Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2404 emaitza *:* bilaketarentzat [1 - 10]

Abantza (emakumezkoa)

  • Barrongo (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. XIX. mende arte zutik egon zen ermita, herriaren erdian. Gaur egun, ordea, elizan gordeta dagoen XVII. mendeko irudia da oroigarri bakarra. Done Joanes bezperan ateratzen dute prozesioan, alor-soroak bedeinka ditzan.

Abarne (emakumezkoa)

  • Ramos (es)

  • Gaztelaniazko Ramos izenaren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Osagaiak: abar izen arrunta eta -(n)e atzizkia. Atzizkia XX. mendean sortu zuten izen femeninoak sortzeko. Erramu igandean Jesus Jerusalemen sartzea ospatzen da.

Abauntza (emakumezkoa)

  • Erentxungo Andre Mariaren ermita, Iruraiz-Gaunan (Araba), lehen Abauntza herri hustuko eliza zena. Irailaren 8an egiten da erromeria edo beila ermitaraino.

Abeliñe (emakumezkoa)

  • Avelina (es), Aveline (fr)

  • Gaztelaniazko Amelia izenaren baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Izena Italiako Avellino hiri izenetik dator eta bertako seme izandako San Andres Abelinori esker zabaldu zen. Jaieguna azaroaren 10ean da.

Abene (emakumezkoa)

  • Pilar (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena. Osagaiak: habe 'pilarea’, 'zutabea' eta -(n)e atzizkia. Ikus Pilare.

Aberria (emakumezkoa)

  • Sabino Aranak XIX. mendearen amaieran sortutako neologismoa. Oinarrian aba (ustez, aitaren kide izan zen hitza, hemen asabaren esanahiarekin erabilia) eta herri hitzak dituena. Hitz berri hori berehala zabaldu zen eta jadanik Espainiako Gerra Zibilaren aurrean pertsona-izentzat erabili zen 1939. urtera arte. Ordutik aurrera beste euskal izen guztiak bezala debekatu zuten eta aldatzera behartu.

Abesti (emakumezkoa)

  • Fabia erromatar leinu-izenaren txikigarria. IV. mendeko Santa Fabiola ezaguna da berak sortutako ospitaleetan egindako lanarengatik, eta medikuntza sozialaren aitzindaritzat jotzen da. Abusuen biktimen eta dibortziatutakoen patroia da, bera dibortziatuta baitzegoen. Jaieguna abenduaren 27an da.

Abigail (emakumezkoa)

Abiñe (emakumezkoa)

  • Emeterio Arresek Olerki berrizte (1952) izeneko olerki-liburuan asmatutako emakume-izena: Abiñe maitagarria, / garbi-solleko txingia. Izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Alazne, Edurne eta beste izenekiko analogiaz sortu zuen.

Adane (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko Edurne, Bakarne eta horrelako izenekiko analogiaz XX. mendean sortutako izena. Osagaiak Adan gizon-izena eta -(n)e emakumezkoen atzizkia dira. Ikus Adam.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper