2409 emaitza *:* bilaketarentzat [41 - 50]
Agustina (es), Augustine (fr), Augustine (en)
Latineko Augustinusetik sortua da, eta hau Augustusetik. Aljeriako Hipona (egun Bona) herrian jaio zen Eliza katolikoaren lau doktoreetako bat den San Agustini esker zabaldu da izen hau. Aldaera: Augustiñe (Deun-ixendegi euzkotarra). Ikus Austitza.
Agustina izenaren hipokoristikoa. Ikus Agustina.
Agustina izenaren hipokoristikoa. Ikus Agustina.
Ahinoam (es), Akinoam (fr)
Itun Zaharrean izen hau duten pertsonaia batzuk ageri dira, David erregearen emazteetako bat eta Saulen emaztea.
Gipuzkoako herria eta Ataungo (Gipuzkoa) Aia auzoko Andre Mariaren eliza. Gaur egun dagoen eraikuntza berria da, aurrekoa 1825ean erre baitzen. Udalaren lehendabiziko aipamena 1025.ekoa da, Enneco Garciaiz-ek bertako jabegoak aipatzen dituenekoa: in villa quae dicitur Aya de Elcano.
XIII. Mendeko Andre Mariaren ermita erromanikoa Dulantzin(Araba). Aiala herri hustuko eliza da. Donejakue bidean dago eta debozio handia diote. Santu-eguna maiatzaren 15a da.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena, eta Erregistroen Zuzendaritza Orokorrak ontzat emana.
Arabako eskualdea eta leinu ezaguna, erdaraz Ayala. Leinuaren hilobiratze kapera, Adatsaren Andre Mariarena, Kexaako dorretxean dago. Ikus Aiara.
Germaniar jatorriko Asalais izenaren aldaera eta Verdiren opera afamuenetakoaren izena. Inoiz erabili da euskal mitologiako Aideren emakumezkoen kide bezala.
Ageza (Nafarroa) herriaren XI. mendeko aldaera. Ikus Ageza.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.