2404 emaitza *:* bilaketarentzat [21 - 30]
Adriana (es), Adrienne (fr)
Erromako Hadrianus leinu izenak 'Hadria hirikoa' adiera zuen. Santa Adriana Frigiako (gaur egungo Turkiakoa) martiria izan zen. Jaieguna irailaren 17an da. Aldaera: Adirane (Deun-ixendegi euzkotarra).
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren eliza. Ikus Aduna.
Kontinentea eta bere omenez Portugalgo Henrike Nabigatzaileak XV. mendean Ceutara eramandako Andre Maria.
Afrodita (es), Aphrodite (fr), Aphrodite (en), Ἀφροδίτη (el kl)
Greziako mitologian maitasun erotikoaren eta edertasunaren jainkosa, Venus erromatarraren parekoa.
Agar (es), Agar (fr), Hagar (en)
Bibliako pertsonaia, Ismaelen ama, Abrahamekin izandakoa.
Agar (es), Agar (fr)
Hagar 'ihesa' izen judua Agar moduan zabaldu zen latinaren bitartez. Itun Zaharreko Agar Abrahamen esklabo eta Ismaelen ama izan zen. Tradizioaren arabera, Ismael musulmanen aita da.
Águeda (es), Agathe (fr), Agatha (en)
Grezierako Agathé 'ezkontza' izenetik dator, latineko Agatharen bitartez. Santa Agata III. mendean bizi izan zen, Catanian (Italia), non martirizaturik hil baitzen. Euskal Herrian harenganako debozio edo jaiera handia izan da eta elezahar asko sortu dira beraren inguruan. Kondairetan, sarri, abere itxura (katuarena edo ahuntzarena) hartzen du. Jaieguna otsailaren 5a da. Aldaera: Agate (Deun-ixendegi euzkotarra).
Águeda (es), Agathe (fr)
Gaztelaniazko Ágata edo Águeda izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ebaristo Bustintza “Kirikiño”k (1866-1929) egindako Aintzaldu kantu entzutetsuari esker da ezaguna. Honela dio: Aintzaldu daigun Agate deuna / bihar dala Deun Agate / etxe honetan zorion hutsa / betiko euko al dabe. Ikus Agata.
Gaztelaniatik hartutako Agata izenaren aldaera. Ikus Agata.
Epifanía (es), Épiphanie (fr)
Epifania edo Agerkundea urtarrilaren 6an ospatzen da, Errege Magoek Jesus gurtu zuten egunean. Jai hau Espainian eta Italian ospatzen da bereziki. Aldaerak: Agerne, Irakusne eta Irkusne (azken biak Deun-ixendegi euzkotarra liburukoak).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.