Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2405 emaitza *:* bilaketarentzat [241 - 250]

Anizeta (emakumezkoa)

  • Anizeto gizon-izenaren emakumezkoen baliokidea. Aldaera: Anikete (Deun-ixendegi euzkotarra). Ikus Anizeto.

Anotz (emakumezkoa)

  • Ezkabarteko eta Ollarango herriak (Nafarroa) eta Andre Mariaren adbokazioak. Ollarango herria 1024an aipatzen da, bertako monasterio bikoitzagatik. Done Bladiren elizan bada XIII-XIV. mendeetako Andre Mariaren irudia. Jatorrizko Andre Mariaren eliza eta irudi erromanikoak ez dira gorde.

Ante (emakumezkoa)

  • Gaztelaniazko Antío izenaren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Elizalde, 1910).

Antestia (emakumezkoa)

  • Erromatar garaiko izena. Jatorria gens Antistia da.

Antia (emakumezkoa)

  • Grezierako Anthía 'loretsua' hitzetik dator. Hau Argosen Hera (Juno Erroman) eta Cnososen Afrodita (Venus Erroman) jainkosak izendatzeko erabiltzen zen. Adrianoren garaian, Sizilian, Santa Antia izeneko martiria bizi izan zen. Santu-eguna apirilaren 18an da. Aldaera: Ante (Deun-ixendegi euzkotarra).

Antigona (emakumezkoa)

Antiope (emakumezkoa)

Antoni (emakumezkoa)

  • Antonia izenaren lagun-arteko aldaera. Euskaraz ohikoa da -ia amaiera duten izenetan galtzea hurbiltasun kutsua emateko. Ikus Antonia.

Antonia (emakumezkoa)

  • Antonia (es), Antoinette (fr), Antonia (en)

  • Erromako familia baten izena zen, latineko Antonius-etik. San Antonio abadea Egipton bizi izan zen IV. mendean eta oso ezaguna da basamortuan zegoenean deabruak pekatuan erorarazteko egindako ahaleginei eusteagatik. Euskaraz ohikoa da gaztelaniazko izenek duten amaierako -a galtzea, -ia segidan: Antonia > Antoni, Anttoni. Aldaerak: Andoitza, Antxone eta Andone (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:

Antsa (emakumezkoa)

  • Sancha (es)

  • Erdi Aroko izena, Antso izenaren emakumeentzako baliokidea. Antsa aldaera (Ansa edo Anssa idatzirik) Andre aposizioaren ondoan azaltzen da aurkitu dugun guztietan. Beste gisan beti Santsa (Sansa, Sanssa), Santxa (Sancha), Santzia (Sancia) agertu ohi dira. Ikus Santsa.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper