Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

2084 emaitza *:* bilaketarentzat [181 - 190]

Andoliñe

  • Antolina (es)

  • Gaztelaniazko Antolín izenaren baliokide femeninotzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra lanean. Gogoratu behar da erdarazko gizon izen horren euskal aldaera jatorra Andolin dela.
    Baliokidea: Antolina (es).

Andollu

  • Arabako herri honetako santa Katalinaren elizan Andre Mariaren irudi erromaniko bat gordetzen da.

Andone

  • Antonia (es), Antoinette (fr)

  • Gaztelaniazko Antoniaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra lanean. Ikus Antonia.
    Baliokideak: Antonia (es) eta Antoinette (fr).

Andramarizuri

Andre Mairu

Andrea

  • Andere(a)ren aldaera da. Erdi Aroan izen beregaina ez ezik emakume izenak sortzeko erabiltzen zen aurrizki edo aposizio modukoa ere bazen. 1085. urtean Taxoaren (Nafarroa) ageri da (Andere Dirida); Codex Calixtinus liburuan ere azaltzen da, XII. mendean (Andre Maria),"Ama Birjina" adieraz (ikus Andere). Inoiz badirudi Andreoren femeninoa dela. Ikus Andere.

Andrealbira

  • Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Albira-z osatua. 1167an Ezkirotz Galarren (Nafarroa) ageri da. Ikus Andrea eta Albira.

Andreantsa

  • Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Antsa-z osatua (ikus sarrera horiek). 1226an Oltza zendean (Nafarroa) aurkitzen dugu (Andranssa) eta XIV. mendean Nabaskozen (Nafarroa) (Andre Ansa). Bilbon (Bizkaia) XV. mendean bizirik zegoen, artean ere (Andrransa de Çeberyo, Andre Ansa de Çeberyo, 1464). Andresantsa aldaera ere bada.

Andreapala

  • Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Apala-z osatua. Ikus Andrea eta Apala.

Andreauria

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Auriaz osatua. Uztarrozen 1366an Andre Auria azaltzen da. Ikus Andrea, Auria eta Oria.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper