Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

455 emaitza *:* bilaketarentzat [121 - 130]

Ata

  • Aralarko aurkintza eta menhirra. Erroldanek bota omen zuen harritzarra Done Mikelen santutegitik Madotz (Nafarroa) herriaren kontra, eta horregatik Errolanarria esaten zaio.

Atharratz

Atharratze

  • Zuberoako herria (frantsesez Tardets), Agustin Xaho (1811-1858) idazle, euskaltzale eta iraultzailearen sorlekua. Honek lehenbiziko karlistaldiaren kronika den Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques idatzi zuen; Aitor-en mitoaren sortzailea ere bada. Atharratze, besteak beste, hurrengo erromantze honi esker da ezaguna:

    Ozaze Jaurgañian bi zitroñ doratü
    Atharratzeko jaunak bata dü galthatü;
    ükhen dü arrapostü eztirela hüntü;
    hüntürik direnian batto ükhenen dü.

Atherei

  • Ligi-Atherei (Zuberoa) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XII. mendeko irudia, lislorez apaindurik dagoena, Zuberoako zaharrena da.

Atx

  • Usuko hitza Bizkaian, eta erronkarieraz ere erabilia lehenago. Ikus Haitz.

Atxa

  • Mendebaldeko euskarako eta erronkarierako hitza, haitz-en aldaera. Gorbeian badago Atxak izeneko aurkintza, Mariren bizitokia den Supelegor haitzulotik hurbil.

Atxart

  • Erronkarin (Nafarroa) mendien arteko atea edo haitzartea adierazteko erabiltzen den atxart hitzak Hecho ibarreko mendi baten izenean dirau bizirik.

Atxuri

  • Euskal Herriko mendebaldean oso arrunta den leku izena (atx + zuri); Atxuri ezagunenak Bilboko auzoa eta Gorbeiako haitza dira Bizkaian.

Aunitz

Ausa

  • Aralarko tontorra (899 m). Erdi Aroan gaztelua izan zen bertan; inguruko herrietan jentilen bizitokia zela esaten da.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper