Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2405 emaitza *:* bilaketarentzat [251 - 260]

Antselma (emakumezkoa)

  • Anselma (es)

  • Germaniar jatorria duen izena (Ans, 'jainkoa' eta 'helm 'gerla-kaskoa'). Aostan (Italia) jaio baina Bretainia Handiko Canterburyko apezpiku izan zen San Antselmori esker zabaldu zen gure artean. Aldaera: Antselme (Deun-ixendegi euzkotarra).

Antselme (emakumezkoa)

  • Anselma (es)

  • Gaztelaniazko Anselmo izenaren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Antselma.

Anttoni (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Antonia izenaren ohiko hipokoristikoa. Ikus Antonia.

Antxeta (emakumezkoa)

  • Kaio mota txikia (Larus sp. eta Rissa sp.).

Antxone (emakumezkoa)

  • Antonia (es), Antoinette (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena. Osagaiak: Antxon gizon-izena eta -(n)e emakumezkoen atzizkia. Ikus Antonia eta Antxon.

Antzina (emakumezkoa)

  • Hainbat lekutan ageri den Antiguoko Andre Mariaren baliokidea. Andre Maria hauek izaten dira jatorrizko elizak gunetik urrun gelditu eta Andre Mariari eskainitako eliza berria eraikitzean Antzinakoak bihurtuta. Aldaerak: Aintzina, Aintziñe eta Antziñe.

Antziñasko (emakumezkoa)

  • Amezketa (Gipuzkoa) herriko Andre Mariaren ermita, desagertu dena. Ikus Antzina.

Antziñe (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena. Osagaiak Antzina izena eta -(n)e atzizkia dira. Ikus Antzina.

Antzuola (emakumezkoa)

  • Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren eliza. 1391n Bergararekin (Gipuzkoa) batu zenean Uzarraga izena zuen herriak, bertako Done Joanesen elizan baitzegoen erdigunea. Aurrerago, 1525ean, Antzuolan eraiki zuten Andre Mariaren eliza. Errukiaren jaia abuztuaren 25ean da; biharamunean alardea egiten da. Ikus Antzuola.

Añua (emakumezkoa)

  • Arabako herria eta Andre Mariaren eliza eta adbokazioa. 1337an Alfontso XI.ak Burguko jurisdikziopean ezarri zuen. Eraikuntza Arabako erromanikorik hoberenetakoa da. Santu-eguna irailaren 8an da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper