Itxaro Borda
Iparraldean idazten da oraindik euskaraz, eta literatura. 1545ean, Bernat Etxeparek abiarazi tradizio ildo handi eta luze baten emaitza dela ezin uka. Laurogeiko hamarkadan, Maiatz aldizkari eta argitaletxeak Iparraldean ekoizten zena garaikide egiteko saioa ezaguna da. Lur horren gainean, azken urteotan, idazle berri (eta gazte) andana bat plazaratu da Gazte Luma sariketari esker.
Hala ere, Iparraldeko euskara leitzen dutenen kopurua, adinaren piramideari behatzea aski zaio, apaltzen joan da, eta hiztun berriak ez dira duela bizpahiru hamarkada uste zen bezain laster hazten. Baina argi dago, literaturaren kontsumoa, edozein dela mintzaira, beti minoritarioa suertatu dela, diglosia egoera pairatzen duen euskararen kasuan are zailagoa delarik. Idazleek, hargatik, sortzen segitzen dute, publikatzen, beraientzat ez baldin bada, idazteko unean irudikatzen den irakurle bakar horrentzat bederen.
La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.