23. araua. Arazi

Gramatika-atalak: Morfologia
  • Euskara batuan, -arazi atzizkia hobesten da eta ez *-erazi. Salbuespen bakarra adierazi aditzarekin gertatzen da.
  • Formaren aldetik, -arazi atzizkia aditzoinari lotzen zaio: bilarazi (bil + -arazi), ikusarazi (ikus + -arazi), jakinarazi (jakin + -arazi).
  • Euskaltzaindiaren «Aditzoinen forma» 28. arauak -t batekin bukatzen diren aditzoinen zerrenda finkatu du. Hona batzuk: ausart, bat (batu), ezagut, laket, lant (landu), ohart, oroit…

    Arazirekin -t- atxikitzen dute: ezagutarazi (ezagut + -arazi), ohartarazi

  • Aditzoina -r batekin bukatzen denean, normalean -r hori doblatzen da: sar(tu) > sarrarazi, igor(ri) > igorrarazi.

    Salbuespenak: eror(i) > erorarazi, eserarazi, isurarazi

  • Arazi lotzen zaion aditza a bokalaz bukatzen baldin bada, a biekin bat egiten da: aldarazi (alda + arazi), jokarazi, koordinarazi...
  • Xehetasun gehiago ukaiteko, Euskaltzaindiaren 43. araua, «Arazi aditzaren erregimena», kontsulta daiteke.

Idazkera zuzenak

jakinarazi, geldiarazi

ezagutarazi, ohartarazi

erorarazi, harrarazi

aldarazi, jokarazi

Idazkera okerrak

*ezaguarazi, *oharrarazi, *eroriarazi, *erortarazi, *erorrarazi, *hartuarazi, *hartarazi, *gelditarazi, *aldaarazi, *jokaarazi

Euskaltzaindiaren araua
23. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
141. fitxa
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper