57. araua - Arauak - ADO

7 emaitza 57. araua bilaketarentzat

Araba: arabar, Arabako euskara (Herrialdea - Euskal Herria (errege-erreginak; herrialdeak))

Araba da, jakina, probintziaren izena euskaraz, l Alaba, jatorrian latinezko planus-ekin lotua. Halaz guztiz, leku askotan arrunta den Araba-herria deitura (gogora bedi Axularren Alaba-herria) ez da gaitzestekoa. Herritarra arabar da (cf. Orti Arauarra, 12. mendean). Arabatar aldaerak ez du inolako pisurik euskara jasoan. Euskalki zaharra, eta, batez ere, Mediterraneoko isurialdekoa, izendatzeko, Arabako euskara da, Euskaltzaindiaren iritziz, forma egokiena, azken urteotan erabili den eta nahasgarri gerta daitekeen arabera formaren aldean

Bizkaia: bizkaitar, bizkaiera (Herrialdea - Euskal Herria (errege-erreginak; herrialdeak))

Bizkaia izenaren inguruan ez da ezein dudarik agertzen. Garai batez hitz arrunta zen honetan, bizkar hitzaren kidekoa, dirudienez (cf. Iheldo Bizchaya, 1141. urtean, egungo Igeldo; Nafarroako La Vizcaya eskualdea; Biscaye, etab.); ez da ahantzi behar a hori artikulua dela, eta horrenbestez, lekuko kasuetan Bizkaiko, Bizkaitik, Bizkaian, Bizkai osoan direla forma zuzenak. Herritarra bizkaitar deitzen da. Euskalkiaren izena bizkaiera da. Bereizi behar denean Ekialdeko, Mendebaldeko, e.a. ezar daiteke aurretik.

Gipuzkoa: gipuzkoar-giputz, gipuzkera (Herrialdea - Euskal Herria (errege-erreginak; herrialdeak))

Gipuzkoa da euskara jasoan gomendatzen den probintziaren forma (Ipuzkoa, 1025. urtean). Euskara batuan baztertzekoak dira, Euskaltzaindiaren aburuz, Gipuzko eta Gipuzku aldaerak. Gipuzkoa izenean a hori berezkoa da, jakina denez: Gipuzkoako, Gipuzkoatik, Gipuzkoan, etab. Herritarraren deitura gipuzkoar edo giputz da (historian zehar, iputz Erdi Aroan, cf. Enecho de Ypuc¸a, don Ypu¸ac de Nauaz, e.a.); baina gipuzkoar orokorragoa da. Euskalkia gipuzkera da. Bereizi behar denean erants daiteke Goierriko, Beterriko, etab.

Lapurdi: lapurtar, lapurtera (Herrialdea - Euskal Herria (errege-erreginak; herrialdeak))

Lapurdi, lapurtar eta lapurtera izenetan ez da inolako zalantzarik, euskara batuko idazkeran kontsonante ondoko aspirazioa kentzea erabaki zenetik. Laburdi, ezaguna denez, oso bakana da euskal testuetan

Nafarroa (Garaia): (Hegoaldeko) nafar-Nafarroa Garaiko, (goi) nafarrera-(goi-) nafarrera (Herrialdea - Euskal Herria (errege-erreginak; herrialdeak))

Nafarroa, Gipuzkoa bezala, a organikoduna da: Nafarroako, Nafarroatik, Nafarroan. Bereizi behar denean Nafarroa Garaia esan daiteke, Axularrez gero bederen erabiltzen den gisara. Horrela bada, Nafarroa Garaiko, Nafarroa Garaitik, Nafarroa Garaian, etab. dira forma zuzen bakarrak, hots, Garaia-rena hori artikulua dela. Naparro, Naparru eta Nabarra ez dira hain erabiliak, eta horrenbestez ez dira gomendatzen. Nafar da herritarraren izena, napar, napartar edo nafartar baino egokiagoa, guztiek nabar dutelarik iturburu (cf. orobat Nabarra edo Nafarra pertsona izenak, baita Nabarrina ere). Nafarroa Garaiko ere esan daiteke, behar izanez gero, edota Hegoaldeko nafar. Euskalkia nafarrera da; zehazteko premia denean, (Iparraldeko eta Hegoaldeko) goi nafarrera, (marra aukeran utziz).

Nafarroa Beherea-Baxenabarre: (Iparraldeko) nafar-Nafarroa Behereko-baxenabartar, (behe) nafarrera-(behe-) nafarrera (Herrialdea - Euskal Herria (errege-erreginak; herrialdeak))

Nafarroa Beherea da probintzia honen izena. Beherea artikuludun denez, Nafarroa Behereko, Nafarroa Beheretik, Nafarroa Beherean, e.a. esan behar da. Baxenabarre ere erabil daiteke (Tartasek Bassanauarre); baina maila jasoan Nafarroa Beherea gomendatzen du Euskaltzaindiak. Behenafarroa, Benabarra, Benaparra, Benaparroa eta abar ez dira inola ere zuzenak. Herritarraren izena nafar da, baina Hegoaldeko beste nafarretarik bereizketa egin nahi bada baxenabartar edo Iparraldeko nafar nahiz Nafarroa Behereko erabil bedi. Euskalkiez denez bezainbatean nafarrera edo behe nafarrera (marrarekin nahiz gabe) erabil bedi, aurretik Ekialdeko nahiz Mendebaldeko ezar daitekeelarik.

Zuberoa: zuberotar, zuberera (Herrialdea - Euskal Herria (errege-erreginak; herrialdeak))

Zuberoa dugu, dudarik gabe, euskara baturako forma gomendagarria. Horren aldamenean, Xibe(r)u´(a); Xibero(a) eta antzekoak ere zilegi dira, baina maila dialektalerako gordeko dira. Cf. Petri Çuberoa, 1378. urtean (Petri de Sole erdal itxuran); eta Çuberoa XVI. mendez gero. Bukaerako bokala berezkoa da honetan ere: Zuberoako, Zuberoatik, Zuberoan, e.a. Herritarra zuberotar da; beranduegi dirudi Etxeberri Sarakoak, adibidez, darabilen zuberoar forma aldezteko. Xiberotar eta antzeko aldaerak maila dialektalean erabil daitezke, X-z hasten diren probintziaren izenen aldaerak bezalaxe. Euskalkia izendatzeko zuberera da gehien erabiltzen dena eta hori da Akademiak hobetsia; xiberera eta antzekoak zilegi dira, baina euskara jasotik at.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper