- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gizon (~1158: DocArtaj [Semen Malgizon];[1] cf. akit. cison-). ■ Hitz orokorra. Gizun aldaera Zuberoan (testuetan XIX. mendetik aurrera) eta Amikuzen jaso izan da. Oso zabaldua dago giza- forma elkartu-eratorrietan (jad. 1257 Guiçairudiaga; cf. GaribAtsot giza ustea, Urte gizaesklaboa, frBart giza usain puska bat…, eta behean aipatzen direnak).
‘Senar’ adierarekin ere erabili izan da (Kardab San Isidro bere gizona, Xalb halako gizona / etxian duen andria). Ugari agertzen da elkartuetako lehen osagai moduan (Leiz gizon hatzamaile [ibid. giza ebatsle], Haranb gizon arraza, Ax gizon hilzaile, frBart gizon gorputz, Elizanb gizon-dretxo; XX. mendeko hizkuntza idatzian, bereziki hegoaldean, giza- gailentzen da); bigarren osagai moduan, cf. behean. Predikatibo bezala ere erabili da ‘gizatasunez, gizalegez’ adieran (HiriartU gizon agertzeko, Barriola gizon gelditu). Gixon forma sabaikaridun ez-adierazkorra aurkitzen da bizkaierazko leku askotan; adibide adierazkor zaharrenetarako, ik. behean.
□ Erdi Aroan, maiz ageri da goitizen modura: Pero Sanchiz dicto Guiçon (MerMont 1350), Garçia Guiçon (PobNav 1330), Pero Garcia Guiçon (PobNav 1366), etab.; baita izen izen ttipi modura ere, cf. Guiçona (PobNav 1366), Guiçon, su entenado (VecBilb 1470 eta ~1473), Guiçon de Arexpacochaga (ArchElor 1489), Guyçon Astuna (AlcBilb 1495), etab. Ik. Salaberri (2009: 84).
Elkarketako formaren adibidetzat hartu ohi dira Semero Macua de Guiçairudiaga (SJuan 1257; gaur Izurdiaga) eta Guiçaburuaga (ArchLeqI 1384). Badirudi hitza dagoela arroyo de Guiçabay (ArchVill 1470)[2] eta Guiçaondo (ArchElguet 1461) izenetan. Ondokoetan, zailagoa da esaten zein litzatekeen bigarren osagaia: Iohan Peres de Guiçarasa (SimancVizcI 1477), Juan Saes de Guiçaça (VecVizcI 1511), Ynigo de Guiçaçaga (ArchBilbIV 1519), eta baliteke hitzaren adibide ere ez izatea, cf. Martin de Guiçaval (ArchDurII 1492), 1491ko agiri batean Martin d’Eguiçaual.
Badirudi gixon-en adibide gisa hartu behar direla Guixon d’Eliçague (BrujNav 1370), Guixon d’Etchart (OnomNord 1396) eta Guixon de Valingan (ArchRentII 1495); orobat Guysson de Rebelu (OnomNord 1343), Guisson Mulatero (PobNav 1366), Guisson, seynor de Beheythie (CenBNav 1412), Guixon (LéxNavII 1538; Esteribar), hijo de Guixon (NavApod 1551, Orreaga) eta Joanes Barberarena, llamado Guixon (LéxNavII 1555); ik. jarraian akit. cisson-, eta behean gizontto.
Hitzaren adibide zaharrenak bide dira akit. cison, cisonten, cissonbonnis, gisondoni; guztiak dira gizonezkoen izenak. Baliteke sabaikaria adieraztea <ss> grafiak, balio adierazkorrarekin erabilia (OnomAquit §136-138, §191). Erdi Aroko adibideak gogoan hartuta, badirudi tradizio beraren testigantza eskaintzen digutela akitanierazkoek, izen ttipi moduan erabilita; orobatsu gertatzen da beste zenbait ahaidetasun izenekin, andere, seme, etab. (Mitxelena 1961f: 71).
● gizagende Lizarg; gizunkente ZubDot; giza- + jende; igurzkari belarra herskarituta.
● gizaki ‘gizaseme’: Mburu (gizaki eta andreki guziak); ‘giza-arrazako’: Izt; lehen adieran, batez ere Nafarroako euskalkietan erabiltzen da (Nafgip., gnaf., aezk., zar., erronk.); bigarrenean, bizk. eta gip. ere bai; lehen adierarako, ik. jarraian lehenago dokumentatzen den gizonki1. / gizonki1 ekialdean erabilia; Pouv (gizonkien eta emakumeen artean); aipatzekoa da gizaki baino lehenago dokumentatzea aldaera hau elkartu-eratorrietako giza- formarik gabe.
● gizaseme Kardab; ‘gizaki ar’ adierazteko erabilia nagusiki, nahiz eta iparraldeko testuetan ‘gizaki’ adierazten duen bakarrik; esanahizko xehetasun gehiagorako, ik. behean.
● gizazalke Azk (zar.); ‘landutakoa, hazitakoa’ esanahiarekin dago giza-, basazalke-ri kontrajarria.
● gizeli Intxpe; giza- + eli ‘multzo’.
● gizonto “grand homme” Harrt; gizatotzar Añib; gizato Iturz, Azk/TEtxeb/Izag (bizk.); balio handigarria du hemen -to atzizkiak (ik. Morf 276).
● gizontto Ax; cf. Guissonto d’Aguerre (CenBNav 1412), zeinetan gixonto egon daitekeen, -to ttikigarriarekin eta sabaikaritze adierazkorrarekin.
● gizontxo Pouv; Axularrek gaitzetsia, cf. giçoncho el de elama (OnomVasc 7 1630).
● gizonxkila Herria 1960; cf. andereskila, haurskila, etab., mespretxuzko balioarekin (ik. Morf 309).
● gizotso “un être fantastique” Duv; Azkuek (lap., bnaf.) dakarren gigotso forman, txistukaria disimilazioz galdu da lehenik eta belar epentetiko bat ezarri da ondotik, gizotso > *giotso > gigotso (FHV 293).
giza-arraza (ArreseB), gizabete (neurria: FedProp 1880; gizonbete Azk (gip.)), gizabide (Izt), gizadi (ik. gizondi), gizagabetasun (Mogel [zuen aberetasun edo gizagabetasuna]), gizagaixo (Larm (-gaiso), Izt (-gajo); aldaerak oso ugariak dira: gizagaizo, gizajo, gixagaixo, gixaixo…), gizagaizto (‘gizatxar’: Tartas (g. gaixto)), giza-gogo (‘gizon-gose’: Mburu [apainketa, erakeria ta giza-gogoa]), gizakeria (Harand; gizon- Añib), gizakoi (Ax [emazte gizakoia]; gizonkoi Pouv, Izt), gizakume (EtxZib [giza-kume guztietan… etsaiena]), gizalan (Lizarg), gizaldi (ik. gizon-aldi), gizalege (EgiaKant; gizon-lege Azk (bnaf., erronk.)), gizalur (neurria: Azk/Izeta (gnaf., bazt.)), gizamende (‘gizaldi’: Duv), gizantz (Mburu), giza-puska (Lizarg [bizardun giza-puskak]), gizarte (EtxZib [gizartean]; Munibe [gizon artera]), gizatasun (EtxZib; gizontasun Haranb), gizatiar (Duv), gizatxar (Larm, Mburu), gizatzar (‘gizatxar’: Urte, Mogel; ‘gizon handi’: Larm, Mburu), gizeraile (-rh- Leiz), gizon-aldi (Mogel; giza aldi frBart), gizondi (EtxZib; gizadi Larm, Astar), gizondu (EtxZib; desgizondu Arbelb [desgizonduak, abre eginak]), gizonezko (‘gizonez osatua, gizon-erakoa’: EtxZib; ‘gizaseme’: Añib, AgirAst), gizongai (Kardab), gizonginarreba (‘aitaginarreba’: Volt), gizonki2 (Maister [gizonki maneia zite]). Cf. basagizon, elizgizon, emagizon, etxegizon, gerra-gizon, itsasgizon, legegizon, olagizon, plazagizon…
► Hitzaren forma arkaikoa kizon da, herskari ahoskabearekin, akitanieraz dokumentatua eta herskariaren ahostuntzea gertatu baino lehenagokoa (Martinet 1950); garai berean dokumentatzen da lehen adibide ahostunduna, cf. gisondoni.
Bi osagai bereiz daitezke, gi-zon. Lehen osagaia gibel eta gizen hitzekoarekin konpara daiteke, besteak beste, eta pentsa daiteke gi- hori Azkueren -ki “objeto material, fragmento” edo “especie, clase”-rekin lotu behar dela (Morf 148); gogoan izan, Trasken legearen arabera, atzizki horren forma zaharra ahostunduna zela. Hizkuntza aurrizkiduna zen garaian sortua behar du hitzak.
Bigarren osagaia *zon erroa da, baina ez dago argi beste hitzen batean dagoen; zohi ‘lur puska’ hitzean dagoela argudia liteke, onarturik *zoni zela honen aitzinforma, nahiz ez dagoen sudurkaritasunaren aztarnarik inon (Mitxelenak berak ez du *zoni-rik berreraikitzen, FHV 222). Erakargarria litzateke aukera hau esanahiaren aldetik, beste zenbait hizkuntzatan ‘lur’ hitzean baitu jatorria ‘gizon’-ek: latinez, esaterako, humus ‘lur’-en eratorria da homo ‘gizon’; ik. ErnMeill s.v. humus, homō, Buck s.v. earth, land eta man1. Hartara, ‘lurreko, lurtar’ (← ‘lurreko gai, puska’) litzateke gizon jatorrian. Baliteke, bestalde, erro hau egotea zozo-n (cf. ur-zo?), erreduplikazioz sortua, nahiz eta ez duen bukaerako kontsonanterik, cf. antzeratsu idi.
Hipotesi horretan, ‘giza arrazako, gizaki’ da hitzaren jatorrizko adiera, eta hortik dugu ‘gizaseme, gizaki ar’. Dena den, ohar bedi hitz berarekin adierazten direla biak hainbat hizkuntzatan. Ik. goian gizaseme eratorria, nagusiki bigarren adieran espezializatua, eta cf. halaber gizonezko. Bestalde, arrunta da ‘gizaseme, gizaki ar’ ← ‘senar’ bilakaera beste hizkuntzetan ere. Ik. Buck man1 eta man2.
Aldaerei dagokienez, sudurkariaren aurreko o > u gertatu da gizun-en (cf. hon > hun, ontzi > untzi, etab.; FHV 54). Bokalak eraginiko sabaikaritzea dago bizk. gixon-en, cf. ixan < izan (FHV 192); beste zenbait hizkeratan sabaikaritze adierazkorra dago forma berean.
Elkartu-eratorrietako giza-n, bi gertakari ditugu, azken kontsonantearen galera eta bokalaren aldaketa: gizon → gizo- → giza-; lehenerako, cf. egun/egu- (Eguberri), eta bigarrenerako, cf. baso/basa-. Gutxi dira bi gertakari batera dituzten adibideak, baina cf. egun bera, ekain, ekaitz eta halakoetan *eg- bat ikusi behar baita.
izurde (~1620: Volt). ■ Hitz zabaldua. Izurde ez ezik (EtxZib izurde eta balea), izurda ere badago (EAzk izurdak legez itxasoz; Larramendik ere izurda dakar). Lapurdiko kostan gizurde eta gizaurde formak ere jasoak dituzte Azkuek eta bestek, ‘mazopa’ esanahiarekin. Irain bezala ere aurkitzen da (TxAgir ustel, izurde, zorribiztua).
izurde-belar (Urte).
► Osaeraz giza-urde da, Mitxelenak dioenez (1957d: 495, FHV 116, 13. oh.). Herskariaren galerarako, cf. Erdi Aroko Guiçairudiaga, gaur Izurdiaga; diptongoaren bakuntzerako, cf. basurde (< basa-urde). Esanahiz, beraz, ‘giza-tankerako urde’ litzateke, eta izurde eta mazopei ikusi izan zaien giza itxurarengatik azaltzen da lehen osagaia; bigarren osagairako, cf. itsas urde ‘mazopa’.
Horrela, errotik baztertzen du Mitxelenak balizko iz- osagaiaren hipotesia: Azkuek uste du *iz ‘ur, itsaso’ erro bat izan dela noizbait euskaraz, besteak beste Izaro, Iziar, Izpazter eta izurde hitzean gordea —cf. jad. Mogel basaurdia, “basoko urde” edo txarrija, ta izurdia, “itxasokua”—. Erro hori izokin hitzetik atera dela dio Mitxelenak, eta Azkueren ustearen arazoak zerrendatzen ditu: Izpazter-en haitz egon daiteke, izokin bera mailegua da, etab.; izurde-ri berari dagokionez, ezinezkoa da izurde-tik gizaurde-rako bilakaera, baina bai alderantziz.