Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2404 emaitza *:* bilaketarentzat [201 - 210]

Andreantsa (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Antsaz osatua. Nafarroan 1226an Oltza zendean (Andranssa) eta XIV. mendean Nabaskozen (Andre Ansa) ageri da. Bilbon XV. mendean bizirik zegoen, artean ere (Andrransa de Çeberyo, Andre Ansa de Çeberyo, 1464). Andresantsa aldaera ere bada. Ikus Andere eta Andrea eta Santsa.

Andreapala (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Apalaz osatua. Ikus Andere eta Andrea eta Apala.

Andreauria (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Auriaz osatua. Uztarrozen 1366an Andre Auria azaltzen da. Ikus Andere eta Andrea eta Auria.

Andrebelaskita (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan ohikoa zen hitz arrunt eta izenei Andre gehitzea emakume-izenak sortzeko. Ikus Andrea eta Beraskita.

Andrebita (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Andrez eta Bitaz osatua. 1033an Andrebita dugu Adoainen (Nafarroa). Ikus Andere eta Andrea eta Bita.

Andredauneta (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre aposizioa eta Dauneta izena dira. Dauneta izatez Okzitanierazko Dauna ‘dona’ emakume izenaren izen ttipia da. Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) aurkitzen dugu, 1208an. Ikus Andere eta Andrea.

Andredomeka (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Andrez eta Domekaz osatua. 1212an agertzen da, Etxabakoitzen (Nafarroa). Ikus Andere eta Andrea eta Domeka.

Andredota (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Andrez eta Dotaz osatua. Aurrenekoz 1003. urtean aurkitzen dugu, Leireko (Nafarroa) dokumentazioan (Andretota de Murelo). Ikus Andere eta Andrea eta Dota.

Andregai (emakumezkoa)

  • Pasai Donibanen (Gipuzkoa) 1705ean ageri den emakume-izena. Lehen osagaia Andre da.

Andregaila (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Gailaz osatua. Andregaila 1183an Iruñeko katedraleko artxiboan ageri da eta 1366an Lintzoainen (Nafarroa), besteak beste. Ikus Andere eta Andrea eta Gaila.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper