Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2404 emaitza *:* bilaketarentzat [191 - 200]

Andion (emakumezkoa)

  • Mendigorriko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, antzina desagertutako herri baten azken lekukoa. Badirudi herria erromatarren garaiko Andelos hiriaren ondorengoa dela. XIV. mendean hustu bazen ere ermita, behialako elizaren geldikina datekeena, XVII. mendean berreraiki zen, beraren alderako jaiera handia zela bide.

Andoitza (emakumezkoa)

  • Antonia (es), Antoinette (fr)

  • Euskal Izendegia lanean (Satrustegi, 1983) ageri den izena. Ikus Antonia.

Andoliñe (emakumezkoa)

  • Antolina (es)

  • Gaztelaniazko Antolín izenaren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Gogoratu behar da erdarazko gizon izen horren euskal aldaera jatorra Andolin dela.

Andollu (emakumezkoa)

  • Arabako herria. Bertako Santa Katalinaren elizan Andre Mariaren irudi erromaniko bat gordetzen da.

Andone (emakumezkoa)

  • Antonia (es), Antoinette (fr)

  • Gaztelaniazko Antonio izenaren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Antonia.

Andramarizuri (emakumezkoa)

Andre (emakumezkoa)

  • Hitz arrunta eta Erdi Aroko ohiko izena, sarritan beste izen batekin ageri dena: Andrebita, Andregoto. Leiren (Nafarroa) 1111n Andre Sancia Lopiz ageri da.

Andre Mairu (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan ohikoa zen hitz arrunt eta izenei Andre gehitzea emakume-izenak sortzeko. Ikus Andrea eta Mairu.

Andrea (emakumezkoa)

  • Andere (a) izenaren aldaera. Erdi Aroan izen beregaina ez ezik emakume izenak sortzeko erabiltzen zen aurrizki edo aposizio modukoa ere bazen. 1085. urtean Taxoaren (Nafarroa) ageri da Andere Dirida. Inoiz badirudi Andreoren femeninoa dela. Ikus Andere.

Andrealbira (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Albiraz osatua. 1167an Ezkirotz Galarren (Nafarroa) ageri da. Ikus Andere eta Andrea eta Albira.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper