- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
fidatu (1545: Etxep; fiadu 1562: Land). ■ Hitz orokorra. Iparraldeko forma fidatu da, eta fiatu/-du hegoaldekoa; forma p-dunak bizk. eta gip. testuetan ageri dira, Mogelengandik hasita; h- duen forma ere dokumentatua dago (UskLiB haboro hidatüren zireia eni?).
Laguntzaile iragangaitzarekin erabiltzen da gehienbat (Etxep hartan fida dadina, Lazarg fia ze zatez); bada, bereziki iparraldean, erabilera datiboduna ere (Leiz nor fidaturen zaizue?); iragankorrarekin gutxiago erabiltzen da (Ax eztiozu halakoari sekereturik fidatzen, Añib fietako zuen konzienzia).
● fidamen hapaxa; ExerIzp (fidanzia edo fidamen guziak); proposa daiteke eusk. -men atzizkiarekin osatua dela, ez baitirudi lat. fidamen (ik. ErnMeill s.v. fīdō) hizkuntza erromantzeetan inoiz zabaldua egon denik.
● fidantz(i)a Materra (fidanzia handi bat… zeruko loriaren ardiesteko), Ax (esperantza, fidantza eta segurantza bizitze luzea emanen derakula); atzizkia euskararen barrenean jaso ahal izan badu ere, zuzenean halaxe mailegatutakoa izan liteke —cf. bearn. zah. fidansa ‘berme’, it. fidanza ‘fede, konfiantza’, etab.—; orobat fiat ‘fidagarritasun’ bera ere, ezezkako testuinguruetan erabiltzen dena, hizkuntza galo-erromantzeetan bezalaxe (FEW 3, 498b, *fīdare).
fidagaitz (Harrt, Orixe [bildurtia ta fiakaitza]; bigarren osagaian herskari ahoskabearekin, cf. fidakabe), fidagarri (Harr, Larrasket), fidakabe (‘ez fidatzeko’: Haranb [badakizu herioa fidakabea dela]), fidatuki (Haranb [zure baithan fidatuki bizi direnak]), fidatzeko (‘fidagarri’: Duv, Barb), fidegitu (‘sobera fidatu’: Leon).
► Badirudi erromantze garaikoa dela mailegu honen jatorria, ez latina zuzenean: batetik, ez dugu mailegu ustez zaharragoetako frikariaren f- > b- bilakaeraren zantzurik (cf. bago, biku < lat. fagus, ficus; ik. FHV 265); dena den, kontuan hartzekoa da gazt. zah. ere f- frikaria gorde zuela hitzak, izaera juridikokoa izanik izan zezakeen ahoskera jasoarengatik (DCECH 2, 885b, fiar; ik. fede); hasperena duen zub. hidatü forma ere errom. mailegua da (cf. bearn. hidà).
Bestetik, ipar. -ida- / heg. -ia- aldaerak sorburu erromaniko ezberdinen bitartez errazago azaltzen dira (cf. gazt. fiar, gask. fidà, hidà). Bestalde, aintzat hartzekoa da latinez fidere zela hitza, euskarazko i-a bokalismoarekin bat egiten ez duena; *fīdare-ren bokalismoak, hala ere, aski goiztiarra dirudi, erromantze guztien oinarrian baitago (DCECH 2, 885b).
Euskarazko erabilera ezberdinak (datibodun, igaitz., igkor.) erromantzeetan ere aurki daitezke (FEW 3, 498a, *fīdare).
fida. ■ Gehienbat fida izan esapidean erabilia, eta iparraldean bakarrik (Leiz fida izanen naiz hartan, Ax ezpainintzen neure buruaz fida; XVIII. mendetik aurrera datiboarekin: Larg Salomon ez zitzaion fida, ChantP fida niz zure erraner, / fidago ene hegaler). Badirudi izenondo moduan ere erabili izan dela (Harand lagun fidenetarik). Cf. fio1.
● fidos ‘harro, buruiritzi’: Xurio (humiliatzen fidosak eta seguratuak); -os atzizk. gaskoia.
fidoski (Xurio [ez abiatzen fidoski airetan gora]).
► Pentsa daiteke atzeranzko osaeraz sortua dela, fidatu-tik; cf. begira (edun) ← begiratu.