Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2404 emaitza *:* bilaketarentzat [141 - 150]

Amaia (emakumezkoa)

  • F. Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian agertzen den pertsonaia nagusia. Esanahia argia da: 'amaia', 'amaiera' edo 'bukaera', bera azkenekoa baita. Burgosen Peña Amaya deritzana, antroponimoarekin zerikusirik ez duena, eta Euskal Herriko toponimian ezagunak dira Amaia toki izenak. Espainiako Gerra Zibilaren aurrean jatorri ez-katolikoko euskarazko lehen izena izan zen. 1939an euskal izenak debekatzean Miren Amaia izeneko batzuk 'Maria Fin' bihurtu zituzten. Geroago, 70eko hamarkadan, uko egin zuten izen hau jartzea sexu-nahasketa sor zezakeelako eta, gainera, itxuraren kontrakoa eta ijitoen izena zelako.

Amalasunta (emakumezkoa)

Amale (emakumezkoa)

  • Amalia (es)

  • Gaztelaniazko Amelia izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Izena ez zen agertzen 1898ko jatorrizko argitalpenean eta K. Eleizaldek gehitu zuen. Ikus Ameli.

Amaltea (emakumezkoa)

Amalur (emakumezkoa)

  • Euskal mitologian Lurra, izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargiren eta Eguzkiren ama da. Europa osoko mitologian bezala, jainkosatzat hartu da bizi iturria baita. Gure arteko Mari, esaterako, Lurraren irudikatzea da, Erromako Terra eta Greziako Gea edo Gaia bezala. Berarekiko lotura hartzuloen alderako jaieran ikusten da. Ikus Lur.

Amane (emakumezkoa)

  • Maternidad (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena. Osagaiak: ama izen arrunta eta -(n)e emakumezkoen atzizkia.

Amara (emakumezkoa)

  • Donostiako auzoa.

Amarilis (emakumezkoa)

  • Amarilis (es)

  • Greziako izena, landare genero bat izendatzeko erabilia Amaryllis sp.

Amarita (emakumezkoa)

  • Gasteizko herrixka eta bertako Done Petri Apostoluaren elizan dagoen Arrosarioko Andre Maria. Herria 1025ean ageri da lehenengo aldiz Hamarita idatzita.

Amata (emakumezkoa)

  • Amada (es)

  • Latineko Amatus 'maitatua' hitzetik sorturiko Erdi Aroko euskal izena. 1249an ageri da, Ipar Euskal Herrian. Gaztelaniazko Amada aldaera ere erabili izan da gure artean. Jaieguna urtarrilaren 20an da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper