Erromako mitologian patuaren irudia ziren. Pertsonen patua idazten zuten brontzezko horma handi batean, eta inork ezin zuen haiek idatzitakoa ezabatu. Hiru ziren: Nona (bizitzaren haria zurtoinetik bere ardatzera biratzen zuena), Dezima (bere hagaz bizitzaren haria neurtzen zuena) eta Morta (bizitzaren haria moztu eta pertsona baten heriotza modua aukeratzen zuena). Greziako mitologian Moirak ziren.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.