2404 emaitza *:* bilaketarentzat [171 - 180]
Anastasia (es), Anastasie (fr)
Gaztelaniazko Anastasia izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Anastasia.
Anastasia (es), Anastasie (fr), Anastasia (en)
Grezierako anastasis 'berpiztea' hitzetik sortu zen. Lehendabiziko kristauen artean esanahi mistikoa zuten izenak erabiltzeko joera zegoen, kasu honetan bezala. Done Petri eta Done Paulo apostoluen ikaslea izan zen Santa Anastasia Neronen garaian hil zuten Erroman, kristaua izateagatik. Jaieguna apirilaren 15ean da. Aldaera: Anastase (Deun-ixendegi euzkotarra), Anaxtaxia, Anastaxia eta Anastaxi.
Anastasia izenaren hipokoristikoa. Euskaraz ohikoa da soinu batzuk palatalizatzea (s>x) eta -ia amaiera duten emakume-izenek azken bokala galtzea: Anttoni, Bittori… Ikus Anastasia.
Anastasia izenaren hipokoristikoa. Ikus Anastasia.
J. M. Satrustegik bildu zuen, Euskal Izendegia-n. Ana izen bereziaren eta haurra izen arruntaren bat egitearen ondorio da. Azkena ohikoa izan da orain arte, Garazi aldean (Nafarroa Beherea) gutxieneko kontuan, familia batean izen bereko bi haurride (edo gehiago) zirenean gazteena adierazteko. Helburu bera erdieste aldera haundiri kontrajartzen zaion ttipi ere erabili izan da: cf. Manezaundi / Manezttipi; Mariaundi / Maddi / Marittipi, Luzaiden (Nafarroa). Herri horretan bada Mariaurrarenea izeneko etxea.
Anastasia izenaren hipokoristiko garaikidea. Ikus Anastasia.
Ambrosia (es)
Gaztelaniazko Anbrosio izenaren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Anbroxe.
Ambrosia (es)
Anbrosia izenaren hipokoristikoa. Ikus Anbroxe.
Ambrosia (es), Ambroisie (fr), Ambrosia (en), Ἀμβροσία (el kl)
Greziako mitologian Jainko eta Jainkosen janaria. Horretaz gain, bazen ninfa bat, Dioniso jainkoaren amaordea. Ikus Anbroxe.
Grezierako ambrosiós 'hilezkorra' adjektiboarekin loturik dago 'jainkoen edaria' esanahia duen Ambrosia izen femeninoa. IV. mendean Milango apezpikua izan zen San Anbrosio Elizako doktoreetako bat da. Aldaerak: Anbortse (Deun-ixendegi euzkotarra), Anborxe, Anbrosia eta Anbroxia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.