Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2405 emaitza *:* bilaketarentzat [221 - 230]

Andresemera (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Semeraz osatua. Lehenbizikoz Artaxoan (Nafarroa) ageri da, 1158-1159ko dokumentu batean (Andere Semera) ; urte gutxi batzuk beranduago, 1190ean, Barbatainen (Nafarroa) azaltzen da berriz (Andre Semera). Andresemena aldaera ere bada. Leiren (Nafarroa), gainera, Jaunsemero gizon-izena ageri da (Jaun Semero Ortiz, 1170). Ikus Andere eta Andrea eta Semera.

Andreumea (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Umeaz osatua. Hondarreko hori antroponimotzat erabilitako 'umea' arrunta besterik ez da (Ikus Lergako [Nafarroa] idazkuneko Ummesahar izena, erromatarren garaikoa). Ariben (Nafarroa) ageri da, XIV. mendean (Andre Humea Martiniz). Jaunumea izen maskulinoa ere azaltzen da dokumentazioan. Ikus Andere eta Andrea.

Andrexa (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

  • Andresa izenaren ohiko hipokoristikoa. Ikus Andres eta Andresa.

Andrezuria (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena da, Andrez eta Zuriaz osatua. Azkeneko hori antroponimotzat erabilita dagoen zuri adjektibo ezaguna besterik ez da. 1190. urtean Barbatainen (Nafarroa) ageri da (Andre Zuria) eta 1261ean Iruñean (dona Andre Çuria), besteak beste. Ikus Andere eta Andrea eta Zuria.

Andromaka (emakumezkoa)

Andromeda (emakumezkoa)

Ane (emakumezkoa)

  • Ana (es), Anne (fr)

  • Hebreerako Hannah 'grazia' izenetik dator. Itun Berrian Andre Mariaren amaren izena ez da aipatzen, Ana VI. mendean hasi baitzen erabiltzen, haren alderako jaiera zabaltzearekin batean. Erdi Aroan Ana usaiakoa zen Euskal Herrian, baina XX. mendean, Euzko-izendegi euzkotarra laneko (Arana eta Eleizalde, 1910) Ane izenak erabat zokoratu zuen. Santu-eguna uztailaren 26an da. Nahiz eta inoiz Anne moduan idatzi den, idazkera hau ez da egokia.

Anene (emakumezkoa)

  • Aniana (es)

  • Gaztelaniazko Aniano izenaren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910).

Añes (emakumezkoa)

  • Inés (es), Agnès (fr)

  • Aines izenaren aldaera XII. mendetik aurrera Iparraldean ageri dena. Ikus Aines.

Añeta (emakumezkoa)

  • Aneta izenaren hipokoristikoa.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper