Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

2491 results for *:* [1 - 10]

Abantza (female)

  • Barrongo (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. XIX. mende arte zutik egon zen ermita, herriaren erdian. Gaur egun, ordea, oroigarri bakarra elizan gordeta dagoen XVII. mendeko irudia da. Done Joanes bezperan ateratzen dute, alor-soroak bedeinka ditzan.

Abarne (female)

  • Ramos (es)

  • Gaztelaniazko Ramosen baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra) (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Osaera: abar eta -ne. Erramu igandean Jesus Jerusalemen sartzea ospatzen da.

Abauntza (female)

  • Erentxungo Andre Mariaren ermita, Iruraiz-Gaunan (Araba), lehen Abauntza herri hustuko eliza zena. Irailaren 8an egiten da erromeria edo beila ermitaraino.

Abeliñe (female)

  • Avelina (es), Aveline (fr)

  • Gaztelaniazko Avelinaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra) (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Izena Italiako Avellino hiri izenetik dator eta bertako seme izandako San Andres Abelinori esker zabaldu zen. Santuaren eguna azaroaren 10ean da.

Abene (female)

  • Pilar (es)

  • Gaztelaniazko Pilar izenaren kideetako bat. Osagaiak: habe 'pilarea; 'zutabea' eta -ne atzizkia, XX. mendean izen femeninoak sortzeko zabaldutakoa). Ikus Pilare.

Aberria (female)

  • Sabin Aranak XIX. mendearen amaieran sortutako neologismoa da. Oinarrian aba (ustez, aitaren kide izan zen hitza, hemen asabaren esanahiarekin erabilia) eta (h)erri hitzak dituena. Hitz berri hori berehala zabaldu zen eta jadanik gerra zibilaren aurrean pertsona-izentzat erabili zen, baina 1939. urtera arte, beste euskal izen guztiak bezala debekatu baitzuten. Gainera, beste izen anitzekin ez bezala, itzultzean gaztelaniazko ordainak arazoak sortzen zituenez gero, agintari frankistek hala deitutakoei izena aldarazi zieten.

Abesti (female)

  • Sabin Aranak XIX. mendearen amaieran sortutako neologismoa da. Oinarrian abes (aho + eres) eta -ti ditu. Bestalde, izen arrunta da egun, 'kantua' adiera duena. R. M. Azkueren ustez, 1927rako hitz arrunta zen. Inoiz antroponimotzat erabili da, hondarreko urteotan.

Abigail (female)

Abiñe (female)

Abisag (female)

  • Abisag (es)

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper