2404 emaitza *:* bilaketarentzat [121 - 130]
Alicia (es), Alice (fr), Alice (en)
Germaniar jatorriko Adelaida 'noblea' izenarekin loturik dagoen izena, zenbaitek grezierako alethos 'egiatia', 'zintzoa' hitzarekin erlazionatzen badute ere. Alice oso izen erabilia da anglosaxoien artean, Lewis Carrollen eleberriari esker. Jaieguna abenduaren 16an da. Aldaerak: Alize eta Aliza.
Gabiriako (Gipuzkoa) Andre Mariaren adbokazioa. Herri izen honen aurreneko aipuan (XIV. m.) Santa Maria de Algaym irakurtzen da. Eraikuntza XVII-XVIII. mendeetakoa izan arren atea lehenagokoa da. Andre Mariaren irudia XV. mendekoa da. Jaieguna abuztuaren 17an ospatzen dute.
Alcmena (es), Alcmène (fr), Alcmene (en), Ἀλκμήνη (el kl)
Greziako mitologian Mizenasko Elektrion erregearen alaba eta Zeusekin Heraklesen ama izan zen.
Erroman izen hau ematen zitzaien Diana eta Zeres jainkosei. Handik sortu zen Alma Mater esapidea (amaordea) geroago kristauek Andre Marai izendatzeko erabilia.
Ikus Almike.
Bermeoko (Bizkaia) Almika toponimoaren aldaera, 1972tik aurrera pertsona-izen moduan erabilia. Almikako Andre Mariaren ermitaren lehen berria XI. mendekoa da (1093). Herriaren zaindaria denez gero, lehorte garaian irudia ateratzen zuten, euria eskatzeko. Andre Mariaren eguna irailaren 8an da; egun horretan oinez joaten dira Bermeotik Almikaraino. Almike ahozko aldaera da, eta ez da ohikoa pertsona-izenetarako ahozko aldaerak erabiltzea, baina -e amaiera duten nesken izenekiko analogiak (Ane, Jule, Kepe…) ekarri zuen neska-izen moduan baliatzea.
Andre Mariaren ermita, Sesman (Nafarroa). Egun ermita bada ere, lehen Almuza herri hustuko eliza zen. Irudia XIII. mendekoa da, elizaren garai berekoa. Mendekosteko bigarren egunean erromeria handia izaten zen, baina egiten ziren ‘gehiegikeriengatik’ debekatu eta irudia elizara eramatea erabaki zuten.
Alodia (es)
Deun Gaztelaniazko Alodia izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Alodia.
Alodia (es)
Alodia izenaren aldaera. Euskaraz ohikoa da -ia amaiera duten emakume-izenek azken bokala galtzea: Antoni, Bitori… Ikus Alodia.
Latineko alodiustik dator. IX. mendean Oskan sortutako martiri honen eta ahizpa Nuniloren erlikiak Nafarroako Leireko monasterioan gorde ziren, bolizko kutxa ezagunean. Urdiainen (Nafarroa) badago Dona Alodiako ermita. Jaieguna urriaren 22an da. Aldaerak: Alode (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Lodia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.