2404 emaitza *:* bilaketarentzat [111 - 120]
Andre Mariaren ermita, Aletxan (Araba). 1860an bota zuten, gerra garaian karlistek erabili zutenetik hutsik eta erortzeko zorian baitzegoen.
Alejandra (es), Alexandra (fr)
Herriak sortutako Alesandere izenaren aldaera. Ikus Alexandra.
Alejandra (es), Alexandra (fr), Alexandra (en)
Grezierako Aléksandros 'gizonen aldezlea' pertsona-izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza horretatik etorri da gurera. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro Handia izan da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Santa Alexandra ahizparekin batean hil zuten Dioklezianoren garaian, kristaua izateagatik. Jaieguna martxoaren 20an da. Aldaerak: Alesandere (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandere.
Alejandrina (es), Alexandrine (fr)
Latineko Alexandrinus izenetik dator, eta hau Alexandrotik. Ikus Alexandra.
Alfonsa (es)
Alfonsus izen germanikotik datorren izena. Jaieguna uztailaren 28an da. Ikus Alfontso.
Alfonsina (es), Alphonsine (fr)
Germaniar jatorriko Alfontso gizon izenetik sortua. Iberiar penintsulako zenbait errege horrela deitzen zirelako hedatu zen bertako erresuma batzuetan. Euskal Herrian, berriz, historian zehar ez da sobera erabili. Ikus Alfontso.
Alize izenaren hipokoristiko garaikidea. Ikus Alizia.
Alizia izenaren hipokoristiko garaikidea. Ikus Alizia.
Alicia (es), Alice (fr)
Ikus Alizia.
Alicia (es), Alice (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena. Osagaiak: Alizia izena eta -(n)e emakumezkoen atzizkia. Ikus Alizia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.