|
Hitz elkartu mota |
Idazkera zuzenak |
|---|---|
|
Aposizioak |
Bidasoa ibaia, Eiffel dorrea |
|
Aditz-lokuzioak |
irri egin, hitz eman |
|
Erramolde batzuk (instrumentalean, partitiboan eta genitiboan) |
etxez etxe, eskurik esku, menderen mende |
|
Aditza + berri egiturak |
hasi berri, sartu berri |
|
Postposizioak |
mahai gainean, aste barnean |
|
Izena mugagabean + {bila, eske, falta} egiturak |
ogi bila, barkamen eske, harreman falta |
|
{erdal, euskal, giza} + izena egiturak |
erdal gramatika, euskal idazleak, giza zientziak, itsas garraioa |
|
Lehen osagaiak bukaerako -a galtzen duelarik (kultura, literatura, natura…) marratxorik gabe idazten da. |
kultur emankizuna, literatur saioa, natur zientziak Lehen osagaia osoa denean, bi formak onartuak dira: kultura(-)emankizuna, literatura(-)saioa, natura(-)zientziak |
|
Konposatu kimikoen nomenklaturan ez da marratxorik erabiltzen (777). |
NaCl konposatua izendatzean, honela idazten da: sodio kloruroa (*sodio-kloruroa) |
|
Hitz elkartu mota |
Idazkera zuzenak |
|
|---|---|---|
|
Hitza errepikatzen denean |
bihotz-bihotzetik, gorri-gorria, zabal-zabalik, zuzen-zuzenean |
|
|
Hitz bikoiztuak atzizki berbera duelarik |
apurka-apurka, egunero-egunero, emeki-emeki |
|
|
Bikoteak adierazten dituzten hitz elkartuak (familiarekin, koloreekin, bi aditzoinekin, etab. erabiltzen dira) |
seme-alabak, xuri-urdin, joan-jin |
|
|
Onomatopeiak eta lokuzioak |
briu-brau, nahas-mahas, zirt-zart |
|
|
Leku-izen batzuk Kasu: bi hizkuntzatan ematen direnean, zehar-marra (/) erabiliko da. Ikus Euskaltzaindiaren 141. araua «Herri izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera». |
Maule-Lextarre, Ainhize-Monjolose Baiona / Bayonne eta ez *Baiona-Bayonne |
|
|
Osagai bat baino gehiago badelarik, usaietan da marratxoa errepikatzea ([EBE:777). |
edari- eta izozki-saltzaileak auto-saltzaile eta -konpontzaileak |
|
|
Hitz elkartu mota |
Idazkera zuzenak |
|---|---|
|
{aditzoin + izen} egiturak |
aztergai, biltoki, egongela |
|
{aditzoin + izenondo} egiturak |
aldagaitz, ulerterraz |
|
Aditz-elkarte arruntak |
gaitzetsi, indargabetu, odolustu |
|
Hitz eratorriak |
bizardun, hargin, langile |
|
Izen-elkarteak |
batzordeburu, legegizon, solaskide |
|
Lehen osagaia {aitzin edo aurre, azpi, gain} delarik |
aitzinkontu, azpiegitura, gainazal |
|
{zenbatzaile + izen} egiturak |
begibakar, ehunzango, lauburu |
|
Hitz elkartu mota |
Idazkera zuzenak |
|---|---|
|
Izen-elkarte arruntak |
eguzki lore edo eguzki-lore, merkatari mundu edo merkatari-mundu |
|
Egile-elkarteak |
karrika garbitzaile edo karrika-garbitzaile, harri altxatzaile edo harri-altxatzaile |
|
Ekintza-elkarteak |
adar jotze edo adar-jotze, zikiro jate edo zikiro-jate |
|
Bukaerako -a atxikitzen denean (-a berezkoa) |
biologia azterketa edo biologia-azterketa |
sudur-luze edo sudurluze, buru-soil edo burusoil, odol-bero edo odolbero
Euskal Elkargoa eta ez *Euskal-Elkargoa
Euskal Herria eta ez *Euskal-Herria
La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.