Euskara eskuz esku

39. araua. Zenbait aditzen erregimena

Gramatika-atalak: Sintaxia
  • Aditz-erregimenari dagokionez, azpimarratzekoa da aditz batzuek nor-nork forma hartzen dutela (erran nahi baita du aditz laguntzailearen formarekin), beste batzuek nor-nori-nork (dio aditz laguntzailearen formarekin) forma eskatzen dutelarik.
  • Gonbidatu aditzak du (*edun aditz laguntzailea) eskatzen du euskara batuan.

    Mikel afaltzera gonbidatu dute eta ez *gonbidatu diote.

  • Iguriki eta igurikatu aditzek du (*edun) eskatzen dute euskara batuan.

    Ez dute bertzerik igurikatzen eta ez *diote.
    Batak bestea igurikatzen zuen eta ez *zion.

  • Itxoin eta itxaron aditzek dio (*edun) eskatzen dute objektua dutenean.

    Mireni itxoin zioten eguerdi arte.
    Baina objekturik gabe du (*edun) eskatzen dute:
    Egongelan itxoin dute goiz osoan.

  • Deitu, lagundu aditzekin du (*edun) edo dio (*edun) erabil daitezke.

    Mikeli deitu diogu (Hegoaldea) / Mikel deitu dugu (Iparraldea)
    Mikeli lagundu diote (Hegoaldea) / Mikel lagundu dute (Iparraldea)

Idazkera zuzenak

gonbidatu dute, igurikatzen du, deitu du (deitu dio Hegoaldean), lagundu du (lagundu dio Hegoaldean)

Idazkera okerrak

*gonbidatu diote, *igurikatzen dio

Euskaltzaindiaren araua
39. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
720. fitxa, 806. fitxa, 861. fitxa, 394. fitxa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus