28. araua. Aditzoinen forma

Gramatika-atalak: Aditza
  • Aditzoina partizipio burututik bereizten da, aspektu-markarik ez baitu hartzen: eros aditzoina / erosi partizipio burutua (zehazki, aditzoina eros + aspektu burutua -i). Bizkitartean, erran, joan bezalako aditzek forma bera atxikitzen dute, izan aditzoin ala partizipio burutu.

Partizipio burutua

Aditzoina

etorri

etor

hartu

har

erran

erran

joan

joan

  • Bukaeran -tu / -du duten aditz batzuek -t atxikitzen dute beren aditzoinean.

Partizipio burutua

Aditzoina

ausartu

ausart

ezagutu

ezagut

landu

lant

ohartu

ohart

  • Bestalde, partizipioak txistukari bat (s, z) duelarik -turen aitzinean, doakion aditzoina afrikatuarekin (ts, tz) agertzen da.

Partizipio burutua

Aditzoina

hustu

huts

aberastu

aberats

piztu

pitz

moztu

motz

  • I-rekin bururatzen diren aditzen kasuan, aditzoin batzuk -i berezi hori gabe agertzen dira: ikasi (partizipioa) > ikas (aditzoina); eta beste batzuek, aldiz, bukaerako -i atxikitzen dute: jalgi (partizipioa) > jalgi (aditzoina).
  • Iparraldean, *edin eta *ezan aditz laguntzaileekin aditzoina sistematikoki erabiltzen da: geldi hadi, har dezagun. Euskaltzaindiak erabilera hori onesten eta gomendatzen du.
  • Ohartaraztekoa da Iparraldean (ekialdean) aditzoina baliatzen dela aginduen emateko, Hegoaldean (mendebaldean) partizipio burutua erabiltzen ohi delarik.

AGINTERA

Aditzoina

(Iparraldean)

Partizipio burutua

(Hegoaldean)

aditz laguntzailearekin

Har ezazu!

Etor zaitez!

Hartu ezazu!

Etorri zaitez!

aditz laguntzailerik gabe

Har!

Etor!

Hartu!

Etorri!

  • Galdera eta zehar-galdera jokatugabeetan ere aditzoina edo partizipio burutua erabil daitezke:

    Zergatik euskaraz kanta? (Iparraldea) / Zergatik euskaraz kantatu? (Hegoaldea).

    Ez dakit zer har (Iparraldea) / Ez dakit zer hartu (Hegoaldea).

Idazkera zuzenak

ausart (ausartu), berant (berandu), bat (batu), ezagut (ezagutu), hant (hantu), hert (hertu), laket (laketu), lant (landu), lot (lotu), ohart (ohartu), oroit (oroitu)

ezkon (ezkondu), lagun (lagundu), neur (neurtu)

aberats (aberastu), huts (hustu), pitz (piztu), motz (moztu)

ikas (ikasi), etor (etorri), har (hartu)

hunki, jalgi, bizi, eraiki

Idazkera okerrak

*ausar zaitez, *ohar zaitezte, *hust ezazu *jalg hadi

*ezkont, *lagunt, *neurt

Euskaltzaindiaren araua
28. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
37. fitxa

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper