1318 resultats pour *:* [71 - 80]
Gaztelaniazko Alejo izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Alexo.
Alejandro (es), Alexandre (fr)
Gaztelaniazko Alejandro izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Alexander.
Alexander izenaren ohiko txikigarria, oso erabilia azken urteotan. Ikus Alexander.
Alejandro (es), Alexandre (fr)
Grezierazko Aléksandros ‘gizonen aldezkaria’ ponte izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza horretatik etorri da gurera, Sabino Arana eta Koldo Eleizalderen santuen izendegiari esker. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro Handia da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Tapia Perurena idazle iruindarrak izen hori zuen. Hipokoristiko ezagunena Alex da. Izan duen erabilera zabalaren lekuko da izen honetako berrogei santu baino gehiago egotea. Aldaerak: Alesander (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandro.
Alejandro (es), Alexandre (fr), Alexander (en), Alexander (la), Ἀλέξανδρος (el cl)
Ikus Alexander.
Alexo izenaren aldaera. Ikus Alexio.
Alejo (es), Alexis (fr)
Grezierazko Alexios ‘aldezkaria, babeslea’ ponte izena San Alexorenganako debozioari esker zabaldu zen Erdi Aroan. Kondairak dioenez, ezkondu zen egun berean emaztea utzi eta bere ondasun guztiak banatuta, Lur Santura joan zen erromes. Mariaren Mirabeak (serbitak) izeneko ordenaren zazpi santu sortzaileetakoa izan zen. Basamortuan bakardadeko bizia egin ondoren, Italiako Toscana aldean predikatu zuten. Alejo Falconeri santua hil zen egunean, otsailaren 17an, gogoratzen ditu Elizak zazpi sortzaileak. Aldaerak: Ales (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexis.
Alfonso (es), Alphonse (fr), Alphons (en)
Izen jatorriz germaniarra, latinezko Aldefonsus, Ildefonsus eta Alfonsus izenetatik datorrena. Iberiar penintsulako zenbait errege horrela deitzen zirelako hedatu zen bertako erresuma batzuetan. Euskal Herrian, berriz, historian zehar ez da oso erabilia izan, nahiz eta 1329an Iruñean agertu: Alfonsso Diaz de Morentiayn. Santu-eguna urriaren 17an da. Aldaerak: Alfontxo eta Alpontxo.
Alfontso izenaren hipokoristikoa. Ikus Alfontso.
Alfredo (es), Alfred (fr), Alfred (en)
Germaniar jatorriko izena. 180. arauan ageri da (Erdi Aroko pertsona-izenak). Izena ez da erabili gure artean XX. mendera arte.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.