Le basque de main en main

199. araua. Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak

Gramatika-atalak: Onomastika

Ohar orokorrak

  • Euskal Herriko hainbat leku-izen arautu ditu Euskaltzaindiak, bai banaketa administratiboari dagozkionak, bai eta entitate geografiko jakin batzuei lotutakoak ere. Azken multzo horretan sar daiteke itsas hegiko izen nagusiak biltzen dituen arau hau.
  • Euskal Herriko hiru lurralde bustitzen ditu Kantauri itsasoak: Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi. Hiru multzotan antolatu dira Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak: Bizkaiko itsasbazterreko izenak hasieran, Gipuzkoakoak ondoren eta Lapurdikoak azkenik. Hemen azken horiek emanen ditugu bakarrik.
  • Entitate geografiko ugari ditu euskal itsasbazterrak: haitzak, hondartzak, lurmuturrak, badiak... Halakoak izendatzeko leku-izenetako batzuk mapa zehatzetan baino ez dira ageri, udal-mapetan eta turismo-gidetan, esaterako; beste batzuk, berriz, izaera nagusikoak dira, mapa orokorretan agertzeko modukoak. Gehienbat, azken multzo horretako izenak hautatu dira arau honetan.

Zerrendaren egitura

  • Tauletako informazioa lau zutabetan banatu da. Lehenengoan, leku-izena agertzen da, osagai espezifikoa, eta, batzuetan, baita osagai generikoa ere. Bigarren zutabean, izen bakoitzaren entitate geografikoa zehazten da. Hirugarrenak toponimoa kokatuta dagoen udalerriaren izena dakar. Laugarren zutabean, zenbaki baten bidez zehazten da zein mapatan dagoen leku-izena.
  • Lehen zutabeko izen arautuak bi osagai dituenean, zati espezifikoa eta zati generikoa, bigarrenak bat egiten badu izendatzen duen entitatearekin, letra xehez hasita jarri da; osterantzean, bi osagaiak doaz letra larriz hasita. Algorriko muturra (-a), esaterako, letra xehez hasita ageri da, muturra “punta” entitatearen baliokidea baita. Biarrizko Hondartza Handia (-a) izenaren kasuan, bai Hondartza, bai Handia, biak eman dira letra larriz hasita, izen espezifikoaren parte direlako.
  • Alonimoa Horrela izendatzen da leku-izen baten izen baliokidea. Biarritzen dagoen San Martin izeneko lurmuturrak ere badu alonimoa: Haitzarte. Horrelakoetan, denborak (erabilerak, alegia) esango du zein nagusitzen den.
  • Era laburra Leku-izen batzuen ondoan era laburrak ere ematen dira. Erromardiko hondartza izenari, adibidez, Erromardia (-a) gehitu zaio.
  • Izen hedatua Beste zenbaitetan, izen jakin bati, izen bereko beste lekuetatik bereizteko, izen hedatua edo garatua gehitu zaio. Erdiko hondartza (-a) izenak, kasu batean Ziburuko Erdiko hondartza izango du izen hedatutzat, eta beste batean, Bidarteko Erdiko hondartza.
  • Lehen zutabean, bi osagai edo gehiago dituzten izenetako zati generikoan, tradiziozko erabilera gorde da: koska, muturra edo punta. Sinonimotzat jotzen dira, eta bizirik daude. Araua ulertzea errazteko eta estandarizazioaren izenean, entitate geografikoa ematean (bigarren zutabean) forma bakarra erabili da: “punta”. Nolanahi ere, beste zenbaitetan, zati generikoaren ahozko lekukotasunak estandarrera ekarri dira; esaterako, hondartzak eta itsasargiak aipatzean (plaia, aritzie > hondartza; paola, farua > itsasargia).
  • Ipar Euskal Herriko, Lapurdiko hiru mapak, artikulu honen bukaeran aurkituko dira.

 

Ipar Euskal Herriko izenak geografikoki antolatuta, hegoaldetik iparrera: Lapurdiko leku-izenak

Izena Entitate geografikoa Udalerria(k) Mapa
Hendaiako portua(-a) portua Hendaia 9
Zokoburuko hondartza hondartza Hendaia 9
Ondarraitzu hondartza Hendaia 9
Dunbarrietako hondartza hondartza Hendaia 9
Dunbarriak (-ak) uharteak Hendaia 9
Dunbarriluzea (-a) uhartea Hendaia 9
Dunbarrizabala (-a) uhartea Hendaia 9
Erretak (-ak) uharteak Hendaia 9
Santa Ana lurmuturra Hendaia 9
Lohiko badia badia Hendaia 9
Txurruta uhartea Hendaia 9
Sorginzilo kostaldea Hendaia 9
Exanzabalgo itsaslabarra (-a) kostaldea Urruña 9, 10
Zokoko itsasargia (-a) itsasargia Ziburu 10
Zokoko gaztelua (-a) monumentua Ziburu 10
Zokoko gazteluko hondartza; Gazteluko hondartza [era laburra] hondartza Ziburu 10
Artha dikea Ziburu, Donibane Lohizune 10
Zokoko portua (-a) portua Ziburu 10
Belaontzien hondartza hondartza Ziburu 10
Zokoko hondartza; Zokoa (-a) [era laburra] hondartza Ziburu 10
Kuboaren hondartza hondartza Ziburu 10
Ziburuko hondartza; Ziburuko Erdiko hondartza [era hedatua]; Erdiko hondartza [alonimoa] hondartza Ziburu 10
Larraldeneko portua (-a); Ziburuko portua (-a) [alonimoa] portua Ziburu 10
Ziburuko itsasargia (-a) itsasargia Ziburu 10
Urdazuri(ren) itsasadarra (-a) itsasadarra Ziburu, Donibane Lohizune 10
Donibane Lohizuneko portua (-a) portua Donibane Lohizune 10
Donibane Lohizuneko itsasargia (-a) itsasargia Donibane Lohizune 10
Donibane Lohizuneko badia badia Ziburu, Donibane Lohizune 10
Donibane Lohizuneko Hondartza Handia (-a); Hondartza Handia (-a) [era laburra] hondartza Donibane Lohizune 10
Balearen Bizkarra (-a) hondartza Donibane Lohizune 10
Santa Barbara lurmuturra (-a) lurmuturra Donibane Lohizune 10
Santa Barbarako itsasargia (-a) itsasargia Donibane Lohizune 10
Erromardiko hondartza; Erromardia (-a) [era laburra] hondartza Donibane Lohizune

10
Lafiteneko hondartza; Lafitenea (-a) [era laburra] hondartza Donibane Lohizune 10
Maiarkobaitako hondartza; Maiarkobaita [era laburra]; Maiarkoenea (-a) [alonimoa] hondartza Donibane Lohizune 10
Zenizko hondartza; Zenitz [era laburra] hondartza Donibane Lohizune, Getaria 10
Arotzenkosta hondartza Getaria 10
Getariako portua (-a) [Lapurdi] portua Getaria 10
Parlamentuko hondartza; Parlamentua (-a) [era laburra] hondartza Bidarte 10
Uhabiko hondartza; Uhabia (-a) [era laburra] hondartza Bidarte 10
Erdiko hondartza; Bidarteko Erdiko hondartza [era hedatua] hondartza Bidarte 10
Erretegiko hondartza; Erretegia (-a) [era laburra] hondartza Bidarte 10
Ehun Mailako hondartza hondartza Bidarte 10
Errege Pabiloia (a) hondartza Bidarte 10, 11
Ilbarrizko hondartza; Ilbarritz [era laburra] hondartza Bidarte 11
Milady hondartza Biarritz 11
Marbella hondartza Biarritz 11
Euskaldunen Kosta hondartza Biarritz 11
Karritz haitza Biarritz 11
Uhalde kostaldea Biarritz 11
Portu Zaharreko hondartza hondartza Biarritz 11
Ama Birjinaren haitza (-a) lurmuturra Biarritz 11
Gamaritz haitza Biarritz 11
Biarrizko portua (-a) portua Biarritz 11
Lo Bastar haitza Biarritz 11
Hondartza Handia (-a); Biarrizko Hondartza Handia (-a) [era hedatua] hondartza Biarritz 11
Miramar hondartza Biarritz 11
San Martin; Haitzarte [alonimoa] lurmuturra Biarritz 11
Biarrizko itsasargia (-a) itsasargia Biarritz 11
Amodio Ganbara hondartza Angelu 11
Klubeko hondartza hondartza Angelu 11
Urrezko hondartza hondartza Angelu 11
Mariñela hondartza Angelu 11
Kortsarioen hondartza hondartza Angelu 11
Madragattipia (-a) hondartza Angelu 11
Madraga hondartza Angelu 11
Itsasoko hondartza hondartza Angelu 11
Xiberta (1) hondartza Angelu 11
Dunetako hondartza hondartza Angelu 11
Zaldunen hondartza hondartza Angelu 11
Barrako hondartza hondartza Angelu 11
Baionako barra barra Angelu 11
Angeluko seinale-dorrea (-a); Seinale-dorrea (-a) [era laburra] itsasargia Angelu 11
Baionako portua (-a) portua Angelu 11
Uhin-harresiko portua (-a) portua Angelu 11
Aturri(ren) itsasadarra (-a) itsasadarra Angelu 11

 

Mapak

  • Zerrendaren ondotik, Ipar Euskal Herriko kostaldea irudikatzen duten hiru mapa ezarri dira, zerrendan ageri diren leku-izen guztiak zein bere kokalekuan adierazten dituztenak, hurrenkera honetan (hegoaldetik iparrera):

9. Bidasoa

Lapurdiko mapak: Bidasoa

10. Urdazuri

Lapurdiko mapak: Urdazuri

11. Aturri

Lapurdiko mapak: Aturri

 


(1) Xiberta izen historikoak gaur egun hondartza-eremu zabal samarra hartzen du.

Euskaltzaindiaren araua
199. arau osoa ikusi

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus