Zenbakiak |
Zenbakiak letratan |
Oharrak |
||
---|---|---|---|---|
0 |
zero, huts |
Bi formak erabiltzen dira. |
||
1 |
bat |
|
||
2 |
bi |
Iparraldean, biga forma ere bada, baina izenordain gisa bakarrik. Zonbat haur eri dira? Biga (edo Bi haur). |
||
5 |
bost |
Iparraldeko euskalki batzuetan, bortz erabiltzen da: bortz egun, hamabortz urte. |
||
18 |
hemezortzi |
hamazortzi forma ere onartua da. |
||
20 |
hogei |
Euskaltzaindiak gomendatzen du hogoi ez idaztea. |
||
21 |
hogeita bat |
Hogei, eta juntagailuari lotua delarik, hogeita bilakatzen da. |
||
60 |
hiruretan hogei |
hiruretan hogei edo hirurogei: bi formak onartuak dira. |
||
80 |
lauretan hogei |
lauretan hogei edo laurogei: bi formak onartuak dira. |
||
300 |
hirurehun |
Tarteko -r- hori hirur zenbakiaren aldaera zaharraren arrastoa da. |
||
400 |
laurehun |
Tarteko -r- laur zenbakien aldaera zaharraren arrastoa da. |
||
1200 |
mila eta berrehun |
Mila zenbakitik gora, eta juntagailua ematen da milakoen eta ehunekoen artean. |
||
1202 |
mila berrehun eta bi |
Unitateak badirelarik, eta juntagailua ematen da azken zenbakiaren aitzinean. |
zero, huts, bost edo bortz, hemezortzi edo hamazortzi, hogei, hiruretan hogei, lauretan hogei, mila eta berrehun
*hiruehun, *lauehun, *hogoi (nahiz Iparraldeko usaietan den), *hiruretan hogoi, *lauretan hogoi, *mila berrehun, *%10, *10% edo *10 %
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.