2404 emaitza *:* bilaketarentzat [131 - 140]
-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena. Osagaiak: Aloisa izena eta -(n)e emakumezkoen atzizkia. Luisa eta Aloisa izenak Hlodowig (hold 'loria' eta wid'gudua') gizon izenetik atera dira. Bigarren hau Ludovicos eta Aloysius bihurtu zen latinez, eta bigarrenetik Italiako Aloiso (giz.) eta Aloisa (emak.) sortu ziren.
XV. mendetik aurrera zabaldutako Alfontso izenaren emakumezkoen aldaera. 1514an agertzen da, Areatzan (Bizkaia): 'En la torre de dona Mari Alonsa de Butron'.
Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Udalerria osatzen du Altzai eta Zunharretarekin.
Andre Mariaren ermita, Altzan (Gipuzkoa). Eraikuntza txikia da eta barruko aldare bakarrean XV. mendeko irudia du. Jaieguna abuztuaren 15ean da.
Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikusgarriak dira herriko hilerrian dauden eguzki itxurako hilarriak, bereziki balezta duena. Udalerria osatzen du Altzai eta Zunharretarekin.
Alcestes (es), Alceste (es), Alceste (fr), Alcestis (en), Ἄλκηστις (el kl), Ἀλκέστη (el kl)
Hitz arrunta, Erdi Aroan emakume-izen moduan oso erabilia. Adibidez, Grañón (Errioxa) herrian 1096an: Ama Nafarra.
Erdi Aroko izena. Iruñean agertzen da, XII. Mendean: Amabilia femina.
Amada (es)
Gaztelaniazko Amadeo izenaren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Teofiloren Erdi Aroko latineko itzulpenean 'ama deus' du iturri. XIV. mendeko San Amadeo Saboiako dukea izan zen.
F. Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian agertzen den pertsonaia baten izena, Amaiaren amarena hain justu.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.