Sabino Aranak XIX. mendearen amaieran sortutako neologismoa. Oinarrian aba (ustez, aitaren kide izan zen hitza, hemen asabaren esanahiarekin erabilia) eta herri hitzak dituena. Hitz berri hori berehala zabaldu zen eta jadanik Espainiako Gerra Zibilaren aurrean pertsona-izentzat erabili zen 1939. urtera arte. Ordutik aurrera beste euskal izen guztiak bezala debekatu zuten eta aldatzera behartu.
Zer: Emakume-izena
Non: --
Jatorria:
GOR.SAL.EIZ
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.