- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
apez / apaiz (apez 1265: SJuan [Don Garcia Apezteguico]; apaez 1387: ArchOiarII [Martín Ybánnez de Apaezche]). ■ Hitz orokorra erdi-ekialdean; Landuccigan ere agertzen da, baina ia batere ez bizkaitarrengan (ik. abade). Apaez Landuccik dakar, baina cf. ekialderago Oiartzungo Apaezche; apaiz da gip. forma (OArin apeiz), eta ap(h)ez ekialdekoa. Apaz aldaerak lekukotasun urriagoak ditu.[1]
□ Erdi Aroan, adibide ziurrak izan gabe ere, badira hitzarekin lotura izan lezaketenak: Sancto Petro de Auaiz (DocLeire 1095), herskari ahostunarekin (egun Abaiz da); amaierako afrikatuarengatik interesgarria da comendatoris d’Apaycha (ColRonces 1253). Orobat Gaztelako dokumentuetako Abeiza abba, Abeza eta Hapaz antroponimoak (ColCard 926, 929 eta 962).[2] Bada Pero Periz Apezgayz bat (PobNav 1366); esanahirako, Michelco Beretergaitz (ColBNavI 1378) adibidearekin konpara liteke, eta, aurkako esanahiarekin, cf. don Martin Sanches d’Urduna dicho “Abade Hona” (ColCenar 1413). Satzname ederra da Apezac Ardoa Ixurizuena (LéxNavI 1567).
Ezin da apaz aldaeraren adibidetzat hartu Martin Perez de Apazechea (ArchMutr 1518-1520), ugaria baita Apaezechea bilduma horretan; cf. agian Lostau dappasoroe (CenSoul 1377).
Apaez aldaera bilduma gehiagotan ere aurki daiteke: cf. Miquele de Apaezechea (ArchRentII 1475), Domingo Peres de Apaezechea (SimancGuip 1499; Zizurkilgoa edo), Martin Peres de Apaezechea (ArchMondVI 1514), Martín Pérez de Apaezechea (ArchPasai 1517).
● apex-seme goitizena: Martín, Apex Seme (LéxNavII 1552; Ultzama), cf. behean Landuccioren apezandre.
● apezetxe Pouv; cf. Per Arnald, seynor de Appezeche (CenBNav ~1350).
● apeztegi Pouv; ik. goian Apeztegui-.
apaizburu (Lardiz), apaiz-opil (TxAgir), apaiztar (‘apaiz kutsuko’: Larm, JesBDeya 1919), apaiztoki (Izt [Aldare nagusiaren aurreko Apaiztokia]), apaizurren (‘diakono’: Larm, Ubill), apezaita (‘erretore’: Larm, Ubill), apezandre (Land [mançeba, o amiga, amorantea, apaezandrea]), apezarazi (FedProp 1892), apez egin (Pouv), apezgai (Ubill (apaiz-), Hbarren), apezgaitegi (FedProp 1897), apezgo (aphezkoa EtxZib), apez handi (‘ap. nagusi’: EtxZib), apez-jale (‘apezen kontrako’: Duv, Etxam), apezkunde (‘apezeria’: FedProp 1899), apez-liburu (‘brebiario’: Arradoi), apez-mutil (‘diakono’: FedProp1904), apez nagusi (nausi Pouv, Gaszar), apezño (JEtxep), apez-sinesle (Oxobi [apez sinhesle gaixo zozuak]), apeztasun (Haranb [Ordena edo Apeztasuna]), apeztiar (‘apezen aldeko’: Azk (zub.), Lander), apeztu (Pouv, Tartas), apez-txori (Añib (gnaf.)). Cf. auzapez, baldernapez.
► Apaz da lekukotasun ugari eta finkorik ez duen aldaera posible bakarra, segur aski abade hitzak hartua duelako bere balizko eremua. Euskal aldaeren arteko konparaziotik apaez hiru silabako formara iristen gara (cf. amaeka/amaka/hamaika/hameka). Bokalak hiatoan daudela esateko argudio gehigarri gisa zubererazko aphéz oxitonoa dugu, eta bestalde ez zegoen euskara zaharrean -ae- diptongorik (ik. FHV 87-108). Latinezko abbas proposatu izan da honen jatorri gisa; mailegu zaharretan espero dugun bezala, bokal arteko herskari ahoskabea dugu (cf. apate < lat. abbatem), baina bestelako arazoak ditu proposamen honek: batetik, latinetik euskararako egokitzapenean amaierako txistukari afrikatua esperoko genuke, ez igurzkaria (FHV 288-289); bestetik, latinezkoaren bigarren silabako bokal soila bitan erdibitzea eta silaba bakarretik bi ateratzea ezinezkoa da euskaraz.
Lehen arazoaren aurka maiz, deus (< lat. magis, genus) ekar daitezke gogora; baina hitz gramatikalak dira maiz eta deus, azentu beregainik gabeak, eta, alde horretatik, apaiz hitz lexikoaz bestelakoak.
Ez dago azalpen egiantzekorik bigarren arazoarentzat. Aukera bat izan liteke abbas > *apax > *apaix > apaiz/apeiz > apez bilakaera proposatzea, baina horrek ez du erraz azaltzen hitzaren aldaera guztien jatorrian ikusi dugun apaez. Bestelako aukerek are egiantz txikiagoa dute: zinez da zaila abbas-en bigarren silabako bokal luzea diptongatu dela pentsatzea (abbās > *apāz > *apaaz > apaez), ez baitago gertakari horren paralelorik.
Arazo horien gainetik abbas baldin bada jatorria, kontuan izan behar da mailegua latinezko nominatibotik hartzen den kasu bakanetakoa izango dela honakoa; nominatiboa lanbide edo kargu izen zenbaitetan gordetzen dela gogoratzen du Mitxelenak (1974c: 203), deizio moduan erabili ahal zirelako, beharbada (cf. maizter < lat. magister ‘maisu, nagusi’), baina badira salbuespenak (cf. lapitz < lat. lapis). Hitz hau berau akusatibozko formatik ere hartua du euskarak (ik. abade).
apex (~1880: Duv, Elizanb). ■ ‘Tximeleta’ ez ezik, arrain baten izena ere bada Duvoisinen arabera (aphez-xuria ere badakar arrain-izen moduan). Ez dirudi gaur egun hitz hau erabiltzen denik, ez ‘tximeleta’ esanahiarekin bederen (EHHA §25).
□ Erdi Aroan, nahiz eta ez diren hitz honen adibideak, baizik apex ‘apaiz ttiki’ batenak, cf. Bunuzeko Per Arnalt dicho Larrapex (CenBNav 1350) eta Irunberriko Xemeno Apex (PobNav 1366).
► Itxura guztien arabera ap(h)ez du jatorria, sabaikaritze adierazkorrarekin, kasu batean zein bestean; apex-en herskari hasperendunik (-ph-) ez izatea izan liteke eragozpen nagusia. Ohar fonetiko gisa, Lafonek diosku (1952a: 21): “je ne connais pas d’autre cas où deux mots labourdins se distinguent par la présence de z ou de x à la finale”.
‘Tximeleta’ esanahia duen formarentzako Schuchardtek latinezko apis ‘erlea’, apem akusatiboan, proposatzen du jatorri gisa (apud Bähr 1936: 87), baina ez dirudi aintzat hartzekoa denik, formaren eta esanahiaren arazoak direla tarteko. Hipotesi nagusiak (apez > apex), gainera, bere alde du esanahiaz eman dezakegun azalpena: izan ere, Europako hainbat hizkuntzatan behialako sineskera paganoekin lotuta ageri da tximeletaren izena; horien arabera, tximeleta jendearen arima bera zen (cf. gr. zah. ψῡχή ‘arnasa, bizi-indar’, ‘gogo, arima’, ttikigarriarekin ψυχ-άριον ‘tximeleta’; aipagarria da ψυχ-αγωγός ‘arimen gidari’ eratorria; Beekes s.v. ψῡχή), edota zeru edo zeruaren mezulari gisa identifikatzen zen (Contini 1996: 168-173). Bähr-ek dioskunez (1928: 2-4, 1936: 86-93), euskal lekukotasunetan ere badugu ikuskera horien arrastoa, garai bateko espiritualitate animistaren hondar gisa. Badirudi, beraz, mundu kristauak beretutako antzinako erlijio horiekin lotuta egon litekeela tximeleta erlijioaren alorreko hitz batekin izendatzearen arrazoia; antzinako ikuskera horren adierazle dira, halaber, zeruko aingeru, jaungoikoaren mandatari, jainkoilo eta, agian, abadota ‘liztor’ (cf. gask. abadòt ‘abade txiki’, ‘liztor’).
Hitzaren beste adierari dagokionez, arrain zenbait izendatzeko ‘apez’ edo antzeko esanahia duten izenak erabiltzea arrunta da inguruko hizkuntzetan: gazt. abadejo ‘bakailao’ (zomorro hegalari baten izena ere bada, gainera) eta baita, beharbada, kat. capellà ‘bakailao’ ere (DCECH 1, 4a, abadejo). Bada gazt. pez cura ere, eta hegalen kolore beltzarengatik hartzen du izena (Ictioterm s.v. chromis chromis). Abadejo-ren kasuan, ordea, bestelako aukerak ere ematen dituzte Corominasek eta Pascualek (DCECH 1, 4ab): (1) curadillo ‘bakailao ondu, idor’ izenetik cura ‘apez’ ulertuta sortuko zen abadejo; (2) arrain hori jaten zuten komentuetan, eta lotura egingo zen kontsumitzaileen eta arrainaren izenaren artean. Bestelako daturik gabe, zail da erabakitzen zein aukera hobetsi behar den euskal hitzaren kasuan.