Patxi Ondarra Erdoziaren bilduma

Funtsaren deskribapena
Patxi Ondarraren Funts Onomastikoa

A. AZTERTUTAKO AGIRIAK eta ERAUZITAKO ERAK

Patxi Ondarrak Lekarozko kaputxinoen komentuko karpeta handi eta txiki gorri ilunetan eman zizkigun agirietatik 510 aztertu dira; gutxi batzuk errepikatuta daude eta funts onomastiko honetarako interes gutxikoak dira. Aztertutako agiri horietatik erauzi diren erak, berriz, 15.745 izan dira.

B. AGIRIEN ITURRIAK

Ezin da ukatu Patxi Ondarrak emandako material baliotsua artxiboetan emandako ordu aunitzen fruitu izan zela. Lekarozko kaputxinoen komentuan irakasle izan zenean, artxibo batean eta biblioteka batean aritu zen paper zaharren artean. Lehena, Baztango Udaleko Artxiboa izan zen, eta, bigarrena, kaputxinoek Lekarozen zuten komentuko biblioteka.

Baztango Udaleko Artxiboan 368 agiri aztertu zituen (% 72) eta Lekarozko komentuko bibliotekan 138 izan ziren (ia % 27), honela banatuak: 116 Borda-Ubillos funtsekoak[1] eta 22 Aita Donostia artxibokoak. Gainerako 4rak hurrenez hurren dira, ustez Baztango Udaleko Artxibokoak diren 3 eta P. Ondarraren beraren artxibo pertsonaleko agiri bakarra.

Funtsaren iturriak

C. AGIRIAK NOIZKOAK DIREN

Patxi Ondarrak aztertutako agiriak XV. mendetik XX. mendera bitartekoak dira. Mendez mendeko kopurua ez da berbera mendeetan zehar. Lehen agiria 1400. urtekoa da eta azkena 1919koa, eta XV. mendetik XVIII. mendera bitarteko agirien kopuruak goraka egiten du XIX. mendera arte. Nolanahi ere, nagusi dira XVIII. mendekoak (% 51) eta XVII. mendekoak (% 29). XIX. mendekoak % 15 dira eta, azkenik, XV. mendekoak % 0,01 eta XX. mendekoak (% 0,01)[2].

Mendez mende sailkatuta, agirien-kopuruak honako hauek dira:

  • XV. mendea: 5.
  • XVI. mendea: 15.
  • XVII. mendea: 147.
  • XVIII. mendea: 261.
  • XIX. mendea: 77.
  • XX. mendea: 5.
Era dokumentalak mendeen arabera

D. AGIRIETAN ZER AURKITU DEN

Hiru multzo handitan sailkatzen dira Patxi Ondarraren Funts Onomastikoko erak. Nagusi dira antroponimoak edo pertsona-izenak (5.738 - % 36,4), segidan toponimoak edo leku-izenak ditugu (5.727 - % 36,4) eta, azkenik, oikonimoak edo etxe-izenak (2.896 - % 18,4). Aunitz ere gutxiago dira hidronimoak edo erreka- edo ibai-izenak (277 - 0,018), jauregi-izenak (231 - 0,015), auzo-izenak (215 - % 0,014) eta oronimoak edo mendi-izenak (158 - 0,010).

Pertsona-izenekin, leku-izenekin eta etxe-izenekin alderatuz gero, gainerako erak (bentak, bideak, bordak, deiturak, elkarrekikoak, errotak, etxetxoak, gazteluak, hagionimoak, izengoitiak, jentilizioak, kaleak, ponte-izenak, saroiak, zubiak) aunitzez ere gutxiago dira. Hona hemen modu xeheagoan emanak:

zer agiri-kopurua
Antroponimoak 5738
Toponimoa 5727
Oikonimoa 2896
Hidronimoa [toponimoa] 277
Jauregia [oikonimoa] 231
Auzoa [toponimoa] 215
Oronimoa [toponimoa] 158
Borda [toponimoa] 88
Deitura [antroponimoa] 78
Izengoitia [antroponimoa] 57
Hagionimoa [toponimoa] 45
Oikonimoa (?) 34
Zubia [toponimoa] 32
Izengoitia eta oikonimoa [antroponimoa] 29
Izengoitia (?) [antroponimoa] 24
Borda [toponimoa] eta jauregia [oikonimoa] 22
Ponte-izena [antroponimoa] 20
Errota [toponimoa] 17
Gentilizioa 12
Saroia [toponimoa] 10
Benta [toponimoa] 6
Elkarrekikoa [toponimoa] 6
Kalea [toponimoa] 5
Deitura (?) [antroponimoa] eta oikonimoa (?) 4
Bidea [toponimoa] 2
Errota [toponimoa] eta jauregia [oikonimoa] 2
Izengoitia eta deitura [antroponimoa] 2
Etxetxoa [oikonimoa] 1
Etxetxoa eta jauregia [oikonimoa] 1
Gaztelua [oikonimoa] 1
Hidronimoa [toponimoa] (?) 1
Hidronimoa eta elkarrekikoa [toponimoa] 1
Izengoitia eta antroponimoa 1
Izengoitia eta oikonimoa (?) [antroponimoa] 1
Oronimoa eta hidronimoa [toponimoa] 1

E. GAIA

Aztertutako agirietako gaiak aunitz eta mota aunitzetakoak badira ere, guzien artean eskriturak (2778) eta mugarriak (2519) nabarmentzen dira. Maiztasunez urriagoak dira epaiak (1034) eta auziak (831), eta horietatik aski hurbil saroiak (728), mugak (686) edo erroldak (661). Nolanahi ere, ez gara gai izan 592 agiri gai bati edo bertze bati atxikitzeko.

Hona hemen gaiak eta gai bakoitzari atxikitako agiri-kopurua, kopuru handienetik txikienerako hurrenkeran.

gaia agiri-kopurua
Eskriturak 2778
Mugarriak 2519
Epaiak 1034
Auziak 831
Saroiak 728
Mugak 686
Erroldak 661
Zuhaitzak 603
(Hutsa) 592
Ezkontzak 570
Jabetza 408
Hitzarmenak 373
Testamentua 372
Etxeak 369
Errenta 328
Itxiturak 286
Salmenta 249
Bahiketak 182
Memorialak 171
Elkarrekikoak 168
Gutunak 167
Akurak (errentak) 140
Ebazpena 119
Ondasun tasazioa 112
Inbentarioak 102
Eskaera 101
Ahalordeak 97
Izendapenak 97
Kontuak 95
Eliza 92
Proposamena 81
Dohaintzak 80
Armarriak 74
Maiorazkoa 55
Odol garbitasuna 53
Lurrak 51
Bordak 45
Ahaidetasuna 28
Eliak 27
Familia zuhaitza 27
Zorrak 19
Iratzeak 17
Jauregiak 17
Biztanleak 15
Errota 15
Marroak 15
Atxiloketak 14
Galdeketak 14
Gozamen lagapena 12
Espedienteak 10
Indarkeria 10
Meatzeak 10
Jasotako fruituak 9
Kontuak kitatzea 7
Ordenantzak 6
Txostena 3
Elkartasun ituna 1


F. NON EGIN ZIREN

Patxi Ondarraren Funts Onomastikoko eretako ia % 92 Nafarroan kokatuta daude eta % 0,06 Nafarroa Beherean. Gainerako gutxiak batez ere Lapurdikoak dira (% 0,01).

Nafarroakoen artean azpimarratzekoak dira, maiztasunagatik, Baztangoak (4.995), Urdazubikoak (2.336), Bertizaranakoak (1.365) eta Zugarramurdikoak (879).

Nafarroa 14351
Baztan 4995
Urdazubi 2336
Bertizarana 1365
Urdazubi eta Baztan 1331
Zugarramurdi 879
Doneztebe 511
Iruñea 469
Donamaria 277
Arantza 255
Sunbilla 226
Erroibar 204
Luzaide 199
Nafarroa Beherea 1075
Aldude 630
Baigorri eta Baigorriko eskualdea 214
Lapurdi 175
Gipuzkoa 26
Zuberoa 1
Madril 24
...
  1. Bordatarrek Amaiurko Borda jauregian (edo gaur den egunean ezagutzen den bezala, Bordakotxean) dute jatorria. Ubillotarrak, berriz, Bordatarren etxe, lur eta abarren azken jabeak dira.
  2. Nolanahi ere, agiri batzuek data bat baino gehiago dituzte, erraterako, "1499 [1402]", "1584 [1622, 1664]", "1600-1700 [1584]", "1700-1800", "1830-1850"... Halakoetan lehen dataren arabera sailkatu dira.

Nafarroako Gobernua
Euskaltzaindia

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper