aukera bat da pentsatzea -din ez dela *edin aditzaren erlatibozko forma bat, *edin aditzaren erroa bera baizik; cf. orobat -dun atzizki orokorra, ez baitago erlat. duen, dauen, dian, etab.-etatik espero litekeen aldaerarik (ik. edun), eta cf. halaber -gin atzizkia (gaiztagin, okin…). Auzi formalak gorabehera, gordin-en jatorrizko esanahia ‘gogor bilakatua, egin dena’ litzateke; ‘gogor antzeko’ interpretazioa ere aintzat hartzeko modukoa izan daiteke. Ik. zabalago -din (s.v. *edin).
gorri (~1027: SJPeña [Licagorria]; cf. behean antzinateko -gorri, -corri). ■ Hitz orokorra. Ekialdeko zenbait lekutan bada golli forma sabaikaridun adierazkorra ere. Esanahi nagusiak: ‘soil, biluzi, huts’ (leku-izenetan, Erdi Aroan dokumentatuetan adibidez, harri, mendi, larre, lur eta holakoekin ageri da maiz; cf. larru, belaun… gorri, eta gorririk ‘biluzik’, gorri ‘hutsik’ zenbait lekutan, eta halaber biluzgorri); ‘gogor, bizi, handi, latz’ (lotsa, izu, behar, gose, istilu eta abarrekin; cf. egun/eguraldi gorri ‘e. gogor’, gorriak ikusi erakoak, haize gorri ‘h. oso hotza’, etab.); kolorea adierazteko hitz bezala, merezi du aipatzea, besteak beste, urrearen, suaren, gerezien edo odolaren kolorea dela, eta baita era edo eite jakin bateko ile/bizar, zeru/ortzi (cf. oskorri), ardo, ganadu eta beste ezin konta ahala gauzarena ere; pertsonez ere esana, cf. Erdi Aroko izenak.
□ Pertsona izenetan ugari agertzen da: Nafarroan Garcia Gorria (ColIrach 1113), Artaxoako Osanda Gorria (PobNav 1330), Oteitzako Sancho Yenneguiz Borugorri (PobNav 1330), Bidaurreko Miguel Periz Musugorri (PobNav 1366) etab. daude; Araban Juan Perez Gorria (ArchAspar 1455), besteak beste; Bizkaian Juan Gorri (ArchDurII 1486), izen bereko Juan Gorri Arrigorriagan (VecVizcI 1511) eta beste hainbat; Gipuzkoan Ochoa Gorria (ArchSegI 1372), Martin Martinez de Garica, llamado Gorria (ArchTolI 1349), besteren artean. Toki izenetan ere ugaria da: Mendigorria (ColIrach 1070), Amikuzen Bernart, seynor de Picogorri (CenBNav 1350), Arrigorriaga (AGVizc 1375), etab.; Artzamendik Alascorre (CondRib 813) ere hitzaren adibidetzat dauka (ik. TopCatI 110-111 eta TopCatII 97-99).
Antzinateko baicoriso, baicorrixo, baigorixo, bvaigorixe (egungo Baigorri-rekin lotu izan den jainko izena), herauscorritsehe eta are Calagurris toki-izena ere hitzaren adibidetzat jo ohi dira (OnomAquit §469).
● gorrail bnaf., zub. hitza; Intxpe (zamari gorhail bat); cf. horail, zuhail.
● gorrara ‘gorriska’: Gèze (gorhara); gorkara Salab; -hara/-kara atzizkiarekin, beharbada; ik. gorrikara.
● gorrarats ‘gorrail’: Leiz (dragoin gorharats handi bat), hapaxa; gorrara + -ats? Ik. behean gorrats.
● gorrats ekialdeko hitza; Leiz (zaldi gorrhats bat); bigarren osagaia hats izateaz, ik. han.
● gorrikara INabig (harea larria eta gorrikara); gorri + -kara atzizk.
● gorrina ‘elgorri’: Larm, Añib; hedadura zabaleko hitza; ez dago argi zein den hitzaren bigarren osagaia.
● gorringo arrautzarena: Land (korrinko); k- asimilazioz), MDass; ‘arrautza-perretxiko’: Pouv, Hbarren; zub. eta erronk. ere -nko dago, Landuccigan ez ezik; -nko/-ngo atzizkirako, ik. Morf §303: hango adibideei sardango gehi dakieke.
● gorritarako ‘gorrail’: Lardiz (gorritarakoa eta illetsua); gorri + -tara + -ko, ziur asko; adlatibo mugagabea bide da -tara, edo, bestela, -tara/-kara atzizkia, cf. goian gorrikara.
● gorrizta -st- Mogel; cf. Arrigorrista (TopAlav).
gorrantz (Azk (gip., bnaf.), Txirrita), gorrasta (Duv (-st; cf. ibid. gorrastkara)), gorrastatu (ECocin [tipula… gorrastatu behar da sukre poxi batekin]), gorriaire (‘elgorri’: Azk (bnaf.), JEtxep), gorribegi (‘gorrizta’: Azk (bizk.)), gorri-beltz (Urte, TxAgir), gorri-belztu (Larm (-beztu), Laphitz [samurraren samurrez gorri-belztua]), gorri-egosi (HiriartU [zerua gorri samur batean; airea gorriegosi]), gorrigarratz (sagar klase bat: Mogel), gorriki (‘gorrail’: FedProp 1899), gorrimin (Hbarren), gorrimore (Duv), gorrintxa (‘arrautza-perretxiko’: Althabe), gorriska (Larm, TxAgir (-zk-)), gorritasun (Pouv, JJMogel), gorritu (Land), gorrisko (Hbarren), gorriune (TxAgir). Cf. abelgorri, ahagorri, biluzgorri, elgorri, hestegorri, katagorri, katalingorri, larrugorri, mingorri, oskorri, papogorri, sugegorri, txantxangorri…
► Bi osagai bereizi behar dira, gor eta -i. Erroaren jatorrizko esanahia ‘gogor’ da (ik. goian). Bigarren osagaia zuri-n eta hori-n ageri den bera izan ote daitekeen galdetzen du Azkuek (Morf §41);[9] -i atzizkia partizipio marka denez (cf. ibil-i, etorr-i, etab.), pentsatu izan da morfema hori bera dela (Gavel 1953: 131, Lakarra 2002: 434; cf. gazt. mora/morado, rosa/rosado; aditz-partizipioak dira gazt. colorado, encarnado, dorado, fr. rosée, ing. -coloured, etab.). Honek bat egiten du joera orokorrago batekin: adjektibo gutxi edo bat ere ez duten hainbat hizkuntzatan, partizipioak izan ohi dira usu haien ordezko (Dixon 1982).
Badirudi ‘gogor’-etik hurbil legokeen oinarrizko esanahi batetik eratorririk esplika daitezkeela gorri-ren adiera gehienak: alde batetik, kolore-izen gisa, ‘(kolore) gogor, bizi’ litzateke berez, eta bestetik, gogortasunarekin bateratzeko modukoak izan litezke soiltasuna, biluztasuna eta hustasuna. Abiapuntu bera izanik, xehetasunetan ezberdina da Gavelen proposamena (op. cit.): jatorrizko ‘gogor’-etik ‘lehor, idor’-era igaroko zen (honekin lotzen du ‘soil, biluzi, huts’ adiera), eta bertatik “couleur de chose desséchée” esanahira, hots, ‘gorri (kolorea)’-ra.
♦ igorri (1545: Etxep; egorri 1595: EspGut (bnaf.)). ■ Ekialdeko hitza (arab.-bizk.-gip. bidali, zeina ekialderago ere erabili izan baita).[10] Badirudi egorri forma lapurteraz dokumentatzen dela hobekienik, XIX. mendera arte bederen (zaraitzueraz ere bai). Oihenartek aditz-forma trinko bat darabil (hark nigorra / hunen zuri erraitera).
‘Bidali’-z gainera, bada ‘egotzi, bota’ ere (Maister igorratzü zure armak, Zerbitz tiro bat igorri); orobat ‘utzi, atzeratu’ (Maister ezetare gerualat igor zure salbamentia) eta ‘alferrik bota, galdu’ (Hbarren gauzak… yostetan egortzen, GureH 1932 bere sos buxia desohoragarriki… igorriz).
● igorle Ax (eskerrak ere eman (presentaren) ekharlei eta igorlei); “dépensier” Gèze, Azk/Larrasket (zub.); “annonciateur” Larrasket (zub.); bigarren adiera ‘alferrik bota, galdu’-tik azaltzen da.
igorgei (“propre à être envoyé” Pouv), igorrarazi (Urte (e-), Larg [egor arazten du laidotsuki ihesi]), igortzaile (Larg (e-); “dissipateur, dépensier” Harr: Egunaria 1849 [batzu xuhurrak eta begirazaile, bertze batzu egorzaile, gormant, jokolari]), igortze (Beriain [hau da meza, erran nai baitu igorzea]).
► Badirudi e-gor-i analiza daitekeela, aditzetako e- markarekin eta -i partizipioarekin (cf. ekarri, etorri, etab.); gor litzateke erroa. Alabaina, igorri aldaerarako, e- > i- aldaketa ezin da oinarri fonetikoen arabera azaldu: ekusi, ebili > ikusi, ibili ongi azal daitezke, bigarren silabako goiko bokalarekiko asimilazioz, baina ez da hala igan edo ikasi bezalakoetan (hauek ez dute **e- aldaerarik); cf., bestalde, *ezan eta izan, itxuraz erro berekoak (*e-iza-n berreraikitzen du Mitxelenak izan, FHV 105). Horrenbestez, egokiagoa izan daiteke *e-i-gor-i berreraikitzea, e- eta datiboko i- aurrizkiekin; ongi azaltzen da igorri aditzean datibotasuna (ik. ino; cf. orobatsu ikasi eta izeki; honi buruzko gogoetetarako, ik. Oregi 1974: 275-277). Bide honetatik, egorri eta igorri aldaera fonetiko soil gisa azaltzeko aukera dago (*ei- diptongotik), baina egokiagoa dirudi e- analogiko bat ikustea egorri-n, bere hedadura urria kontuan harturik.
Erro hau gor ‘gogor’ bera dela proposa liteke, kontuan hartuta erro horrek hartu dituen adiera ezberdinak: cf. bereziki gorri-ren ‘soil, biluzi, huts’ adiera, eta baita erro berarekin lot litezkeen eta igorri-ren antzeko osaera duten zub. ekortu, erronk. egordi ‘erratza pasa’, bizk. igurdi, igordi ‘igurtzi’… partizipioak; gorri, ekortu, igordi eta, finean, igorri-ren arteko lotura formalaz gainera esanahiaren aldetiko hurbiltasun moduko bat ere badela argudia liteke, ‘gorritu, soildu, garbitu, (aurretik) kendu, egotzi, bidali’ bezalako zerbaitetik abiaturik; cf. igorri-ren ‘egotzi, bota’ eta ‘alferrik bota, galdu’ adierak, eta cf. halaber igortzaile eratorriak xahutzearekin, garbitzearekin duen hurbiltasuna.
irten (urten 1448: ArrasErrek; irten 1562: Land; erten 1745: Larm). ■ Mendebaldeko hitza (arab., bizk., gip.; 1610eko Portal arabarrarengan ere agertzen da [pobrezarika irtenika]). Ik. jalgi, ilki, atera. Bizkaierazko forma urten da, eta gipuzkerazkoa irten (gutxiago, erten); Araban biak daude (Lazarg urten; Land, Lazarg irten). Aditz-forma trinko bat dago Lazarg-en (B33: 4 kalera nirteanean). Besteak beste, urteite (RS, VJ, LaudDot, Eguzk) eta urtaite (Kapan, Urkizu) bezalako aditz-izenak ere badira. Laguntzaile iragankorrarekin erabiltzen da gehienbat (urten dau, irten/erten du); gip. ipar-ekialdean iragangaitza da erabiliagoa (irten da).
Aski ohikoa da izenondo bezala (Mogel zilbota txito eskerga ta urtena; Mogel ez dau gizonak izan biar urtena, Ortuzar plazaneskatil urten bat; Kkiño dantzari urtena [“dispuesto, hombre de mucha disposición” Añib]); izen moduan ere badira adibideak (Arrue irten bat edo beste zelaitxora egiten zuten).
● urtento ‘ausarki’: Zabala (—Ura nai dok nik ekartea?, / dirautso urtento ardiak); -to ‘-ki’ atzizkiarekin, cf. goian urtena “dispuesto, hombre de mucha disposición”.
irteera (Larm (+ u-), Kardab [etxeti urtaieran]; ‘aitzakia’: frBart [piesta zaleen seigarren argumentuba edo urteeria]; ‘ateraldi’: Kkiño [—Ba, ba, astokillo; ori dok urteieria!]), irtenaldi (Larm (irt-/ertaldi), Lardiz [irten-aldiak auzoetara egiten zituela]), irtenarazi (Lardiz [an zeuden guziak irtenerazo zituen]), irtenbide (Mogel [(konfesoriaren oñetan) arkituteko bere urtenbidia]), irtenka (‘ausart’: u- Azk (bizk.)), irtenkizun (AgirAst [bekatu larriren batean eroria bazaude, ta aren mendetik irtenkizun]), irtenune (Elexp (bizk.) [paretako urtenunia]). Cf. oker-irtete, sartu-irten.
► Hastapeneko i-/u-/e- bokalaren txandakatzea azaltzeko i-/u- aldaerak dituzten bikoteak aipatu izan dira: ile/ule, iltze/ultze, igeri/uger, izen/uzen, u- duen forma mendebaldekoa delarik; baina bikote hauetako bakoitzak zeinek bere azalpena izan dezake, i-/u- txandakatze fonetiko orokorrik proposatu gabe. Irten/urten-i dagokionez, jatorrizkoa u- izan zitekeela dio Mitxelenak lehendabizi; u- hori zenbaitetan i- bilakatu bide zen bisilaboetako lehen silaban zegoenean eta e edo i ondoren zituelarik (FHV 74-76); erten aldaera litzateke berriena, dardarkari aurrean i > e bilakaturik (cf. firme/berme; FHV 62); testuek ere kronologia erlatibo hori iradokitzen dute.
Mitxelenak berak beste aukera bat proposatzen du geroago, orain onartua (1972b: 79-94): aldaera guztien oinarrian *eur-ten egon zitekeela dio. Forma berreraiki hau egorri/igorri-ren aditz-izena dugu, inesiboan: egor-te-n. Aintzat hartu behar da, dio Mitxelenak, egorri/igorri ekialdeko aditza banaketa osagarrian dagoela mendebalderagoko irten/urten/erten-ekin. Aldaerak azaltzeko, *eor- > *eur- proposatuta, *eur-etik zuzenean azaltzen da urten; bestalde, erten eta irten azaltzeko, tarteko *eir- bat proposatu daiteke (cf. eutzi > eitzi > etxi > itxi, FHV 100).
Hipotesi honen arazoak ere zerrendatzen ditu: irten/urten partizipioa da, ez aditz-izena; gaur duen balio aspektuala ez da jatorriz dagokiona. Arazo honen irtenbide moduan mugimenduzko zenbait aditzen balio aspektualaren aldaketa aipatzen du; adibide gisa, ekialde zabaleko heldu da ‘badator’ aspektu burutugabekoa aipatzen du, formaz eta jatorriz partizipio burutua. Bestalde, irten/urten/erten aditz inergatiboa dela gogoratzen du: bere argumentu bakarra ergatiboan du. Hau azaltzeko *bere burua urten dau egitura erreflexiboa proposatzen du jatorrian; honen paralelo moduan, Terentzioren lat. se duxit foras dakar, (bere burua) urten eban atera euskal baliokidetzat ematen duelarik.
Aipagarria da Lazarragagan dagoen forma trinkoa: e- aurrizkia duten aditzek izaten dituzte forma trinkoak, baina hau aditz-izenetik sorturiko trinkoa da, ez errotik, erabat euskararen trinkoen sistematik (eta kronologiatik) kanpo; konpara bitez n-irte-anean eta n-u-en.
♦ aurtiki (urtigi ~1496: RS; aurtiki ~1557: Oih; aurthiki 1571: Leiz; aurdigi 1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., erronk., zub.). Aldaerak dira aurt(h)iki (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.), art(h)iki (lap.; EtxZib), aurdiki (lap., bnaf.), aurdigi (Leiz), aurt(h)igi (Mihura, Mogel), ardiki (ECocin), eurtiki (Arak (gnaf.)), erthuki (zub.), urtigi (RS, Kapan), urtegi (Mikol, OArin), urtiki (Lizarg), urt(h)uki (zub.) eta urt(h)iki (zub.).
Leiz-engan aurthite eta aurdite aditz-izenak ageri dira aurthikite-ren ondoan, eta Harand-engan, aldiz, aurthitze.
Esanahi nagusia ‘bota, egotzi’ da (Leiz har zezaten orduan harri haren kontra aurthiteko, Kapan Zerurean urtigirik eta Infernura kondenadurik, Larg artikiren zituela lurrera murru lodi hek guziak); igaitz. ere ageri da (Harizm behar bada behar ginen / itsasorat aurtiki); beste esanahiak dira: ‘botaka egin’ (Mburu ur epela artu duenak sabeleko bere gauzen gisan aurtikitzeko zadukana), ‘jo, joera izan’ (Leiz gizonak, nola bere arraza madarikaturat aurditen baitute guziek… eztute konturik egin) eta ‘aurrera eginarazi’ (Leiz pena zutela (unzia) aurthikiten, ezen haize-kontra zutén).
Izen bezala ere aurkitzen da, ‘aurtikialdi, kolpe’ esanahiarekin (Pouv gaizki errailleak mihi aurtiki batez hirur heriotze egiten ohi tu). Ik. jaurti, jaurtiki.
● aurtikikarika “(trabajo hecho) de cualquier modo” urtuki-kaika Azk (zub.); osaeraz, badirudi aurtiki-kari-ka zatitu behar dela, -ka atzizki moduzkoarekin.
● aurtikilaska “(jeter) n’importe comme” urthuki-laska Lhande (zub.); badirudi bigarren osagaian modua adierazten duen -ka atzizkia dagoela, ik. aurtikikarika; hola bada, aurretik lats egotea ez dirudi egiantzekoa, esanahiarengatik, eta aukera egokiagoa izan daiteke latz, herskari aurreko txistukariaren neutralizazioarekin; bestela, ez da baztertzekoa -ska ttikigarria egotea, edo cf. agian Larm-ek dakarren antulaska ‘ahoberokeria’.
aurtikarazi (Pouv [aurtikhi arazitzen dioela begi dardo afaitaturik]), aurtikialdi (Pouv [xizpa aurtiki-aldi batez]), aurtikiera (Larm), aurtiki-erraz (Barb [to! arthik errexa duk horien Errepublika]), aurtikika (frBart [txistu urtika]), aurtikilari (Urte), aurtikile (Lopez [harriaren aurtikiliari sogin]), aurtikitzaile (Urte), aurtikizko (Pouv [orazione aurtikitzkoen eserziza hunetan]), goiti aurtiki (Jauretxe (arima ephelak) goiti aurdikiko dituela]).
► Proposa daiteke *e-gor-di-gi/-ki moduko osaera bat. Aukera honetan, eur- aldaerek behar lukete zaharren, baina ez dirudi aztarnarik utzi dutenik (cf. Arak, zeinetan au- > eu- gertatu ahal izan den); diptongoaren bokal silabagilearen irekitzez azaltzen dira aur- formak (au/eu diptongoez, ik. FHV 101). Irekitze honek aski zaharra behar du izan, bai aur- formen hedadurarengatik, baina baita zub. ur- formek aur- bat izan behar dutelako jatorrian; eur- izatera, **ür- baitzatekeen emaitza (FHV 101). Beste aukera bat da jaurtiki-rentzat proposaturiko osaera bera izatea aurdiki-k, *e-da-gor-, baina *edagor > *eaor- > *eaur- > aur- bilakaerarekin, triptongoaren soiltzearekin, ez hastapeneko bokalaren irristaritzearekin. Halako bilakaretarako, zeinetan *e-da- taldeak ez duen ja- ematen, cf. agian *ardano, arrats, eroan, urgatzi, etab.
Bukaerako -gi/-ki atzizkiari dagokionez, cf. eduki/edugi, ebaki/ebagi, etab. Ez dago argi, ordea, zein den -di/-ti osagaiaren funtzioa, nahiz eta etimologikoki *edin-etik eratorri dugun -di atzizkiarekin egon behar duen lotua (ez dirudi igurdi/egordi-rako emaniko azalpena erabil dezakegunik hemen, ik. han).
Dardarkari ondoko ahostuntzeen barrenean abiarazten du Gavelek -di- eta -ti- txandakatzearen azalpena (Gavel 1921: 237-239), baina aurdigi ikusten du jatorrizko forma moduan (inguruko erromantze piriniarretako gertakariekin alderatzen ditu euskarazkoak), eta aurdigi > aurdiki > aurtiki ahoskabetasun asimilazioa proposatzen du. Nolanahi ere den, ez da ahantzi behar badirela -th- duten aldaerak, eta horiek -t- batetik azaldu behar direla, ez -d- > -t- > -th- (ik. titi). Mitxelenak (1957b: 122, 15. oh.), -d-ren ahoskabetzerako, aurdiki/aurtiten ere ebaki/epaite, egosi/ekosari eta galdu/kalte moduko bikoteen artean sailka ote daitekeen galdetzen du, aditz-izenetik abiarazita lehen ahoskabetzea.
Boudak aurre ikusten du hauetan guztietan (1954-1959: 21), baina azalbide horrek ez du argitzen ja- duten jaurtiki eta jaurti formekiko lotura.
Esanahiari dagokionez, arazorik gabe lot daitezke ‘igorri’ eta ‘bota’; oinarrizko esanahiaren zabaltzeak dirateke ‘botaka egin’ eta ‘jo, joera izan’; baliteke aurre-ren eraginen bat izatea ‘aurrera eginarazi’ adieran.
jaurtiki (1746: Arak (gip.)). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip., gnaf.). Testuetan, bizk. ageri da XIX. mendearen hasieratik; gip. autore batzuek ere badarabilte XX. mendean. Aldaerak dira jaurtiki (gip., gnaf.), jaurtigi (bizk.; XX. mendeko gip. zenbait autorek ere badarabilte), jeurtigi (Azk) eta jaurtegi (frBart; cf. jaurtegin Añib (bizk.), beharbada jaurtegite aditz-izenetik aterea, jaurt egin aditz elkartua ez bada).
Esanahia ‘egotzi, bota’ da (Mogel Zerubetatik jaurtigi zituban infernuko ondarrera, frBart lantzadia jaurtegi eutsan, Lizardi atsa yaurtiki). Ik. aurtiki, jaurti.
jaurtikigai (“arrojadizo” BeraLzM), jaurtiki-sinu (TxAgir [aitonaren jaurtigi ziñua susmatzeaz bakarrik]).
► Osaeraz, *e-da-gor-ti-gi/-ki proposa daiteke; ja- hasierari eta -da- osagaiari buruz, ik. han (s.v. adar). Osaera berekoak izan zein ez izan (ik. goian), hiru datuk ematen dute aurtiki-rekiko modernotasun erlatiboaren berri: a) -ti-ri dagokionez, aldaera ahoskabedunak baizik ez daude; b) hedadura dialektala murritzagoa da, aurtiki-rena baino; c) alderdi semantikotik, ez ditu izan aurtiki-k izan dituen bilakaerak.
jaurti (1818: Astar). ■ Bizk. hitza; XX. mendean gip. autore batzuek ere badarabilte. Aldaerak dira, zabalduena den jaurti-z gain, jaurtu (Zabala), jeurti (Azk, Kkiño), jaurtin (Kkiño, Eguzk, Akesolo), eta jaurtidu (Erkiaga).
Esanahia ‘egotzi, bota’ da (Astar eskubetan daukana jaurtiteko, ArreseB legoiak deutsu / jaurti atzamar samiña, TxAgir arrotza… iaurti daiela erritik kanpora). Ik. aurtiki, jaurtiki.
harrika jaurti (‘bota’: Orixe [bere lastaira arrika yaurti zuen]), jaurtika (TxAgir [burdin luze bat iaurtika]), jaurtilari (ArreseB [odei tximisten iaurtilarien asarrea]).
► Hitzaren modernotasunari eta hedadura murritzari begira, *e-da-gor-di zahar bat proposatu beharrean, pentsa daiteke jaurtigi-ren eratorria baizik ez dela; honen alde dago bizkaierazko zenbait hizkeratako jaurtí azentua. Jaurtu eta jaurtidu aldaeretan -tu/-du partizipio marka orokortu da, eta jaurtin-entzat cf. hartun, sartun, eukin, etab.
♦ igurtzi1 (igortzi 1745: Larm). ■ Hegoaldeko hitza (baina cf. agian igurtzi2; ik. halaber egordi/igurdi eta egortu/ekortu). Forma -u-dunak ez dira agertzen testuetan XIX. mende bukaera arte (lehenago igutzi Añibarroren hiztegian); ordura arte i(g)or- besterik ez dago (igotzi Añibarrogan). E- hasieradun formak (egortzi, egurtzi) gip. eta gnaf. eremuko leku batzuetan gorde dira. Igorztu darabil frai Bartolomek, igortzi-rekin batean.
Esanahia: ‘xukatu’ (Lizarg asten dá garbítzen diszipuloen óñak, ta igórtzen…, TxAgir malko gori andi batzuk igortzi), ‘marruskatu, ferekatu’ (Mogel igozteko lurra minaz, Lizarg igortzitzen zio… bularra), ‘gantzutu’ (Olaetx orio santuagaz igorzi edo unjietan); izen bezala ere bai (Mogel ur ta igorzi geijago, BMogel txakurtxoari egiten ziozkan palagu ta ille igortziak; [‘gantzutze’] Mogel orio santuben igortzi edo bustiketak; [‘mesias, gantzutua’] Lardiz Jaunaren igortzi bat).
igurtzialdi (Larm (igor-), EuskEsn 1925), igurtzika (TxAgir [arpegia igortzika]), igurtzitxo (TxAgir [igortzitxo bat miñ dan tokian eman]), igurzka (Mburu [zenbait erabilze, igozka ta golpe]).
► Pentsa daiteke formalki igorri-ren familiakoa dela, -tz atzizkiarekin (cf. eban/ebatzi, *edun/edutzi, etab.), eta e-gor-tz-i analizatuko genuke, -i partizipiozkoarekin; ez dirudi arrazoirik dagoenik pentsatzeko e- berria dela (ik. igorri-n e- aurrizkiari buruz). Bestalde, igotzi eta igutzi modukoak igo-/iguzte- aditz-izenetik azaldu behar dira, -rzt- > -zt- bilakaerarekin, -r- gabeko forma partizipiora hedatuta. Badirudi igurtzi > igortzi bilakaera ikusten duela Mitxelenak (FHV 68-69; “bereizketa indarra” du hizpide), baina argia da -o-ren lehentasun dokumentala, eta asimilazioz azal daiteke igortzi > igurtzi.
Esanahiaren aldetik, hobe da guztien oinarrian dagoen gor erroa aintzat hartzea (ez igorri bera): pentsa daiteke igurtzi-ren oinarrizko esanahia ‘garbitu, gorritu, soildu…’ modutsuko zerbait izan zitekeela (cf. ‘xukatu’ adiera); cf., hortik gertu, egordi/igurdi eta egortu/ekortu. Kultismoa da, Mitxelenaren arabera (FHV 477), ‘gantzutu’ adiera (← ‘gantzarekin igurtzi’).
Mitxelenaren ustez (1972b: 89-90), egordi-tik sortua da igurtzi, eta aditz-izenetakoa litzateke -tz, berranalisiz edo; *egorditzen > *igortzen → igortzi edo beharko luke, baina ohar bedi berria dela aditz-izenetako -tze bera, -te atzizkiaren aldean. Banaketa dialektalarena da uste honen alde Mitxelenak darabilen argudio nagusia: ertzetan, erronk. egordi ‘erraztatu’ eta bizk. igurdi ‘igurtzi’ ditugu, eta erdialdean legoke igurtzi. Baina bada zub. igurtzi ‘jasan, eraman, sufritu’ ere (ik. jarraian), hitzarekin lotua dagokeena, eta honek iradokitzen du morfologikoki ere ezberdinak izan daitezkeela egordi eta igurtzi. Gure ustez, aditz morfologiako -tz eta -gi atzizkiekin azaldu behar dira (cf. ebagi/ebatzi, edugi/*edutzi, etab.).
igurtzi2 (1757: Maister). ■ Zuberoako hitza (‘jasan, eraman, sufritu’). Testuetan Maister eta Intxauspegan ageri da (Maister iseia zite ororen pazientki igurztera, Intxpe ondorio gaistoak igurtzi, ibid. phena igurzten beitügü). Gézek ere jasotzen du (“souffrir”).
igurzpen (Intxpe [ene igurtzpeneko hitza (Leiz pazienziazko)]).
► Bigarren silaban -u- egoteak (ez -ü-) iradokitzen du -o- zela jatorrizko bokala: ez dago aski daturik esateko u gorde egiten dela r + afrikatu aurretik, u > ü gertatu gabe (FHV 53; beste txistukari batzuekin, cf. ǘrzo, ürxántx). Horrenbestez, pentsa daiteke igurtzi ‘xukatu, marruskatu, ferekatu’ aditz bera dela (< igortzi).
Lotura semantikorako, gogoan har daiteke gor erroari emana diogun jatorrizko ‘gogor’ adiera. Horrela, fr. zah. endurer ‘sufritu, eraman’ ekar daiteke gogora (cf. ing. modernoko endure ‘sufritu’ mailegua): lat. indurare aditzetik hartu zuen frantsesak, durus ‘gogor’-en gainean osatua da eta ‘gogortu’ da haren esanahi etimologikoa. Funtsean, ‘zerbaitekiko gogortu’ litzateke ‘sufritu, jasan’. Cf. orobat gazt., kat. endurar ‘(pazientziaz) sufritu’. Ik. FEW 3, 189ab, durare.
♦ igurdi / egordi (igordi ‘igurtzi’ ~1800: