1 emaitza irene bilaketarentzat [1 - 1]
Irene (es), Iréne (fr), Irene (en), Irene (la), Εἰρήνη (el kl)
Grezierako Eirene 'bakea'-tik dator, latineko Ireneren bitartez. Izena lehenago erabilia bazen ere, kristauen artean arrakasta handia izan zuen, bere adiera 'Jainkoaren bakea' mistikoari esker. IV. mendean Tesalonikan bizi izan zen Irene bi ahizpekin batean martirizatu zuten, hildako kristauen haragia jateari uko egiteagatik. IX. mendean honela deitu zen Bizantzioko enperatriz bat. Jaia apirilaren 5ean da. Aldaera: Irea.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.