2404 emaitza *:* bilaketarentzat [161 - 170]
Nafarroan XIV. mendean erabiltzen zen izena (Lerga, 1366). Izen arrunta da ‘maitasuna’.
Hitz arrunta ‘maitasuna’, eta Erdi Aroko izena. 1285ean Iruñean ageri da.
Andre Mariaren ermita, Artzibarkoa (Nafarroa), berez Amukain herri hustuko eliza zena.
Erdi Aroan maiz agertzen da euskal izen hau. Leiren (Nafarroa) Amuna Enecon eta Gomiz de Amunna ditugu 1033ean eta 1237an. Kukullako Donemiliagako monasterioko (Errioxa) lehen dokumentuan eta Añanan (Araba) azaltzen da, azken honetan 932. urtean.
Ana (es), Anne (fr), Anne (en), Ann (en), Anna (en)
Erdi Aroan izen hau usaiakoa zen Euskal Herrian; XX. mendean, ordea, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) izendegiko Anek erabat ordezkatu zuen. Jaieguna uztailaren 26an da. Ikus Ane.
Ana izenaren hipokoristikoa.
Anamari izen konposatuaren ohiko hipokoristikoa.
Arabako herria eta Andre Mariaren eliza eta adbokazioa. Ezaguna da bertako gesaltzagatik, gatza lortzeko industriagatik alegia, Euskal Herrian erromatarren garaitik abian egon den gatzaga bakarra baita. Bertako Andre Mariaren eliza antzinako izen bereko ermitaren gainean dago eraikita. Aurreneko aipamena 902. urtekoa da. 1060an Andrekina izeneko emakume batek bertako gatzaga batzuk eman zizkion Kukullako Donemiliagako monasterioari (Errioxa).
Ananké (es), Ananké (fr), Ananke (en), Ἀνάγκη (el kl)
Greziako mitologiako jatorrizko jainkosa, patuaren indarra, Erromako mitologian Necessitas deitua, eta hortik datorkio bere gaztelaniazko necesidad ‘beharra’ hitza.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.