2404 emaitza *:* bilaketarentzat [211 - 220]
Erdi Aroko izena. Andrez eta -kin atzizki hipokoristikoaz osaturik dago; bukaerako -a genero mozioa dateke. Nafarroan 1282an ageri da. Ikus Anderkina.
Gutxienez XVI. mende arte erabili izan den euskal izena dugu hau. Osagaiak, agerian denez, Andre eta Maria dira. Lehen aldiz Iruñean aurkitu dugu, 1135. urtean (Andre Tota de Let, Andre María su fija) ; beranduago Gautzan (Nafarroa) Andre Maria Goycoa ageri zaigu XIV. mendean eta Donezteben (Nafarroa) Andremaria de Agorreta 1541ean. Horretaz gain, Jesusen amaren ohiko izendapena da. Ikus Andere eta Andrea eta Maria.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onaz osatua. Azken hau antroponimotzat erabili izan den on adjektibo ezaguna besterik ez da. Bazkazanen (Nafarroa Beherean) ageri da 1366 urtean: Andrehona d'Echevarne.
Andres-en aldaera femeninoa dugu hau; Andreua ere ageri da dokumentazioan. Badaiteke, orobat, Andrea honekin lotu behar izatea (Ikus Andreo). Ikus Andres.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.