- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gau. Honen azpian gau, bart, afari sarrera-buru nagusiak bildu dira. Gau-ren azpisarrera modura gaur dago; arrazoi etimologikoak alfabetikoen gainetik jarriz, bart jarri da jarraian, eta honen azpisarrera modura, berdantza; afari-ren azpisarrera modura, bariku.
Familia honetan, bariku-rekin behar ditugu azalpen gehien, eta, Mitxelenak berak aitortu bezala, kontrakzio zerrenda handia onartzea eskatzen du.
♦ gau (~1457: Sandailia (gauaz); gai 1696: Belap; ik. behean gabon, eta Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra (RS gaba gogaiaren ama, Etxep lehen gauian [<gaoyan>], Belap ostegün saintü gaian). Gai zub. eta erronk. aldaera da. Gab- (gaba, gabean…) oso zabaldua dago, bereziki hego-mendebaldean (gaub- gutxiago); gabaz/gabez egituran orokorragoa da gab-; gaba, -a berezkoarekin, hego-mendebaldeko zenbait testutan ageri da (Kapan gaba atan baina gabean). Zub. eta erronk. -e- gabe deklinatzen da eskuarki (gaian…); gainerako hizkeretan deklinabide -e-duna da nagusi.
□ Ez da ziurra Valle de Gaubea (SMillán 947) bezalakoetan hitza egotea; cf. orobat Gaubat Ariz (ColRonces 1284). Orpustanen ustez (1999: 292-293), gauca aari eta gauqua aari (FuerGNav xiii.-xiv. m.; gauari CORDEn) isun-izenetan hitza dago, -ka atzizki adberbialarekin: “de nuit” itzultzen du, gauez edo ezkutuka egindako delitu batzuei zegokien isuna zelakoan. Mitxelenak (1964c: 56) ez du hain garbi ikusten, eta Yanguasen gauzari “dañador” ere gogora dakar.
● gau-enara ‘saguzar’: Land, Goihetxe (gau aiñhara eta bi andreierrak); baliteke saguzarrek eta enarek hara-hona hegal egiteko duten antzeko era bizian egotea izendapen honen arrazoia.
● gauerdi OihAtsot (gauherdirano, bertzeren emazteareki); hasperena elkarketazkoa dela uste izan da (FHV 216), baina litekeena da etimologikoa izatea, *her erroaren gainean osatua baita, itxura guztien arabera, erdi, cf. hertsi, eta atzizkirako handi).
● gau-hontz Mikol; Añib gaubontz; gask. gahüs ‘hontz’ euskaratik mailegatutakotzat du Rohlfsek (1927: 399), baina Corominesek (DECat 4, 424b, gaús) alderantziz gertatu dela dio: euskarak hitz hori mailegatu, eta elkartu gisa berregin, lotuaz lehendik ziren gau eta hontz-ekin. Kontuak kontu, ez dirudi holako azalpenen beharrik dugunik; aintzat har bedi euskal hitza mendeb. dela.
● gautxori Pouv (gauxori), Larm (onzak, mosolloak eta beste gau-txoriak); gazt. gaucho honen eratorritzat jo izan da, baina oinarri sendorik gabe (DCECH 3, 126a, 1. oh.).
gabon (diosal moduan: VascIsland (gabon; cf. VonHarff-en gangon dissila, hitzaren adibide bada (Mitxelena 1964c: 63-64)); eguna: IesuJaiotz [gau on sanktu onetan, / Iaunaren iaiatzean]; egunak: Munibe [aurtengo gabonetan]; gabon-gau Larm, Barrutia [gaur dala gauon gaua]), gaua egin (‘ilundu’: Mogel [egun baten gaba eginda]), gauaro (‘gaugiro’: Lazarg [dagoan gero / gauaroau illun, fresko ta otza]), gauaz (Sandailia [gauaz ere urtunika], Etxep [gauaz <-oaz> lorik ezin daidit]; gauez gutxiago erabili izan da), gaubeila (Harand (-bella); gaubeilatze Argaiñ [zaramatzan molde huntan / gau bellatze guziak]), gau berandu (Gerriko [gau beranduraño]), gau-egun (Lazarg [onela iragaiten jat gau-egunak]; ‘gau eta egun’: Oih [gau-egun, goiz-arrats, edate-iatean]), gauero (gau oro EtxZib; gabero Mogel), gau-erorte (‘ilunabar’: Mikol, Añib), gau eta egun (Leiz [othoitzetan eta orazionetan gau eta egun]), gaugiro (Izt), gau huts (‘gau min’: EtxZib), gau-jagole (Mogel [Palatino mendiko gau-jaolak]), gaukari (“qui aime se promener nuitament” Salab; FedProp 1900), gaulehen (ArreseB), gau min (Larg [sarthu zen, gau minean]), gau oroz (Tartas), gautar (Larm [hereje itxu gautarrak]), gautu (Land, Larm [gautu zutela zirudien Eleiza Ama Santaren egun ederra]; cf. egundu). Cf. berdantza gau, Eguberri gau…
► Euskararen barrenean berreraiki daitekeen formarik zaharrena gau da; horrenbestez, litekeena da hitza mailegua izatea. Izan ere ez du erro lexikoen egituraz dakiguna betetzen: ez du kontsonanterik kodan eta silabagune gisa diptongoa du. Hipotesi honetan, *cadu modukoren bat bilatu beharko genuke jatorri gisa; itxura fonetikoarengatik eta esanahiz ere egokia (ik. behean) izan daitekeela aintzat hartuta, lat. cadō ‘erori’ aditzaren aukera azter daiteke. Hitz honetan ere (cf. gask. hesteya > ezteiatu, gask. aoustà > uztatu, etab.), cadūtus erako partizipiotik abia gaitezke (FEW 2/1, 30ab, 5. eta 13. oh., cadĕre), proposatuz gautu aditza izan zela mailegatu zena, eta bertatik sortuko zela gero izena; ezteiatu → eztei eta uztatu → uzta bezala, beraz, gautu → gau. Proto-erromantzeko partizipio horren ondorengoa da bearn. cadùt, -ude ‘erortze…’ (Palay s.v.), baina Wartburgek badakar chaüt forma bat jadanik Errolanen kantuan dokumentatua;[224] honek iradoki lezake -d-ren galera jadanik erromantzean gertatua izan zitekeela, partizipioa euskarara iritsi baino lehen.
Esanahiari dagokionez, cf. lat. cadō-ren occāsum ‘eguzki sartze’ eratorria, edo, errom. partizipioaren bidetik, Wartburgek dakarren à la neut chète “au crépuscule” (FEW 2/1, 25a); cf. halaber bearn. zah. labir “tomber (du jour)” (FEW 5, 100b, labi), eta, euskararen barrenean, gau-erorte elkartua; ingelesez ere, cf. nightfall ‘iluntze’. Horrenbestez, ‘(eguzkia edo gaua) erori’ litzateke etimologikoki gautu.
Maileguaz bestelako aukera izan liteke *egugabe ‘argirik gabe’ moduko egun-en eratorri bat proposatzea, *egubage > *(e)gu(b)a(g)e > *gu.a.e > *gau-e bilakaerarekin: azkenaurreko urratsean metatesia dagoela onartu beharko genuke (u-a > a-u), eta azkenekoan -e bukaerakoa epentetiko moduan berrinterpretatuko zen (gaue-tik > gau-e-tik). Antzeko proposamena dakar Satrustegik (1988: 39), baina galdetuz zergatik ez den **(e)kau (cf. ekain, etab.). Nolanahi ere, -ge zaharra esperoko genuke, ez bage.
Etxep gau/gao- kontu grafiko hutsa da (gaoaz eta gaoian dira formak), tradizio gaskoian <ao> erabiltzen baitzen [aw] adierazteko.
Ekial. gai-rentzat, cf. gauza/gaiza, etab.; gaur orokorrak ere jat. -au- diptongoaren alde egiten du (FHV 93-94). Gaba aldaeran -a artikulua berezko izatera igaro da: gertakari hau -au- dipt. > -ab- bilakaerarekin lotu behar da (cf. aho/aba).
gaur (~1496: RS; cf. ErrodZar <gau bixiric noean>). ■ Hitz orokorra; aditzondoa da. ‘Egun’ esanahiarekin erdi-mendebaldean da bereziki erabilia, lap. eta bnaf. puntu batzuetan ere agertzen delarik, eta balio horrekin orokorra izandako egun-en lekua hartzen du (RS gaur, biar, etzi, Lazarg Jerusalem / gaur bete da traidorez, EtxZib gaur halaber nahi duzu / hartu zeure izena, Larg gaur beretik); ‘gaur gauean’ jatorrizko adiera ekialde zabalean erabili da historikoki (Volt arriba naiteke Baionara gaur?, Tartas agian bihar goizian…, agian gaur; orobat Ax, Lizarg, Xarlem…); gaurko gau/gai ageri da Leiz eta zub. (UskNoel) ere, eta hor ikus liteke agian adiera batetik besterako bilakaera (cf. orobat Leiz gaurgero, Oih gaurgoitik).
! ● garbaindian ‘aspalditik’: Azk (aezk.) (“garbaindian ai da xardukitzen, hace tiempo que está hablando”); garmendian Azk (aezk.) (“garmendian urbil da, onezkero urbil da”); gaur gaindian moduko batetik azal daiteke garbaindian, g-g > g-b disimilazioarekin, eta hortik azaldu beharko genuke garmendian ere, diptongoaren bakuntzearekin (cf. aezk. garai > gare); antzeko esanahietarako, ik. gaurgehiago,
● gaurdaino Larm, Añib (-giño); cf. egundaino, etab., de Rijk (1992).
● gaurgehiago ‘gaurgero’: Harand; gaurgehiago, gaurgero eta gaurgoitik-en badirudi gaur osagaiak ‘egun’-etik hurbilagoko esanahia duela, erdi-ekialdeko adibideak izanik ere.
● gaurgero NavIntel gaur goro ilnazazue “de aquí adelante matadme” (Zaraitzu, 1550); gaurgero Leiz; cf. halaber gargoro EtxZib.
gaurdanik (Urkizu (-gaiñik)), gaur egun (Gamiz (gaur egunen)), gaurgoitik (‘gaurgero’: Oih), gaurko egun (Larm, Kardab).
► Osaeraz gau + haur (erakus.) da, haplologiarekin eta -r bakuna anizkun eginez (FHV 335), jatorrizko esanahia ‘gau honetan, gaur gauean’ duelarik.
‘Gaur gauean’ ← ‘egun (egun honetan)’ bilakaera ulertzeko, eusk. gaurko gau esapideaz gain, cf. fr. anuit ‘egun’ (< lat. hac nocte ‘gau honetan’), edo alem. dialektaleko heint ‘egun’ (< alem. zah. hi naht ‘gau hau’). Wartburgen ustez (FEW 7, 217b, nŏx), ezin da bilakaera hau denbora gauka zenbatzeko ohitura indogermaniko zaharrarekin ziurtasunez lotu, bilakaera aski berantiarra baita fr. eta alem.; are modernoagoa dirudi euskaraz (cf. mendeb. dokumentatzen den egun), eta badirudi antzeko bilakaerak arruntak direla, cf. port. ontem ‘atzo’ (< lat. hac nocte).[1] Ik. egun.
♦ bart (~1597: EspGut; barda ~1665: Oih (+ bard)). ■ Hitz orokorra. Barda da ipar-ekialdeko forma, eta bart hego-mendebaldekoa (bart, halere, EspGut-en eta Voltoiregan). Oihenartentzat “hier au soir” da, eta Maurice Harrietentzat “hier au soir, à la nuit: le temps qu’indique ce mot, se prend depuis la nuit tombante, jusqu’à minuit, et même peut s’entendre de toute la nuit”. Aditza orainaldian nahiz lehenaldian ager daiteke (EspGut bart etorri ninzan, Mburu bart egin dut bekatu zikin bat, Mogel bart larregi apaldu genduban).[2]
● bartanik Mburu (bartanik asi ta orain arkitzen garan horduraño); bartdanik AgirAst; bardadanik Duv; cf. gaurdanik.
bardatik (Duv), bart arrats (Volt [bart arratsian berandu asko]), bart gau (TxAgir [zer esaeustan bart gabean zugaitik?]), bartko (Mburu; bardako Duv; epentesirik gabe, cf. egungo ‘gaurko’).
► Badirudi barda dela jatorrizko forma. Mitxelenak bart forma bard(a)-arratsean bezalako sintagmen maiztasunetik abiaturik azaltzen du: bard- litzateke elkartuetako forma, eta hitz-amaieran ahoskabetu egingo zen herskaria (cf. berandu/berant, eta berantarbi bezalako elkartuak; FHV 132, 135). Berdantza-k ere jatorrizko -da horren alde egingo luke.
Bar-da zatitu daiteke hitza, eta lehen osagaia gaur-ekin lotu (< gau haur). Bigarren osagairako, da kopularen aukera aztertu behar da; euskararen barreneko paralelo moduan, cf. uda/euda, jatorrian *egu da baldin bada. Euskaratik kanpo, cf. lat. nox ‘gau’, zeinak balio adberbiala ere baduen, ‘gauaz, gauean’; balio hori abiaburu hartuta, Watkinsek iradokitzen du “it is night” oinarrizko perpaus bat osa zezakeela aitzinindoeuroperaz berreraikitzen den nominatibo singularreko *nekwt-s formak (1994: 104), hots, izen ‘gau’ → perpaus ‘gaua da’ → aditzondo ‘gauez’. Are interesgarriago, ojibwa hizkuntza algonkiarreko tepikk-ek bi balio ditu, ‘gau’ eta ‘gauez’: Watkinsek azaltzen duenez, hitz hori perpausa da jatorrian (3. pertsonako markarekin), eta perpaus ‘gaua da’ → izen ‘gau’ → aditzondo ‘gauez’ bilakaera izan du; familia bereko menomini hizkuntzako tepε·h kognatuak “last night” esanahia hartu du. Euskal barda bezalaxe, funtsean, -da 3. pertsonako marka edo kopularekin, eta esanahi horrekin berarekin.
Bi aukera daude gaur eta barda hitzen arteko lotura ulertzeko: zuzenean gaur-en eratorri gisa har liteke bart, edo, bestela, atzerago joz, *gau haur da-tik esplikatu bart, eta gau haur-etik gaur. Lehen aukerak zailtasun semantikoa izan lezake, gaur-en adiera zahar orokorra ‘gaur gauean’ baita eta tarteko urratsen bat beharko baikenuke ‘iragan gauean’ azaltzeko. Agian errazagoa da bi esapide bereizitatik azaltzea —gau haur eta gau haur da—, zein bere bilakabide fonetiko eta semantikoarekin: formari dagokionez, *gauaurda > barda onartu beharko genuke, baina b-rainoko bilakaera fonetikoa ez da argia.
Esanahiari dagokionez, gau + hau osaerako hitz edo esapideek aurreko zein hurrengo gaua adieraz dezakete: kat. zah. anit (< lat. hac nocte ‘gau honetan’, edo a preposizioarkein, Corominesen ustez, DECat 5, 933ab, nit) bi balioekin aurki daiteke: gerora, Valentzian ‘bart’ esanahiarekin espezializatzen da, eta Eivissan ‘gaurko gauean’-ekin; badirudi eusk. bart-en kasuan ‘atzo gauean’ erabilera espezializatu dela, gazt. anoche-n bezala; ez dago argi espezializazio honetan -da kopulak zer eragin izan duen, baina bere balio lokatiboarekin lot liteke (cf. leku-kasuetako -rat < *-rada etab.; de Rijk 1992). Ik. gaur.
berdantza (1745: Larm). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip., gnaf.). Nagusi den berdantza aldaeraz gain, badaude berdentza (berdentza-bart gnaf.) eta berdontza (berdontza-gau gip.) ere. Esanahia ‘herenegun gau’ da (Añib “ante anoche” (gip.)).
berdantza-antxiti (“tras anteanoche” Azk (bizk.)), berdantza-bart (“anteanoche” berdanzart Larm; berdantzarat Larm; berdantzabart Añib (gip.)), berdantza-bart antxiti (“ante anteanoche” berdantzat antxiti Larm), berdantza-gau (berdontza-gau ZegHizt; berdantza-gau Azk (gip.)).
► Barda- baten gainean daude eratuak aldaerak, eta disimilazioz dugu a-a > e-a aldaketa. Bigarren zatiak -rantz/-rontz dakar gogora, eta kasu horretan baliteke alatiboa izatea -a (cf. aitzina). Esanahi etimologikoa ‘bart inguruan, aldera’ edo litzateke; ohartu behar da berdantza hutsak ez duela lekukotasun handirik, baina bai berdantza-bart-ek; cf. kideko gip., gnaf. bezpera-bezperagoan, etab.
♦ afari (abari xiii.-xiv. m.: FuerGNav [esta zena es clamada en los bascongados on bazendu avaria];[3] afari ~1496: RS; auhari 1657: Oih; aihari 1696: Belap). ■ Hitz orokorra. Afari da forma zabalduena (abari, berriz, aurrena agertzen dena; zaraitzueraz bakarrik gorde da); auhari Oihenart, Tartas eta Amikuzeko lekukotasunetan aurkitzen da, eta aihari Zuberoakoetan (cf. erronk. aigari); apari gip. eta bizk. testuetan erabiltzen da XIX. mendean hasita (aurretik Larramendigan). Mendebaldeko leku askotan azentu markatu gabea du (gosari eta bazkari-k ez bezala). Elkartu-eratorrietan oso zabaldua dago afal- forma.
● afaldu RS; hitz orokorra: afal-, apal-, auhal-, aihal, aigal- aldaerei buruz, cf. goian afari.
● afaloste mendebaldeko hitza; ‘afalondo’: Mogel; ‘sua (egitea)’: Izag AranOñ, Arabako erd. ere bai; ospakizunen batean edo egiten zen afariaren ondoko sua izango zen hasieran, beharbada.
● afari-iski ‘afariusi’: Azk (bizk., gip.); apari-izki Azk (bizk., gip.); iski ‘txiki’-rekin, ik. afariusi.
● afariusi Ubill; afarusi Larm, Legaz; bigarren osagaia uzi/usi dela dirudi, ‘moduko’ esanahiarekin.
afalaitzin (Ax), afalaurre (Larm, Azk), afaldar (Azk; -tiar Duv), afal-jaki (auhal-iaki Oih), afal-leku (Pouv), afal-muga (‘afalordu’: Pouv), afalondo (Leiz), afalordu (Leiz), afaltegi (Urte, Larm, Mburu), afal-tenore (Azk (zub.), Xalb), afaltoki (Urte, Larm, Lardiz), afaltzaga (‘afaldu gabe’: RS; atzizkiaz, ik. -ge), afari-izen (‘afari-lege’: Izag/Elexp (bizk.)), afarika (jolasa: Azk), afariketa(n) (jolasa: Azk), afari-lege (Alzaga), afari-merienda (frBart), afari-modu (‘afari-lege’: Etxag), afarita- (-ko Land; -n Lazarg; -rean Lazarg; -ra TolosBerts; -rako Bilintx; -z Larrasket (zub.)), afarite ([leku kasuekin] Leiz), afaritxo (Pouv). Cf. eztei-afari, gabon-afari, galafari, goiz-afari, lapur-afari, lor-afari, sorgin-afari…
► Osaeraz gau + -hari dela dirudi, nahiz eta gutxi diren hasierako g- baten erortzearen adibideak (cf., agian, izurde < *giza-urde). Bigarren osagaia -hari da, txistukari ondotik -kari den berbera (cf. askari, ba(ra)zkari, gosari…); ik. -hari, s.v. hartu. Afal- albokariduna hitz elkartu eta eratorrietako fonetismoen bidez azaltzea da egokiena, ziurrenik, jatorrizko hotsa -l- izan zitekeela iradoki izan bada ere (ik. Gavel 1921: 213-214 eta FHV 317-319). Beste hainbeste askari/askal-, bazkari/bazkal- eta gosari/gosal- bikoteentzat; ik. abere xehetasun gehiagorako.
Esanahiz ‘gaueko otordua’ litzateke, askari arratsekoa litzatekeen bezalaxe (FHV 246, 38. oh.). Jatorrizko osagaien esanahia gorabehera (ik. behean beste aukera bat), otorduen izenak erabilerak ditu nolazpait espezializatzen: cf. kat. sopar ‘afari’, afaritan zopaz besterik jan badaiteke ere, eta bereziki gazt. comer/comida ‘bazkaldu/bazkari’, haren osagaietan ‘jan’ orokorra egonik ere otordu nagusien artean bazkariari atxikia geratu dena.
Aldaera guztiak esplika ditzakeen forma *auhari da: batetik ekialdeko forma hasperendunak,[4] eta bestetik hasperenik gabeko abari zaharra, tarteko *awari-rekin. Forma igurzkariduna, afari, bitara azaldu izan da: abari-tik abiatuta -b- eta -f- arteko txandakatze ezagunaren bitartez (cf. kafia/kabia, afia/abia, nabarreri/nafarreri), edo -wh- > -f- bilakabidearen bitartez (Trask s.v. eta Hualde 1997a: 422-423); apari aldaera afari-tik azaltzen da (FHV 263-264).
Ezin da proposatu aho izatea lehen osagaia, *aha-hari aitzinformatik abiatu beharko baikenuke, eta hor ez dago beharrezko dugun -au- diptongorik (ahuspez eta holakoek badute diptongoa, baina bestelako sintaxia dute, eta ez dira elkarketa edo eratorpenaren adibide).
Jatorri latin-erromantzeko proposamenak baztertzekoak dira: apal-ekin lotzen du Boudak (1950: 52, 1. oh.), lat. *apparium-ekin Schuchardtek (1903: 397; cf., bestalde, apairu); formalki (-hari/-kari dute bigarren osagai gisa) zein esanahiaren aldetik (jatordu izenak dira) talde bat osatzen du afari-k gosari, bazkari eta askari-rekin.
! bariku (1653: Mikol). ■ Bizk. testuetan ageri da (Mikol enas orren delikadua zein judegua barikuz, Kapan barikuan eta zapatuan, Olaetx ez itxi bariekurik… obra on bat egin bagarik); ik. ortzirale, egubakoitz. XX. mendea baino lehen, bari(j)eku forma ZarBulda, Olaetx eta Mogelengan ageri da, eta bari(j)aku, berriz, JJMogel, Astar, Uriarte eta EAzk-engan.
► Hitzaren jatorrizko osaera *abari bagako egun ‘afari gabeko egun’ izan litekeela proposatzen du Mitxelenak (1971a: 587), bilakaera honekin: *(a)baribakoeun > *bari(b)akoun > *bariakun > bariaku > bariku. Badirudi aurreko -i-ren asimilazioz azalduko lukeela Mitxelenak barieku. Hastapeneko bokalaren galerarako, ekialderagoko mazte < emazte dakar gogora Mitxelenak, baina ohartaraziz Bizkaitik urrutikoak direla aferesi horiek; agian egokiagoa izan daiteke bestelako aferesi orokorragoetan pentsatzea (cf. agian gurdi, txakur eta zauri, ik. han).[5] Bukaerako sudurkarirako cf. herenegu/herenegun, etab.
Mitxelenaren beraren ustez, arazo larriena hastapeneko a-ren galerarena da, holako aferesiak bizkaieraren eremutik urrunekoak baitira. Alabaina, hitzak zeukakeen azentuari erreparatuta, galera hori hobeki ulertzen lagundu lezakeen bilakaera proposatzen du Hualdek (1994: 202): dioenez, halako hitz elkartu edo eratorrietan, lehen osagaiaren azentua azken silaban egoten da —bigarren osagaia edo atzizkia aurreazentuatzailea baldin bada—, eta *(a)barí-bako-eun > *barí-(b)ako-un > *baríakun > baríaku > baríku bilakaera izango genuke, abarí- batetik abiatuta.
Esanahiaren aldetik, grekotik itzulitako cena pura ‘afari aratz, garbi’ dakar Mitxelenak, paralelo moduan; esaten du Erromanian ez dela oso hedatua, baina ezaguna dela, nolanahi ere.
Eman izan diren bestelako azalpenek ere arazoak dituzte: barau-rekin lotu izan da (eta baita bare-rekin ere, Garate 1933: 96), baina bokalismoa eta osaera bera ezin dira aise azaldu hortik; lat. *Veneriacum ere proposatu izan da, ‘Venusen egun’ edo —cf. kat. divendres < lat. diēs Veneris, etab. —, baina aldaera hori ez dago dokumentatuta. Ik. AgudTov s.v.