Euskara eskuz esku

111. araua. Izen-sintagmen arteko juntadura dela eta

Gramatika-atalak: Sintaxia
  • Arau honek izen-sintagmen arteko juntaduraz tratatzen du. Euskaltzaindiak ondoko gomendioak ematen ditu:
    • Lehenik, kasu-marka bera dakarten sintagmak beti junta daitezke.

      Itsasoan eta mendian gaindi ibili da txoria.
      Zuri eta eni (niri) aipatu digu berri ona.

    • Gerta daiteke kasu-marka behin bakarrik jartzea, bigarren sintagmaren bukaeran, bereziki izenak arlo berekoak direlarik. Baina horrelakoetan, lehen izena mugagabean egoten da.

      Gorputz eta arimatik atera den oihua entzun da.
      Bere emazte eta alabari galdetu diet.

    • Pluraleko sintagmetan, izenak ere junta daitezke, kasu-marka bukaeran emanez. Kasu-sintagmak juntatzea edo izenak juntatzea, aukeran izaten da orduan:

      Maite ditut lagun eta ahaideak edo Maite ditut lagunak eta ahaideak.
      Adiskide eta lankideei kontatu diet edo Adiskideei eta lankideei kontatu diet.

    • Determinatzailea duten kasu-markarik gabeko izen-sintagmak ez dira juntatzen ahal kasu markadun sintagma batekin:

      *Mendia eta itsasotik heldu da ura.
      *Adiskideak eta lagunez mintzatu zara.
      *Irakaslea eta ikaslearen arteko harremana.

      Forma zuzenak ondokoak dira:

      Mendi(tik) eta itsasotik heldu da ura.
      Adiskide(ez) eta lagunez mintzatu zara.
      Irakasle(aren) eta ikaslearen arteko harremana.

Idazkera zuzenak

Itsasoan eta mendian gaindi ibili da.

Zuri eta eni (niri) erran digu.

Idazkera okerrak

*Itsasoa eta mendian gaindi ibili da.

*Zu eta eni (niri) erran digu.

Euskaltzaindiaren araua
111. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
569. fitxa, 876. fitxa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.