2404 emaitza *:* bilaketarentzat [101 - 110]
Albina (es)
Gaztelaniazko Albina izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Erdarazko forma albinusetik atera da eta hau albus 'zuritik'. Euskal izen zaharretan honen kidea den Zuria dugu. Ikus Alba.
Elvira (es), Elvire (fr)
Nafarroan Erdi Aroan erabiltzen zen Elbira izenaren aldaera arrunta. 1136an Antsoainen ageri da, 1235ean Garesen eta 1311n Erriberrin. Ikus Elbira.
Andre Mariaren ermita, Orozkon (Bizkaia).
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ezagutzen dugun herri honen lehenengo aipamena 1384. urtekoa da, Tolosarekin elkartu zen garaikoa. Eliza 1674 berreraikitzen hasi ziren, aurrekoa txikiegia baitzen. 1587an Grazia Goikoetxeak erromesentzako ospitalea sortu zuen bertan.
Andre Mariaren antzinako ermita, Agurainen (Araba). Izatez Albizua herri hustuko eliza zen. Ermitaren azkeneko aipamenak XVII. mendekoak dira.
Aldewara izen germanikotik datorren izena. San Aldara Galizian bizi izan zen X. mendean. Jaieguna abenduaren 30ean da.
Erdi Aroko izena. Araban 1175ean agertzen da, Nafarroan 1461ean eta Gipuzkoan 1532an.
Gipuzkoako herria eta Magdalenako ermita, Itsason (Gipuzkoa). Herria 1392an ageri da lehenbizikoz, Tolosarekin bat egitean. Arabako Dulantzi herriari ere, horrela esan zitzaion euskaraz.
Andre Mariaren ermita, Andetxan (Araba). Ama Birjinaren irudia erromanikoa da. Jaiegunak maiatzean eta irailean dira.
Alejandra (es), Alexandra (fr)
Gaztelaniazko Alejandra izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910. Ikus Alexandra.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.