Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

572 results for *:* [1 - 10]

Abar (male)

  • Ramos (es)

  • Gaztelaniazko Ramos izenaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Hitz arrunta da: 'zuhaitz- edo zuhaixka-adarra'.

Abelin (male)

  • Avelino (es)

  • Gaztelaniazko Avelinoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra) (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Izena Italiako Avellino hiri izenetik dator; bertako seme izandako San Andres Abelinori esker zabaldu zen. Santuaren eguna azaroaren 10ean da.

Aberri (male)

  • Sabin Aranak XIX. mendearen amaieran sortutako neologismoa da. Oinarrian aba (ustez, aitaren kide izan zen hitza, hemen asabaren esanahiarekin erabilia) eta (h)erri hitzak dituena. Hitz berri hori berehala zabaldu zen eta jadanik gerra zibilaren aurrean pertsona-izentzat erabili zen, baina 1939. urtera arte, beste euskal izen guztiak bezala debekatu baitzuten. Gainera, beste izen anitzekin ez bezala, itzultzean gaztelaniazko ordainak arazoak sortzen zituenez gero, agintari frankistek hala deitutakoei izena aldarazi zieten.

Adame (male)

  • Adán (es), Adam (fr)

  • Euskal Herriko dokumentazioan franko azaltzen den Adam-en aldaera.

Adei (male)

  • Hitz arrunta, 'norbaitenganako begirunea edo onginahia' adierazten duena.

Adiran (male)

  • Adrián (es), Adrien (fr)

  • Adrián izenarentzat proposatutako aldaera Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Adrian.

Adon (male)

  • Itun Zaharrean, Jainkoaren izena ordezkatzeko hebreerako Adonai 'ene jauna' erabiltzen zuten, Hamar Aginduetako batek haren izena alferrik erabiltzea galarazten baitzuen. Santuaren eguna abenduaren 16an da.

Adur (male)

  • Izen mitologiko honek ('zoria', 'joera') gauzak urrutitik egiteko ahalmena adierazten du, batik bat sorginek eta aztiek ohi dutena. Gizakumeok ere badugu, eta izaki mitologikoak menderatzeko balio dezake.

Aetz (male)

  • Aezkoako biztanleen izena da aetz; hemendik sortu bide da Aezkoa toponimoa. Goitizentzat batez ere Nafarroan erabili izan da.

Ager (male)

  • Valentin Aurre Apraiz (Ajangiz, 1912 - 1966) idazlearen goitizena.

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper