1320 resultats pour *:* [1 - 10]
Herrixka despopulatua, Lergan (Nafarroa). Lehen aipua 1095ekoa da, Oria Aznaritzek Leireko monasterioari oparitu zionekoa. Egun, herriaren aztarnarik ezagunena eliza da, teilatua falta zaion arren.
Erdi Aroko izena, 1127. urtean agertzen da Leireko dokumentazioan (Nafarroa).
Ramos (es)
Gaztelaniazko Ramos izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Hitz arrunta da eta ‘zuhaitzen adarra’ adierazten du, batez ere txikia denean.
Erdi Aroko izena. Esaterako, 1350ean ageri da Mendabian (Nafarroa). Latin jatorriko hitza da, euskaraz apate eta abade eman zituena.
Bergarako toponimoa (Gipuzkoa).
Abel (es), Abel (fr), Abel (en)
Itun Zaharreko pertsonaia, Adamen eta Evaren seme kuttuna. Litekeena da jatorriz izena asiriarra izatea. Ezaguna da Bibliako pasartea, non abeltzaina zen Kainek, bekaitzez, Abel anaia nekazaria hil zuen.
Avelino (es)
Gaztelaniazko Avelino izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Izena Italiako Avellino hiri izenetik dator; bertako seme izandako San Andres Abelinori esker zabaldu zen. Santu-eguna azaroaren 10ean da.
Sabin Aranak XIX. mendearen amaieran sortutako neologismoa. Oinarrian, aba (ustez, aitaren kide izan zen hitza, hemen asabaren esanahiarekin erabilia) eta (h)erri hitzak ditu. Hitz berri hori berehala zabaldu zen, eta jadanik 1936ko gerra aurrean pertsona izentzat ere erabili zen, baina 1939 arte soilik, beste euskal izen guztiak bezala debekatua izan baitzen gerra ostean. Gainera, beste izen anitzekin ez bezala, itzultzean gaztelaniazko ordainak arazoak sortzen zituenez gero, agintari frankistek horrela deitzen zirenei izena aldarazi zieten.
Gaztelan Erdi Aroan ageri den izena. Litekeena da jatorria euskaraz Aphez izatea.
Abraham (es), Abraham (fr), Abraham (en)
Judu, kristau eta musulmanentzat, erlijioko pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa da. Beraren seme Isaak eta Ismaelengandik sortu ziren juduak eta musulmanak. Abraham Noeren ondorengoa zen, eta, Ur hirian bizi zela (Mesopotamia), Palestinara joateko agindu zion Jainkoak. Artelanetan sarritan ageri da Isaak semea hiltzeko prest, Jainkoak fedearen froga gisa hala eskatu ziolako. Santu-eguna urriaren 9an da.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.