2405 results for *:* [1 - 10]
Barrongo (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. XIX. mende arte zutik egon zen ermita, herriaren erdian. Gaur egun, ordea, elizan gordeta dagoen XVII. mendeko irudia da oroigarri bakarra. Done Joanes bezperan ateratzen dute prozesioan, alor-soroak bedeinka ditzan.
Ramos (es)
Gaztelaniazko Ramos izenaren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Osagaiak: abar izen arrunta eta -(n)e atzizkia. Atzizkia XX. mendean sortu zuten izen femeninoak sortzeko. Erramu igandean Jesus Jerusalemen sartzea ospatzen da.
Erentxungo Andre Mariaren ermita, Iruraiz-Gaunan (Araba), lehen Abauntza herri hustuko eliza zena. Irailaren 8an egiten da erromeria edo beila ermitaraino.
Avelina (es), Aveline (fr)
Gaztelaniazko Amelia izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Izena Italiako Avellino hiri izenetik dator eta bertako seme izandako San Andres Abelinori esker zabaldu zen. Santu-eguna azaroaren 10ean da.
Pilar (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena. Osagaiak: habe 'pilarea’, 'zutabea' eta -(n)e atzizkia. Ikus Pilare.
Sabino Aranak XIX. mendearen amaieran sortutako neologismoa. Oinarrian aba (ustez, aitaren kide izan zen hitza, hemen asabaren esanahiarekin erabilia) eta herri hitzak dituena. Hitz berri hori berehala zabaldu zen eta jadanik Espainiako Gerra Zibilaren aurrean pertsona-izentzat erabili zen 1939. urtera arte. Ordutik aurrera beste euskal izen guztiak bezala debekatu zuten eta aldatzera behartu.
Fabia erromatar leinu-izenaren txikigarria. IV. mendeko Santa Fabiola ezaguna da berak sortutako ospitaleetan egindako lanarengatik, eta medikuntza sozialaren aitzindaritzat jotzen da. Abusuen biktimen eta dibortziatutakoen patroia da, bera dibortziatuta baitzegoen. Santu-eguna abenduaren 27an da.
Abigaíl (es), Abigaïl (fr), Abigail (en)
Itun Zaharreko pertsonaia, David erregearen hirugarren emaztea.
Emeterio Arresek Olerki berrizte (1952) izeneko olerki-liburuan asmatutako emakume-izena: Abiñe maitagarria, / garbi-solleko txingia. Izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Alazne, Edurne eta beste izenekiko analogiaz sortu zuen.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena. Osagaiak Adan gizon-izena eta -(n)e emakumezkoen atzizkia dira. Ikus Adam.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.
The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.