2404 emaitza *:* bilaketarentzat [181 - 190]
Anbrosia izenaren hipokoristikoa. Ikus Anbroxe.
Kuartango ibarreko (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. Bertan XVI. mendean gaztelua egon zen. 1514an hemendik Ameriketara joan zen Peru Paskual Andagoia konkistatzaile ezaguna. Eliza erromanikoa da, baina XVI. mendean berritu zuten.
Andere-tik eratorritako izena. Erdi Aroan ere sarritan azaltzen da, Leiren (Nafarroa), Valpuestan (Burgos) eta Kukullako Donemiliagako (Errioxa) dokumentazioan ikus daitekeen bezala. Aldaera ugari ditu. Erromatar garaiko Anderaxo (Luchon herriko museoan, Frantzia) eta Ilurberrixo Anderexo (Aran Harana). Beranduago Nafarroan ditugu Anderazo Leiren 1211an eta Anderezu Itzallen XI. mendean. Ikus Andere.
Andresa (es), Andrée (fr)
Erromatarren garaiko Akitaniako inskripzioetan agertzen diren izenetako bat da hau, Okzitaniako Tolosako museoan dagoen hilarri batean ikus daitekeen bezala. Erdi Aroan maiz aurkitzen dugu: 955ean Cardeñan (Burgos), 991n Apardozen (Nafarroa), 1085ean Leiren (Nafarroa) (Andre Auria Zaarra) eta 1330ean Artaxoan (Nafarroa), besteak beste. Irudi duenez, izenaren lehendabiziko osagaia handi-rekin zerikusia dukeen and- da; bigarrena Akitaniako idazkunetako Er (h) e- emazteki izena bera dela dirudi, etorkiz 'emakumea' adiera dukeena. Ikus Andos.
Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andere eta Dirida dira. Taxoaren (Nafarroa) ageri da, 1085ean.
Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andere eta Landerra dira. Azken honetaz ikus Lander, gizon izena. Iratxen (Nafarroa) ageri da, 1164an.
Baigorrin (Nafarroa Beherea) 1377an aurkitutako izena. Osagaiak andere eta ona.
Erdi Aroan oso arrunta zen euskal jatorriko emakume-izena, Andere izenaz hasitakoen familian erabiliana. Leiren (Nafarroa), esaterako, 1100ean ageri da: kasa de Anderezu.
Erdi Aroko izena, Andre-z eta -kin atzizki hipokoristikoaz osatua; bukaerako -a genero mozioa dateke. 950ean Anderquina ageri da Bureban (Burgos); Gurendes (Araba) herrian 1101ean Anderkina Dominicoz eta Anderazo Munnioz dokumentatzen dira, eta 1107an Anderkina Albariz Añanan (Araba). Aldaera: Andrekina.
Berriz (Bizkaia) herriko auzoa eta Andre Mariaren ermita, Oizko Sarrimendiren azpialdean. Antzina Berrizko elizara eramaten zen irudia euria eskatzeko. Lehen jaia otsailaren 2an baizik ospatzen ez zen arren, gaur egun Pazkoko zazpigarren igandean ere egiten da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.