Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2101 emaitza *:* bilaketarentzat [251 - 260]

Araika (emakumezkoa)

  • Kontrastako (Araba) erromatar hilarri batean agertzen den izena: Araica Arai f(ilia) ('Araika Arairen alaba'). Trebiñun, Araiko izeneko herrian, Uraldeko Andre Maria dago (ikus Uralde). Eraikuntza XIII. mendekoa da.

Arakne (emakumezkoa)

Arama (emakumezkoa)

  • Aramako (Gipuzkoa) Andre Maria Mendizabal izeneko baserrian gordetzen da. Ez dakigu, damurik, elizattoa non zegoen.

Arana (emakumezkoa)

  • Aguraingo (Araba) ermita, egun desagertua. Ikus Arrizabalaga. Arana (Trebiñu) herriko eliza ere Andre Mariarena da.

Arane (emakumezkoa)

Arantxa (emakumezkoa)

  • Izatez Arantzazu izenaren hipokoristikoa edo txikigarria zen, baina horrelakoetan maiz gertatu den bezala, gaur egun izen maila lortu duela esan daiteke. Ikus Arantzazu.

Arantza (emakumezkoa)

  • Ainhoako (Lapurdi) Andre Mariaren adbokazioa. Euskal Herrian Arantzazuko Ama Birjinaganako debozio handia egon da, eta horren erakusgarri da Ainhoan haren oroimenez eraiki zuten kapera, Arantza izenaz ezagutzen dena. Horretaz gain, zuhaixka baten (Crataegus monogyna) eta Nafarroako Bortzerrietako herri baten izena ere bada. Ikus Ainhoa, Arantzazu eta Elorria.

Arantzazu (emakumezkoa)

  • Euskal Herriko Andre Maririk ezagunenetako eta gurtuenetako bat dugu hau; 1918tik Gipuzkoako zaindaria da. Bitan agertu omen zen eliza eraikitzeko aginduz, dirudienez lehen aldian ez baitzuten haren manua aintzat hartu. Bigarrenean, berriz, Rodrigo Balantzategiri agertu omen zitzaion elorri edo arantza batean, eta honi zor zaio hain zabaldurik dagoen etimologia. Izan ere, kondairak dioenez, 'Arantzan zu?' galdegin omen zion artzainak Andre Mariari. Argi dago azalpen polita bezain okerra dela eta esanahia askoz ere arruntagoa dela: arantza + zu, hau da 'arantza-landarea ugari dagoen lekua'. Bertan frantziskotarren komentua dago, behinola mertzedariena izan zena. Oñatiko Arantzazutik hartu zuen Ainhoa-ko Andre Mariak izena; Bizkaiko Arratia ibarrean bada Arantzazu deritzan herria. Arantxa izen beregain bilakatu den jatorrizko hipokoristikoa dugu. Pirinio osoan agertzen zaizkigu arantza edo elorriari loturiko Andre Mariak.

Araotz (emakumezkoa)

  • Arantzazuren oinetan dagoen auzoa, Oñatin (Gipuzkoa). Gaur egun ermitaren hormen zatiak baino ez daude.

Aratzuri (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Oltza (Nafarroa) zendeako herria eta Andre Mariaren ermita. Herriaren aurreneko aipamena 1035. urtekoa da, Antso Gartzeitz erregeak semeari eman zionekoa. Aipatzekoak dira gaztelua eta ate gotikoa duen Andre Mariaren ermita. Funesen (Nafarroa) antroponimotzat ageri da 1211. urtean. Herriko jaiak abuztuaren amaieran dira.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper